Agenda de actividades eu

Agenda de actividades

Jardueren agenda

Ibilbide gidatuak – uztaila 2020

Ondoren, 2020 udan zehar, naturaz gozatzeko aukera emango diguten ibilbide gidatuak mordoa aurkezten dizkizuegu.

Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta modu jasangarriago baten bizitzen ikasteko helburua dute.

 

San Lorenzo baselizara ibilbidea: 2 orduko ibilbide lineal honetan (5 km),  partaideek Lalastratik Villamardones herri abandonatua zeharkatuz, San Lorenzo baselizaraino abiatuko dira, eta bertatik,haraneko bista ezinhobeez gozatzeko aukera izango dute.

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 11-13h.

 

Riberara ibilbidea: 2 h 30 min ko ibilbide honetan (6 km) zehar basoetako fauna eta flora bereizgarria ezagutuko dituzte.  Lalastratik hasita Ribera herri abandonaturaino abiatuko dira eta bertan erdi aroko margo batzuk ikusteko aukera izango dute.

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 11-13:30h.

 

Valderejoko Paisai Begetala: 3 orduko ibilbide botanikoa (6 km) aditu baten laguntzaz. Naturgune honek  jasandako bilakaera eta ekologiarekin lotura dituzten aspektuak eta biodibertsitarearen babesean oinarritutako azalpenak  emango dira. Horretarako,  unitate begetaletak eta flora aztertuko dira.

  • Adina: 10+.
  • Ordutegia: 10-13h.

 

Datei eta segurtasun-neurriei buruzko informazioa

Ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erantsitako formularioa izena ematea.

Izena eman

 

mariposas

JARDUERAK

educacion ambiental

Online Ingurumen Hezkuntza

Arabako Foru Aldundian hainbat hezkuntza jarduera proposatzen dizkizugu modu dibertigarrian ikasteko. Eskulan eta jokoen bidez, espezie ospetsuak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Bechstein saguzarra edo baso igel jauzkaria.

Ikusi gehiago

HARPIDETU

Parke naturalak bisitari ororentzako jarduera ugari antolatzen ditu asteburuetan urte osoan zehar.Jarduera horien helburu nagusiak, batetik, eremuaren natura eta kultura balioak ezagutzera ematea da eta, bestetik, bisitariak etengabe egiten diren zaintza ekintzen parte hartzaile bihurtzea.Jardueretan parte hartzeko, alde aurretik izena eman behar da, posta elektronikoz edo telefonoz.Gure eskaintzaz jakin nahi baduzu, begiratu jardueren agendan.

 

Harpidetu newsletterrera

Beste parke batzuetako jarduerak

Kontsultatu beste parke natural batzuetako jardueren agenda:

Gorbeia

Izki

Aizkorri-Aratz