CAB normativa PV izki

Araudia

Normativa PN Izki eu

Martxoaren 1eko 33/2016 Dekretua dela bide, Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatu zen Izki (ES2110019), eta naturagune babestua zaintzeko neurriak onartu ziren.

 

Izki deritzogun eremu hori parke natural izendatu zuten martxoaren 31ko 65/1998 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onetsi zuen martxoaren 31ko 64/1998 Dekretua onartu ondotik. Geroago, urriaren 10eko 200/2000 Dekretuaren bidez, Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko I. Plana  onartu zen.

 

Natura 2000 Sarea osatzen duten naturagune babestuei dagokienez, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, 22.5 artikuluan, ondokoa ezartzen du: “Lurralde historikoetako foru-organoek kudeaketa-jarraibideak onartuko dituzte, kontserbazio-helburuak oinarri hartuta, honako hauek jasoko dituztenak: eremuak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak”.

 

Artikulu horretan ezarritakoa betetzeko, Izki (ES2110019) KBE-HBBEren Artezpideak eta Kudeaketa Neurriak eman ziren. Neurri horiek KBE-HBBE izendatzeko dekretuaren II. eranskinean jasotako kontserbazio helburuei erantzuten diete. Eranskinak ondoko izenburua dauka: “Informazio ekologiko, helburu eta arauen agiria Izki (ES2110019) KBE-HBBE kontserbatzeko eta horren jarraipena egiteko”, eta bertako edukiak arestian aipaturiko II. eranskinean identifikatu diren kudeaketa elementu giltzarrien arabera egituratzen dira.