Badakizu....? - araba
Bazenekien…?
|
|
Frantziak Europar Batasuneko azalera handiena du: 630.000 km². |
Greziak, 13.676 kilometrorekin, Europar Batasuneko kostalderik zabalena du. |
|
![]() |
|
Notre Dame katedrala da (Paris) bisitari gehien dituen monumentua: urtean 13 milioi. |
EBk 4 milioi km²-ko azalera du; munduko hirugarren handiena da, Txinaren eta Indiaren ondoren. |
|
![]() |
<
Europar Batasunak 19 herrialderekin ditu lurreko mugak (12.440,8 kilometro). |
Schengen eremuak 29 herrialdetan mugarik gabe bidaiatzea ahalbidetzen du; horietatik 25 EBko estatuak dira. |
|
|
|
Europar Batasunak hiru alfabeto eta 24 hizkuntza ofizial ditu. |
Brexita gorabehera, ingelesak hizkuntza ofiziala eta zabalduena izaten jarraitzen du. Europarren % 50k dakite Britainia Handiko hizkuntza; frantsesa, berriz, % 25k. |
|
|
Europarren batezbesteko bizi itxaropena, gizonezkoen kasuan, 79 urtekoa da; emakumezkoen kasuan, berriz, 84koa. |
![]() Erasmus+ Europar Batasunaren Hezkuntza, Prestakuntza, Gazteria eta Kirolerako programa bateratua da. Jatorrizko programa 1987an hasi zen. |
|
|
<
Malta populazio-kontzentrazio handiena duen herrialdea da: 1.595 pertsona km2-ko. |
Zenbait kalkuluren arabera, gutxienez 175 nazionalitatetako herritarrak bizi dira elkarrekin gaur egun EBko mugen barruan. |
![]() Bakea, demokrazia eta giza eskubideak dira, europarren arabera, Europa hobekien ordezkatzen duten hiru baloreak. |
Kroazia izan zen EBn sartu zen azken herrialdea (2013) eta, orain, Albania, Bosnia-Herzegovina, Georgia Moldavia, Montenegro, Ipar Mazedonia, Serbia, Turkia eta Ukraina dira EBn sartzeko herrialde hautagaiak. |
|
EBko banderako izarrak 12 dira. Beti! Ez dauka zerikusirik estatu kideen kopuruarekin. |
Europar Batasuna (EB) Europako hogeita zazpi herrialderen arteko batasun ekonomiko eta politiko bakarra da. |
|
|
|
1985eko ekainaren 12an, Espainiako Gobernuko presidente Felipe Gonzálezek Espainia orduko EEEri Atxikitzeko Tratatua sinatu zuen. |
Estatu kide guztiek Europar Batasunetik ateratzeko aukera daukate, betiere haien konstituzio arauekin bat badator. Hain zuzen, Europar Batasunaren Tratatuaren 50. artikuluak arautzen du ateratzeko prozedura hori. |
|
|
1999ko urtarrilaren 1ean, euroa Europako diru bakar bihurtu zen eta 2002an jarri zen zirkulazioan. Danimarkak, Suediak eta Erresuma Batuak ez zuten diru-batasun horretan parte hartu. |
Euroaren sinboloa € da eta grezierazko epsilon hizkian oinarrituta dago, Europako zibilizazioaren sorlekuari eta Europa hitzaren lehen hizkiari erreferentzia egiteko. Lerro paraleloek egonkortasuna irudikatzen dute. |
|









