Lege oharra
Lege Oharra
"www.araba.eus" webgunearen eta haren barruan dauden elementu guztien jabetza intelektualeko eskubideak Arabako Foru Aldundiarenak dira.
Arabako Foru Aldundiak, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe, bere webgunean jasotzen den informazioan edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean aldakuntzak eta eguneratzeak egiteko ahalmena gordetzen du.
Bai webgunerako sarrera, bai bertan jasotzen den informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardura dira bakar-bakarrik. Arabako Foru Aldundiak ez du erantzukizunik hartuko sarreratik edo informazio horren erabileratik erator daitekeen edozein ondorio, kalte edo galeraz, salbu eta hertsiki bere eskumenak betez men egin behar dien lege xedapenen aplikazioaren ondorio diren ekintza guztiei dagokienez.
Arabako Foru Aldundiak ez du hartzen webgunean azaltzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotzen den informazioa baimenik gabe erabiltzekotan, edo Arabako Foru Aldundiaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei kalterik egitekotan, administrazio horri legearen arabera dagozkion ekintzak gauzatuko dira, eta horretatik eratorritako erantzukinak exijituko dira.