Maiatzaren 9a: Europaren eguna

Ezagutu gehiago Europa egunari buruz banderako izarretan klik egiten.

Maiatzaren 9a. Egun hori aukeratu da, 1985etik, urtero Europaren Eguna ospatzeko. Gure eguna. Arrazoia pisuzkoa da: Schumanen adierazpen historikoaren oroitzapena egiten dugu.

Baina badakizu nor zen Robert Schuman? Frantziako Atzerri Arazoetako ministro bat izan zen eta 1950ean Europar Batasunaren sorburutzat jotzen den hitzaldia eman zuen.

Funtsezko lau hizki: IAEE. Schumanen proposamen handia zen: Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa. Hasieran interes ekonomiko batek eraginda sortu zenak gaur egun Europar Batasuna deitzen duguna eratzeko oinarriak jarri zituen.

Frantzia, Alemania, Italia, Herbehereak, Belgika eta Luxenburgo izan ziren IAEEren kide sortzaileak.

Hala ere, IAEE sortzeko ituna sinatzeko urte bat behar izan zuten; 1951n egin zuten. Azkenean, Europar Batasuna eraikitzen hasi zen.

Orain badakigu interes ekonomikotik haratago IAEEren bidez abiatutako batasun horrek etorkizunean gatazkak sortzeko arriskua murrizten zuela.

Europaren Egunaren bidez, urtero Europa kontinentea baketsu eta batuta dagoela ospatzen da.

Robert Schuman EBren sortzaileen buruetako bat da. Lider horiek gaur egun ezagutzen dugun Europar Batasuna inspiratu zuten.

Ziur Europar Batasuna sortzeko eman ziren ondorengo pausoetakoren bat ezaguna egingo zaizula: Erromako Tratatua (1958), Europako Agiri Bakuna (1985) eta Maastrichteko Tratatua (1992).

Maiatzaren 9an beste gertakari historiko bat ere ospatzen da: nazien Bigarren Mundu Gerraren ondorengo kapitulazioa.

Urtero, maiatzaren 9an, EBko erakundeetako ateak herritarrei irekitzen zaizkie Bruselan eta Estrasburgon. Iaz, 2021 honetan bezala, ezinezkoa izan zen, COVID-19ak eragindako murrizketengatik.

Aurten, Europaren Eguna beste modu batera ospatuko da, baina partaidetza sustatzen jarraituko du: musika, lehiaketak eta askotariko ekimenak izango dira egun berezi hori etxean oroitzeko https://ec.europa.eu/spain/events/europe-day_es