Jarduera ekonomikoak

Jarduera ekonomikoaren hasiera


Jarduera ekonomiko berri bat hasten duten zergadunek ehuneko hauetan murriztu ahal izango dute etekin garbi positiboa:

  • Gizonek % 10 murriztu ahal izango dute.
  • Emakumeek % 15 murriztu ahal izango dute.

Murrizketa hau jardueraren etekin garbia positiboa den lehen zergaldian eta hurrengoan aplikatu ahal izango da, baldin eta etekin garbi positiboa lortzen den lehen zergaldia jarduera hasi ondoko lehen bost zergaldietako bat bada.

 

Kenkaria enpresa berrietan edo arestian sorturiko enpresetan inbertitzeagatik


Enpresa mikro, txiki edo ertain sortu berrietan akzioak edo partaidetzak harpidetu edo eskuratuz gero, kenkaria % 25era igoko da gizonentzat eta % 30era emakumeentzat. 

Berritzaile gisa kalifikatutako enpresak edo zilarrezko ekonomiarekin lotutakoak badira, kenkariaren ehunekoa % 35 da gizonentzat eta % 40 emakumeentzat.

 

Zuzeneko zenbatespen sinplifikatuan justifikatzen zailak diren gastuen ehuneko berria


Etekin garbia zuzeneko zenbatespeneko metodoaren modalitate sinplifikatuaren bidez zehazteko erregelak jasotzen ditu arauak, sarreren eta gastu jakin batzuen arteko diferentziaren bidez. Alde hori ehuneko hauetan gutxitzen da amortizazioengatik, narriaduragatiko galerengatik edo justifikatzen zailak diren gastuengatik:

  • Aipatutako sarreren eta gastuen arteko diferentziaren 35.000 eurotik beherako kopurua: ehuneko 20.
  • Aipatutako sarreren eta gastuen arteko diferentziaren 35.000 - 85.000 euro bitarteko kopurua: ehuneko 15.
  • Aipatutako sarreren eta gastuen arteko diferentziaren 85.000 eurotik beherako kopurua: ehuneko 10.


 

volver atrás  Itzuli