Ohiko etxebizitzarako errentamenduak

Ohiko etxebizitza moduan erabiltzeko etxebizitzen errentatzaileentzako hobari ehunekoa handitu da [errentamendua, Hiri Errentamenduen Legearen (HEL) 2. artikuluaren arabera].

  • % 30eko hobaria: kasu orokorra.
  • % 35eko hobaria:  etxebizitza despopulazio arriskua duen zona edo gune batean badago (hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria).
  • % 70eko hobaria: etxebizitza bizitegi merkatu tentsionatu gisa deklaratutako zona batean badago eta errentaren zenbatekoa erreferentziazko indizeen zenbatekoetara mugatzen bada edo hitzartutako errenta erreferentziazko indizeen edo bitartekaritza publikoko prezioen arabera mugatu bada borondatez. 

Gainera, hiru kasu horietan, gastu kengarriak izango dira besteren kapitalen interesen zenbatekoa eta gainerako finantzaketa gastuak, gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoa kendu ondoren, bai eta errentak ez ordaintzea guztiz edo partzialki estaltzen duten aseguru primen zenbatekoa ere, 300 euroko mugarekin.

  • % 70eko hobaria: etxebizitzaren errentamendua bitartekaritza publikoaren bidez formalizatu bada (Bizigune, etab.).

Kasu horretan, gastu kengarria besteren kapitalen interesen zenbatekoa eta gainerako finantzaketa gastuak dira.
Higiezinak maizterraren ohiko etxebizitza moduan erabiltzeko alokatzeagatik lortutako etekinak aurrezkiaren zerga oinarrian sartzen dira.
 

 

OHIKO ETXEBIZITZARAKO ERRENTAMENDUA (HEL, 2. art.)

Orokorra

% 30eko hobaria

PFEZFAren hogeita hamalaugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren zonal edo guneak

% 35eko hobaria

Bizitegi merkatu tentsionatu gisa deklaratutako zonak, alokairu errenta erreferentziazko indizeekin bat datozen zenbatekoetara mugatzen bada.

Errenta erreferentziazko indizeen edo bitartekaritza publikoko prezioen arabera borondatez mugatu zaien kontratuak.

* Hitzartutako errenta eta aipatutako indize edo prezioak bat datozela egiaztatzeko froga nahikoa aurkeztu beharko da.

% 70eko hobaria

 

Gastu kengarriak

  • Erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen interesak eta gainerako finantzaketa gastuak – gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntzen zenbatekoa (salbuetsita badaude).
  • Errentak osorik edo zati batean ez ordaintzearen asegurua (gehienez: 300 €)
     

Ondasun higiezin bakoitzeko, hobariaren eta gastu kengarrien baturak ezin du eragin etekin garbia negatiboa izatea.

 

OHIKO ETXEBIZITZARAKO ERRENTAMENDUA (HEL, 2. art.) EUSKO JAURLARITZAREN BITARTEZ
Bizigune, etxebizitza hutsen programa
ASAP, merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza programa

% 70eko hobaria

Gastu kengarriak

  • Erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen interesak eta gainerako finantzaketa gastuak – gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntzen zenbatekoa (salbuetsita badaude).

Ondasun higiezin bakoitzeko, hobariaren eta gastu kengarrien baturak ezin du eragin etekin garbia negatiboa izatea.

volver atrás  Itzuli