CAB normativa eu

Araudia

normativa valderejo eu

Martxoaren 15eko 47/2016 Dekretuaren bidez, Valderejo-Sobron-Arzenako mendilerroa (ES2110024) kontserbazio bereziko eremu eta hegaztientzako babes bereziko eremu izendatu da eta naturgune babestua kontserbatzeko neurriak onartu dira.

 

Valderejo izenez ezagutzen den lurralde honetako zatia, natura eremua Parke Natural izendatu zen, urtarrilaren 14ko 4/1992 Dekretuaren bidez, Natura Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onartu ondoren urtarrilaren 14ko 3/1992 Dekretuaren bidez. Halaber, ekainaren 18ko 146/2002 Dekretuaren bidez, Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko II. Plan Zuzendaria onartu zen.

 

Natura 2000 Sarea osatzen duten naturagune babestuei dagokienez, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, 22.5. artikuluan, ondokoa ezartzen du: “Lurralde historikoetako foru-organoek kudeaketa-jarraibideak onartuko dituzte, kontserbazio-helburuak oinarri hartuta, honako hauek jasoko dituztenak: eremuak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak”.

 

Artikulu horretan ezarrita dagoena betetzeko, Valderejo-Sobron-Arzenako mendilerroa (ES2110024) KBE-HBBE Kudeaketako Gidalerro eta Neurriak ezartzen dira. Neurri horiek kontserbazio helburuak dauzkate, hain zuzen ere KBE-HBBE izendatzeko Dekretuaren II. Eranskinean, ‘Valderejo-Sobron-Arzenako mendilerroa (ES2110024) KBE-HBBEko kontserbaziorako informazio ekologikoaren, helburuen eta arauen eta jarraipen programaren dokumentua’ izenekoan ezarritakoak eta II. Eranskin horretan identifikatutako funtsezko kudeaketa elementuen arabera egituratzen dira.

 

 

  • Naturagunearen araudia:

  • Urtarrilaren 14ko 3/1992 Dekretua, Valderejo eremuko baliabide naturalen antolakuntza plana onesten duena. 
  • 4/1992 Dekretua, martxoaren 31koa, Valderejoko eremua parke natural izendatzen duena. . 
  • 47/2016 Dekretua, martxoaren 15ekoa, Honen bidez, Valderejo-Sobron-Arzenako mendilerroa (ES2110024) kontserbazio bereziko eremua eta hegaztientzako babes bereziko eremua izendatzen da, hori kontserbatzeko neurriak barne.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 345/2017 Erabakia, ekainaren 6koa, behin betiko onarpena ematen diona Natura 2000 Sareko ES2110024 Valderejo-Sobron-Arzena mendilerroa KBE/HBBE naturagunearen kudeaketa gidalerro eta neurrien agiriari eta Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko III. Planari (EKAP).
  • 52/2007 Foru Dekretua, ekainaren 26ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez Valderejoko Parke Naturaleko erabilera murriztuko bide eta pistetan motordun ibilgailuak zirkulatzeko baimenak erregulatzen dituzten arauak onartzen dira.
  • 177/2020 Foru Agindua, irailaren 29koa, Arabako naturagune babestuetan ibilgailuak aparkatzeko arauak eta mugak ezartzekoa, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko.