Onura fiskalak, 36 urtetik beherako gazteentzat

Ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkaria


Kenkari eta muga handiagoak: Handitu egin dira ohiko etxebizitza alokatzera bideratutako kopuruengatiko kenkaria eta muga.

OHIKO ETXEBIZITZAREN ALOKAIRUAREN KENKARIA EHUNEKOA MUGA
36 urtetik beherako gazteentzat %35 2.800 €

 

Kenkariak hurrengo ekitaldietara eramatea: kuota osoa nahikoa ez bada, aurreko ekitaldietatik kendu gabeko zenbatekoak hurrengo 5 urteetan kendu ahal izango dira, zenbatekoa agortu arte.

 

Ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria


Kenkari eta muga handiagoak: Handitu egin dira ohiko etxebizitza erostera bideratutako kopuruengatiko eta etxebizitza konturako kopuruengatiko kenkaria eta muga.

Etxebizitza erosi den urtean ez da aplikatzen kenkariaren muga. 

Kenkariak hurrengo ekitaldietara eramatea: kuota osoa nahikoa ez izateagatik aplikatzeko eskubidea sortu zen zergaldian kendu ez diren zenbatekoak kendu ahal izango dituzte, sortu ziren zergaldirako ezarritako ehunekoak, mugak eta gainerako baldintzak errespetatuta (hurrengo 5 ekitaldietan).

Zergadunak 36 urte baino gutxiago izan beharko ditu zenbateko horiek aplikatuko diren aldian.

36 urtetik beherakoa izateko baldintza sortzapen egunean bete behar da.

Etxebizitza konturako epe luzeagoak: etxebizitza kontuan gordetako zenbatekoak gauzatzeko epea 10 urtera luzatu da.

 

GAZTEEK OHIKO ETXEBIZITZA EROSTEA EHUNEKOAK eta MUGAK
36 urte baino gutxiago
(ehuneko eta muga hori etxebizitza kontuei ere aplikatzen zaie; gainera, onura gehigarria du: 10 urteko epea, eta ez 6 urtekoa)

 

Kenkaria: % 23

Muga: 1.955 € -> ez da mugarik aplikatzen etxebizitza erosten den ekitaldian

 

* Baterako tributazioa: zergadunen bat 36 urtetik beherakoa bada, kenkariaren % eta muga hori aplikatzen zaie guztiei (etxebizitza konturako barne).

Ohiko bizilekua Arabako 4.000 biztanletik beherako udalerrietan duten zergadunak
+
36 urte baino gutxiago
(etxebizitza kontuei ere aplikatzen zaie; gainera, onura gehigarria du: 10 urteko epea, eta ez 6 urtekoa).

 

Kenkaria: % 25

Muga: 2.346 € -> ez da mugarik aplikatzen etxebizitza erosten den ekitaldian

* Baterako tributazioa: zergadunen bat 36 urtetik beherakoa bada, kenkariaren % eta muga hori aplikatzen zaie guztiei (etxebizitza konturako barne).
 

(87. art. 5 c)) Ohiko etxebizitza erostearekin parekatzen da: ohiko etxebizitza egokitzeko obrak eta instalazioak, bai eta hiri finkaren eta bide publikoaren artean beharrezko igarobideak diren eraikineko elementu komunak (adibidez, eskailerak, igogailuak, korridoreak, atariak edo beste edozein elementu arkitektoniko) aldatzekoak ere, edo desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen komunikazio sentsorialeko oztopoak gainditzeko edo haien segurtasuna sustatzeko gailu elektronikoak jartzeko beharrezkoak direnak —ziurtagiria behar da—.

Halaber, kontzeptu horren barruan sartzen dira errentari, azpierrentari edo gozamendun gisa okupatutako etxebizitzak egokitzeko egiten diren obrak eta instalazioak:

  • Desgaitasuna edo mendekotasuna duen zergaduna.
  • Desgaitasuna edo mendekotasuna duen aurreko, ondorengo, ezkontide edo izatezko bikotekide batekin bizi den zergaduna.
  • Desgaitasuna edo mendekotasuna duen pertsona batekin bizi den zergaduna, PFEZFAren 82. artikuluan xedatutako kenkaria aplikatzeko eskubidea duena (desgaitasunagatiko edo mendetasunagatiko kenkaria).
  • Beren ohiko etxebizitzako elementu komunak aldatzeko obrak ordaintzera behartuta dauden jabekideak.

Mendekotasun larria (II. gradua)

edo

mendekotasun handia (III. gradua).

+

36 urte baino gutxiago
 

Kenkaria: % 25

Muga: 2.346 €

 

* Baterako tributazioa: zergadunen bat 36 urtetik beherakoa bada, kenkariaren % eta muga hori aplikatzen zaie guztiei.
 

 

 

 

Ondorengo ahaideen kenkaria


Kenkariak hurrengo ekitaldietara eramatea: kuota osoa nahikoa ez bada, kendu gabeko zenbatekoak hurrengo 5 urteetan kendu ahal izango dira, zenbatekoa agortu arte.

Zergadunak 36 urte baino gutxiago izan beharko ditu hurrengo ekitaldietara eramandako kenkarien kendu gabeko kopuruak aplikatuko diren aldian.

 

BGAEra egindako ekarpenengatiko kenkaria


Kenkari handiagoa: handitu egin dira norberaren konturako langileek edo autonomoek lehentasunezko gizarte aurreikuspeneko planei eta enplegu aurreikuspeneko planei egindako ekarpenengatiko kenkariaren ehunekoak

BGAEetan integratutako lehentasunezko gizarte aurreikuspeneko planei egindako ekarpenengatik (93 bis art.)

Ekarpenak + kontribuzioak Kenkaria kuota osoan (%) Kenkariaren oinarria
36 urtetik beherako zergaduna sortzapen egunean % 25 Zergadunak negoziazio kolektiboaren ondorioz egindako ekarpenen eta zerga oinarria murriztu duten ekarpenen batura.
Kuota osoa nahikoa ez izateagatik aplikatu ez diren kenkariak hurrengo 5 zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira. Kenkaria ondorengo aldi bakoitzean ahal den gehieneko zenbatekoan aplikatu beharko da.
Aurreko ekitaldietako kenkariak zergaldian kontzeptu horrengatik sortutako kenkaria aplikatu aurretik aplikatu beharko dira. 

 

Norberaren konturako langileek edo autonomoek enplegu aurreikuspeneko planei egindako ekarpenengatik (93 ter art.)

Ekarpenak + kontribuzioak Kenkaria kuota osoan (%) Kenkariaren oinarria
36 urtetik beherako zergaduna sortzapen egunean %15 Zerga oinarrian murriztu beharreko ekarpenen batura (71. artikuluko 1. apartatuko c) letran jasotakoaren arabera, hau da, 4.000 euroko mugarekin).
Kuota osoa nahikoa ez izateagatik aplikatu ez diren kenkariak hurrengo 5 zergaldietako aitorpenetan aplikatu ahal izango dira. Kenkaria ondorengo aldi bakoitzean ahal den gehieneko zenbatekoan aplikatu beharko da.
Aurreko ekitaldietako kenkariak zergaldian kontzeptu horrengatik sortutako kenkaria aplikatu aurretik aplikatu beharko dira.

 

volver atrás  Itzuli