Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria - araba
- Ogasuna
- Zergak
- Errenta
- Nobedadeak PFEZn
- Detalle renta

Nobedadeak PFEZn
Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria
Zergaldian ohiko etxebizitza erosi/birgaitzeagatik edo egokitzeagatik zenbatekoak ordaintzen dituzten zergadunek, baita etxebizitza kontuetan gordailutzen dituztenek ere, kenkari bat aplikatu ahal izango dute, honako ehuneko eta muga hauekin:
| KONTZEPTUA | KENKARIA | |
|---|---|---|
|
Oro har |
Kenkaria: % 18 Muga: 1.530 € |
|
|
Ohiko bizilekua Arabako 4.000 biztanletik beherako udalerrietan duten zergadunak (interesgune izan behar du) |
Kenkaria: % 20 Muga: 1.836 € |
|
|
36 urte baino gutxiago (ehuneko eta muga hori etxebizitza kontuei ere aplikatzen zaie; gainera, onura gehigarria du: 10 urteko epea, eta ez 6 urtekoa) |
Kenkaria: % 23 Muga: 1.955 € -> ez da mugarik aplikatzen etxebizitza erosten den ekitaldian * Baterako tributazioa: zergadunen bat 36 urtetik beherakoa bada, kenkariaren % eta muga hori aplikatzen zaie guztiei (etxebizitza konturako barne). |
|
|
Familia ugariko titularrak Guraso bakarra duen familia unitatea (98. artikuluko 1. apartatuko B) edo C) letretan aipatzen den familia unitatea osatzen duten zergadunak) % 65eko desgaitasuna edo handiagoa, edo mendekotasuna, eta horien bizikideak zergaldi osoan (hil ezean) Genero indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimak (egiaztatuta) (ez zaie aplikatzen etxebizitza kontuei -> ehuneko eta muga orokorraren arabera doaz). |
Kenkaria: % 23 Muga: 1.955 €
* Baterako tributazioa: haietakoren batek baldintzak betetzen baditu, kenkarien ehunekoa eta muga aplikatzen zaie guztiei (etxebizitza konturako izan ezik). |
|
|
Ohiko bizilekua Arabako 4.000 biztanletik beherako udalerrietan duten zergadunak + 36 urte baino gutxiago (etxebizitza kontuei ere aplikatzen zaie; gainera, onura gehigarria du: 10 urteko epea, eta ez 6 urtekoa) |
Kenkaria: % 25 Muga: 2.346 € -> ez da mugarik aplikatzen etxebizitza erosten den ekitaldian
* Baterako tributazioa: zergadunen bat 36 urtetik beherakoa bada, kenkariaren % eta muga hori aplikatzen zaie guztiei (etxebizitza konturako barne). |
|
|
Ohiko bizilekua Arabako 4.000 biztanletik beherako udalerrietan duten zergadunak + Familia ugariko titularrak Guraso bakarra duen familia unitatea (98. artikuluko 1. apartatuko B) edo C) letretan aipatzen den familia unitatea osatzen duten zergadunak) % 65eko desgaitasuna edo handiagoa, edo mendekotasuna, eta horien bizikideak zergaldi osoan (hil ezean) Genero indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimak (egiaztatuta) (ez zaie aplikatzen etxebizitza kontuei -> ehuneko eta muga orokorraren arabera doaz) |
Kenkaria: % 25 Muga: 2.346 €
|
|
|
87. art. 5 c)) Ohiko etxebizitza erostearekin parekatzen da: ohiko etxebizitza egokitzeko obrak eta instalazioak, bai eta hiri finkaren eta bide publikoaren artean beharrezko igarobideak diren eraikineko elementu komunak (adibidez, eskailerak, igogailuak, korridoreak, atariak edo beste edozein elementu arkitektoniko) aldatzekoak ere, edo desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen komunikazio sentsorialeko oztopoak gainditzeko edo haien segurtasuna sustatzeko gailu elektronikoak jartzeko beharrezkoak direnak —ziurtagiria behar da—. Halaber, kontzeptu horren barruan sartzen dira errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa okupatutako etxebizitzak egokitzeko egiten diren obrak eta instalazioak:
|
Mendekotasun larria (II. gradua) edo mendekotasun handia (III. gradua).
|
Kenkaria: % 23 Muga: 1.955 €
* Baterako tributazioa: haietakoren batek baldintzak betetzen baditu, kenkarien ehunekoa eta muga aplikatzen zaie guztiei. |
|
Mendekotasun larria (II. gradua) edo mendekotasun handia (III. gradua). + Ohiko bizilekua Arabako 4.000 biztanletik beherako udalerrietan duten zergadunak |
Kenkaria: % 25 Muga: 2.346 €
* Baterako tributazioa: haietakoren batek baldintzak betetzen baditu, kenkarien ehunekoa eta muga aplikatzen zaie guztiei. |
|
|
Mendekotasun larria (II. gradua) edo mendekotasun handia (III. gradua). + 36 urte baino gutxiago
|
Kenkaria: % 25 Muga: 2.346 €
* Baterako tributazioa: zergadunen bat 36 urtetik beherakoa bada, kenkariaren % eta muga hori aplikatzen zaie guztiei |
|
Ondorio horietarako, ohiko etxebizitzaren erosketarekin parekatzen dira:
- Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera jarduketa babestu deklaratzen diren edo abenduaren 12ko 2066/2008 Errege Dekretuaren edo hori ordezten duen antzeko arauen arabera birgaitze gisa kalifikatzen diren ohiko etxebizitza birgaitzeko zenbatekoak.
- Ohiko etxebizitza erosteko kreditu kontuetan sartutako zenbatekoak (etxebizitza kontuak). Epea 6 urtetik 10 urtera luzatu da 36 urtetik beherakoentzat.
- Eraikineko elementu komunak aldatzeko obrak eta instalazioak, edo desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen komunikazio sentsorialeko oztopoak gainditzeko edo haien segurtasuna sustatzeko gailu elektronikoak jartzeko beharrezkoak direnak.
- Arauz finkatzen diren bete kasu batzuk.
Kenkariaren oinarria honako hau da: zergaldian ohiko etxebizitza erosteko/birgaitzeko edo egokitzeko inbertitutako zenbatekoak (erosketa horrek eragindako gastuak barne) + interesak – desgaitasuna/mendetasuna dela-eta etxebizitza erosteko/birgaitzeko edo egokitzeko jasotako dirulaguntza salbuetsiak.
Ondorengo zergaldietan kendutako zenbatekoek ezin dute 36.000 euroko muga gainditu (ohiko etxebizitza berrinbertitzeagatik salbuetsitako ondare irabaziaren % 18 gutxituta).
36 urtetik beherakoek, kenkari horri dagokionez, kuota osoa nahikoa ez izateagatik aplikatzeko eskubidea sortu zen zergaldian kendu ez diren zenbatekoak kendu ahal izango dituzte, sortu ziren zergaldirako ezarritako ehunekoak, mugak eta gainerako baldintzak errespetatuta (hurrengo 5 ekitaldietan). 36 urtetik beherakoa izateko baldintza sortzapen egunean bete behar da.
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera:
Kenkari hori aplikatzeko, likidazio oinarri orokorra eta, hala badagokio, aurrezkiaren likidazio oinarria 68.000 euro edo gutxiagokoak izan behar dira.
Muga horrek 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ohiko etxebizitzaren erosketei eragiten die.