Interreg

Europako Lurralde Lankidetza Europar Batasunaren kohesio politikaren helburuetako bat da; eragile desberdinen artean esperientziak trukatu eta ekintza bateratuak ezartzeko esparrua eskaintzen du. 2014-2020 aldirako hiru lankidetza programa mota bereizi dira: mugaz haraindiko, estatuz haraindiko eta eskualdeen arteko lankidetza.

AFAren parte hartzea lankidetza programetan:

Gaur egungo programak

ECOGYP proiektuak Pirinioetako biodibertsitatea zaintzen lagundu nahi du, hegazti harrapakarien populazioak kudeatzeko esparru tekniko koordinatua eskainiz, jarduera produktiboei egindako ekarpenaren balioa agerraraziz (abeltzaintza eta ekoturismoa) eta sektore eta administrazioko eragileen arteko loturak indartuz.

Proiektuko kidea: Arabako Foru Aldundia (Ingurumen eta Hirigintza Saila)

EAS proiektuaren helburua hizkuntzaren egoera eta bilakaera jasotzea eta ezagutzera ematea da; tresna baliagarria izan behar da adierazteko hizkuntzaren hedapena nolakoa den gizartearen esparru guztietan une zehatz batean, baita denboran zehar izandako bilakaera ere.

Proiektuko kidea: Arabako Foru Aldundia (Euskara, Kultura eta Kirol Saila)

Aurreko programak

Proiektuaren izena: Pirinioetako hiri eta landa eremuei buruzko informazioa

Finantzatzen laguntzeko Europako programa: Eskualde Garapeneko Europako Funtsa, Interreg III A: Mugaz haraindiko lankidetza programa

Azalpena: Europako informazio guneak balorizatzea, lankidetza sarea sortuz Pirinioetako mendigunea osatzen duten eskualdeen artean (Akitania, Midi- Pyrenées, Languedoc-Rousillon, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Katalunia).
Ekimen horren esparruan, 2002ko urrian, Arabako Foru Aldundiak “Europar Batasuneko gaurkotasun ekonomikoa” hitzaldia antolatu zuen, eta Ekonomia eta Diru Gaietarako komisarioak, Pedro Solbes jaunak, parte hartu zuen.

Proiektuaren izena: SAL, Atlantikoko gatzagen nortasunaren balioa handitzea.
Kostaldeko hezeguneen ahalmen biologiko, ekonomiko eta kulturala indarberritu eta sustatzea.

Finantzatzen laguntzeko Europako programa: (Interreg III B < Eremu Atlantikoa>, D lehentasuna, 1, 2 eta 3 neurriak)

Azalpena: Nazioz haraindiko proiektu horren helburu globala da Atlantikoko gatzagen nortasunaren balioa handitzea, ahalmen biologiko, ekonomiko eta kulturala indarberritu eta sustatzea. Horretarako, zenbait jarduera egin dira, eta Arabako Foru Aldundia buru da jarduera hauetan:

  • 1. Turismo produktuak sortu eta sustatzea: Arku Atlantikoko “Gatzaren Ibilbide Tradizionala”; touroperadoreen katalogoetan ibilbide hori sartzeko ahalegina egitea, "Arku Atlantikoko Gatzaren Ibilbide Tradizionalari" buruzko dibulgaziozko gida bat egitea, eta nortasun bisual komuna sortzea.
  • 2. Gatzagen kalitate turistikoa hobetzeko berariazko ekintzak: Gesaltza-Añanako gatzagak prestatzeko proiektu pilotua, ibilbide turistikoak ezartzea, eta Harrera Zentroa eta Erakusketa eta Salmenta Zentroa egokitzea.
  • 3. Arku Atlantikoko Gatzaga Tradizionalen giden prestakuntza programa.