Ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkaria - araba
- Ogasuna
- Zergak
- Errenta
- Nobedadeak PFEZn
- Detalle renta

Nobedadeak PFEZn
Ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkaria
Ohiko etxebizitza alokairua ordaintzen duten zergadunek kenkari bat aplikatu ahal izango dute, honako ehuneko eta muga hauekin:
| KONTZEPTUA | EHUNEKOA | MUGA |
|---|---|---|
| Oro har | %20 | 1.600€ |
|
Zergadun hauek:
|
%35 | 2.800€ |
Ordaindutako zenbatekoei etxebizitzaren alokairurako jasotako dirulaguntza salbuetsien zenbatekoa kenduko zaie.
Baterako tributazioa: ehuneko eta muga bera aplikatzen zaie baldintzak betetzen ez dituztenei.
Ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkaria, kuota oso nahikoa ez izateagatik aplikatu gabea
Kuota nahikoa ez izateagatik aplikatu gabeko alokairuaren kenkaria hurrengo 5 urteetan kendu ahal izango da, zenbatekoa agortu arte.
Modu berean, autolikidatu beharrik ez duten zergadunek, autolikidazioa aurkezten badute eta kuota osoa nahikoa ez bada ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkari osoa edo haren zati bat aplikatzeko, aplikatzen ez den zenbatekorako eskubidea izango dute.
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera:
Kenkari hori aplikatzeko, likidazio oinarri orokorra eta, hala badagokio, aurrezkiaren likidazio oinarria 68.000 euro edo gutxiagokoak izan behar dira.
Muga hori 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatzen edo luzatzen diren errentamendu kontratuetarako da.