null Aquila a – Life proiektuak hirugarren eta azken urtea beteko du gure eskualdean

Aquila a – Life proiektuak bosgarren eta azken urtea beteko du Arabako Errioxan

Uno de los ejemplares de Águila Bonelli en la Rioja AlavesaArrano Bonelliren aleetako bat Arabako Errioxan

2022/04/12

Ekintza ugari egiten ari dira, besteak beste, populazioa sendotzea.  Guztira, 2020. urteaz geroztik gaurdaino, Bonelli arranoaren 11 txita askatu dira, eta datorren udaberrian beste bost edo sei askatzeko asmoa dago. Araba, Asturias, Extremadura, Gaztela Leon, Gaztela Mantxa, Nafarroa, Aragoi eta Portugal izan dira, besteak beste, gazte ale horiek beren sakabanatze aldian bisitatu dituzten tokietako batzuk. Hilabete hauetan, egunero egin behar izan diete aurre zenbait mehatxuri: elektrokutatzea eta/edo talka egitea linea elektrikoekin eta beste azpiegitura batzuekin, gizakien eragozpenak, harrapari naturalak, ur putzuetan itotzea, besteak beste. Horien guztien artean, elektrokutatua izateko arriskua da egun dugun mehatxu nabarmenetako bat, eta horregatik, euskarri eta linea arriskutsuak zuzentzen ari dira.

Talka egitea ere kezkagarria da. Proiektuan aurreikusitako ekintzetako bat da talka egiteko arrisku hori murriztea gure arranoei. Hori dela-eta, tokiko upategiekin eta mahastizainekin borondatezko lankidetza kanpaina bat bultzatu da, hainbat alanbre hari erabiltzen dituen besorako mahastian talka egiteko arriskua murrizteko asmoz.

Arabako Errioxako paisaian gero eta ohikoagoak dira besorako egitura metalikoak, eta landaretzarik ez dagoen bitartean (inausketaren ondoren) aihenak gidatzen dituzten alanbreak airean zintzilik geratzen dira haiek eusteko zutoinen artean. Zurrunak eta meheak direnez, alanbre horiek ez dira erraz ikustekoak gure arranoentzat, ez eta beste hegazti batzuentzat ere. Mahasti askotan harrapakin ugari daudenez, sarritan arranoak eta gainerako harrapariak haien bila etortzen dira, eta alanbreekin talka egiteko arriskua izaten da, eta, beraz, ondorio zorigaiztokoak izaten dira. Horregatik, egitura horiek bi modutan desorekatzen dute harrapakin eta harraparien arteko oreka, modu naturalean erregulatu daitekeena: alde batetik, alanbreek aterpea ematen diete harrapakinei, eta, bestetik, harraparien populazioa murriztu egiten da talka egiteagatik izandako heriotza istripuen ondorioz. Bestetik, hegazti harrapakinak ere (eperrak, birigarroak, oilagorrak eta galeperrak) talka egin dezakete.

 

Ejemplo de viñedo donde se ha aplicado la medida

Neurria aplikatu den mahastiaren adibidea

Proiektuaren esparruan, aurreko bi urteetan, alanbrearen ordez zinta edo zumitz bat erabiltzeko proba egin zen, zuria eta zabalagoa, eta, beraz, errazago ikus daiteke eta malguagoa da alanbrea baino. Beraz, talka batean, txikiagoak dira hegaztiek pairatzen dituzten ondorioak.  Probaldi hori igarota, egiaztatu da materialaren iraunkortasuna oso laburra dela, eta, beraz, frogatu da ez dela gomendagarria material hori erabiltzea, batez ere plastikozko hondakin asko sortzen delako eta sistema garestitzen delako, urte gutxitara aldatu behar izaten baita.

Egun hainbat upategirekin eta mahastizainekin lankidetzan frogatzen ari den irtenbide posible bat da zintzilik dauden alanbre horiek mahatsondoaren altueraraino jaistea aihenik eta hostorik ez dagoen hilabeteetan, hau da, abendutik apirilera, gutxi gorabehera. Horrela, nabarmen murrizten dugu Bonelli arranoak talka egiteko arriskua, eta, aldi berean, beste hegazti batzuk ere neurri horren onuradun izaten laguntzen dugu. Esperientzia pilotu da eta proba egitekoa, hurrengoan metodoa Bonelli arranoarentzat eta mehatxupean dauden beste espezie batzuentzat interesekoak diren Arabako Errioxako guneetako mahasti guztietara eraman ahal den ikustekoa. Horrela, balio erantsia ematen zaio naturarekin errespetuz jokatzen duten eta bateragarria den mahastizaintzari. Aurreikus daitekeen efektu indargetzailea ez da Bonelliren arranora mugatzen; haren eragina zeharkakoa izango da, hegazti espezie askori mesede egingo baitie: eguneko eta gaueko harrapari handiak, estepakoak, ehiza espezieak, etab. ...

Gainera, ekimen honetan parte hartzen duten upategi edo mahastizainei “Besorakoa proiektuarekin lankidetzan diharduen mahastiaren” zigilua sartzeko aukera emango zaie, espeziearen kontserbazioan eta babesean duten inplikazioagatik. Proiektuari buruzko informazioa eransteko eta sare sozialen bidez zabaltzeko aukera emango zaie, baita ekimena gauzatzen ari den finketan jarri ahal izango duten informazio panel baten bidez ere, proiektuarekiko konpromisoa erakuts dezan.

Upategi batzuk hasi dira proba pilotu horrekin: Casa Primicia, Eguren Ugarte, Bodegas Murúa, Bodegas Faustino, Bodegas Baigorri.

Ekimenarekin bat egin nahi duen upategia edo pertsona Natura Ondarearen Zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke biodibertsitatea@araba.eus helbide elektronikoaren bidez.