Ohiko etxebizitzarako EZ diren errentamenduak

  • % 20ko hobaria

  • Gastu kengarriak: besteren kapitalen interesak eta gainerako finantzaketa gastuak, gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoa kendu ondoren.

Horrelako errentamenduetan sartzen dira ikasleei etxebizitzak alokatzea, turismo alokairuak eta sasoiko alokairuak.

Higiezinak ohiko etxebizitzaz bestelako erabilerarako alokatzeagatik lortutako etekinak zerga oinarri orokorrean sartzen dira.
 
OHIKOA EZ DEN ETA JARDUERA EKONOMIKORIK EGITEKO ERABILTZEN EZ DEN ETXEBIZITZAREN ERRENTAMENDUA

% 20ko hobaria

Gastu kengarriak

  • Erosteko, birgaitzeko edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen interesak eta gainerako finantzaketa gastuak – gastu horiei aurre egiteko jasotako dirulaguntzen zenbatekoa (salbuetsita badaude).

Ondasun higiezin bakoitzeko, hobariaren eta gastu kengarrien baturak ezin du eragin etekin garbia negatiboa izatea.

 

 

volver atrás  Itzuli