Irisgarritasuna

Webgunearen erabilerraztasunak informazioa eta eduki ezberdinak eskuratzea errazten du, oztopo fisiko nahiz teknikoak nabarmenki murrizten dituen heinean.

Azken urteotan, hainbat ekimen sortu dira webgunearen erabilerraztasuna hobetuko duen jarraibide multzoa koordinatzeko helburuarekin. Ekimen guzti horien artean, “Web Accessibility Initiative (WAI)” delakoa gailentzen da, “World Wide Web Consortium (W3C)”-en parte dena. Erakunde honek “Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) 1.0” garatu du; honen helburua, ezintasuna duten pertsonei sarean dagoen edukia eskuratzeko erraztasunak ematea da.

Honengatik guztiarengatik, Arabako Foru Aldundiaren webgune instituzionalaren helburu nagusietako bat zera da: erabiltzaile guztiek atariaren edukietan zehar nabigatu ahal izatea sarbiderako trabarik gabe, beraien ezintasun fisikoa edo teknikoa edozein izanda ere.

Eta helburua hori izanik, atari honen funtzionaltasun ezberdinak aztertu dira, erabiltzaileak edukiak trebezia handiagoz eskura ditzan. Nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Erabilitako HTML eta CSS kodea gramatika formalei egokitzen zaie; honek, edukiak nabigatzaile ezberdinetan modu egokian bistaratzea bermatzen du.
  • Atariaren ezaugarri bisualak (letra mota, tamaina, iturriaren eta fondoaren kolorea, etab.), estilo orriaren arabera ezartzen dira, erabiltzaileak testua bere zaletasunei egokitu ahal izateko.
  • Gunearen egitura eta osaera semantikoa aintzat hartu dira. Horrela, plantilla ezberdinen edukia antolatzeko, atal bakoitzaren izenburua, zerrendak eta, oro. har, gunea ulertzen laguntzen duten elementu guztiak hartu dira kontutan.
  • Gunean erabilitako multimedia edukien (bideoa, flash, audioa, etab.) ordezkoak ezarri dira.

 

Irisgarritasun-deklarazioa

Arabako Foru Aldundiak (AFA) bere webguneak irisgarri egiteko konpromisoa hartzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 Zuzentaraua (EB) ezartzen duen legeria nazionalaren arabera. 

Irisgarritasun-deklarazio hau honako webguneeri aplikatzen zaie: araba.eusEgoitzaIrekiaAlavaturismo, AlavabusKulturaraba, Parque Naturales de Aizkorri-Aratz, Gorbeia, Izki eta Valderejo, Arte Ederren Museoa, Fournier Karta Museoa, Arma Museoa, Arkeologia Museoa, Natura Zientzien Museoa, Natura2000, Ibilbide Berdeak, Uribarri Ganboa, Suhiltzaileak, Laia eta Txistulariak.

Webguneak partzialki konforme daude 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adierazten baitira.

 

Edukia ez dago eskuragarri

Ondoren jasotzen den edukia ez da irisgarria, arrazoi hauengatik:
a) 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzea

  • Multimedia-edukia: bideo batzuek ez dute testu-transkripziorik, azpititulurik edo audio-deskribapenik.
  • Orrialdearen kodea: web orri batzuek akatsak dituzte etiketatze semantikoan eta prozesamenduan.
  • Teklatu bidezko nabigazioa: kasu batzuetan fokua ez dago erabat ikusgai.
  • Testuak eta estekak: web-orriren batek ez du goibururik edo etiketa deskribatzailerik.
  • Web-orriren batean edizio-akats puntualak egon litezke.

b) Neurriz kanpoko karga

  • Ez da aplikatzen.

c) Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan

  • PDF artxibo ofimatikoak edo beste formatu batzuk egon litezke, irisgarritasun-baldintza guztiak osorik betetzen ez dituztenak. Hala ere, gehienek bete dezaten saiatu dira.

Adostasun-maila

Arabako Foru Aldundiak kanpoko enpresa baten laguntza du web orrian eskuragarri dauden elementuen bilakaera berrikusteko.

Deklarazio hau prestatzea

  • Azken berrikuspenaren data: 2025eko abuztuaren 4a.
  • Ebaluazio-metodoa: autoebaluazioa kanpo-ikuskaritzekin konbinatuta, horretarako diseinatutako programa eta luzapen teknologikoen bidez.

Irisgarritasun-baldintzak betetzen ez badira eta Zuzentarauaren aplikazio-eremutik kanpo dagoen informazioa eta edukia eskatu nahi bada, Web Unitatearekin jarri beharko da harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: webunitatea@araba.eus.
 

Kexa eta iradokizunen formularioa

Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
  • Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
  • Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
  • Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.

Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu informazio erabilerrazaren eskaerak, kexak eta erreklamazioak eskatzeko formularioaren bidez.

  • Webgune honek UNE-EN 301549: 2019 araudiaren betebeharrak aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege dekretuak ezarri dituen salbuespenekin.

  • Erabilerraztasunaren azken berrikuspena 2025 urteko abuztuaren 4an egin da.

  • Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak. Gomendatutako pantaila-bereizmen minimoa 1280x1024 da.

  • Webguneak diseinu moldagarri du eta ondorioz, tableta eta mugikorrentzat egokituta dago.