Onurak

Arabako Foru Aldundiaren ZainduzAraba programaren helburua da mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei, oro har senide direnaklaguntza ematea horien lana errazteko eta hobetzeko.

Xedeak

  • Bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
  • Atseden zerbitzuak baliatu ahal izatea zaintzaileen atsedena bermatzeko.
  • Mendekoak zaintzeko eta nork bere burua zaintzeko ezagutza, jokabideak eta trebetasunak sustatzea.

Neurriak

  • Atseden programak egoitza eta eguneko zentroetan, kostu ekonomikorik gabe zaintzaile edo mendekotasuna duen pertsonarentzat.
  • Zainketa lanetan segurtasuna eta ergonomia sustatzea.
  • Zaintzaileei jarraipena egitea horien asebetetze maila ezagutzeko.

Gainera, 20.000 biztanletik beherako herrietan:

  • Oinarrizko prestakuntza programa bat abian jartzea zaintzaileentzat.
  • Laguntza psikologikoa emateko, etxea egokitzeko edo elkarri laguntzeko programak egitea.