Pribatutasun politika

DATUEN BABESERAKO ORDEZKARIA

Foru Gobernu Kontseiluaren 22/2022 Erabakia, otsailaren 1ekoa. Onespena ematea Arabako Foru Aldundiko Datuak Babesteko ordezkaria izendatzeari. (ALHAO 19 zk., 2022/02/14)

 

Datu Pertsonalen Tratamendu Jardueren Erregistroa

Arabako Foru Aldundiak duen tratamendu jardueren erregistroak aukera ematen du honako hauek ikusteko: fitxategi bakoitzaren egitura eta edukia, kudeatzen diren datu pertsonalen kategoriak eta tratamenduen arduradunen zerrenda, zeinei edozein argibide eskaera bidal dakiekeen.

 

Tratamendu Jardueren Erregistroa

 

Interesdunen eskubideak

Interesdunak emandako datuak web horri horren bitartez datu horien titularrek egindako eragiketa edo izapide konkretuetan eskatzen dituzten helburuetarako erabiliko dira bakar-bakarrik. Aipatutako datuak inoiz ere ez dira landuko eta ez zaizkie beste batzuei lagako, ez bada datuen titularraren baimen argi eta garbiarekin edo berariazkoarekin edo, baimen hori gabe, ondoko xedapen hauetan aurreikusitako salbuespenezko kasuetan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Arautegiak, datu pertsonalen lanketari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duenak, 6. eta 7. artikuluan xedatutako kasuetan.

Arau horretan xedatutakoa betez, datuen titularrak edozein unetan erabili ahal izango ditu datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak. Eskubide horiez baliatzeko, interesdunak eskaera orria dauka ondoren; edonola ere, beste edozein erabili ahalko du. Eskaera modu telematikoan aurkeztu ahalko da Egoitza Elektronikoaren bidez araba.eus atarian, bai eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko bulegoetara (Probintzia plaza, zk.g. behea, 01001 Gasteiz –Araba–) bertaratuta (interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera) zein Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16. artikuluak ahalbidetutako beste edozein modu erabilita ere.
 

Eskubideak egikaritzeko eskaera

 

 
 

 

Cookien politika
 

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

 

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.​

  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

 

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorernabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 18 18 18

Posta elektronikoa: dbo-dpd@araba.eus