Europar Batasuneko funtsei eragiten dien iruzurra salatzea eta Adierazpen Instituzionala

Arabako Foru Aldundiak prozedura bat jarri du herritarren eskura salaketa egin dezaten Arabako Foru Aldundiaren erantzukizuneko eragiketa EGEFrekin batera finantzatuetan iruzurra izan delako susmoa izanez gero:

  • 1. Ekin Araban.
  • 2. Araba Innova.
  • 3. Arabako Ibilbide Berdeak.
  • 4. Baso suteei aurre hartzeko azpiegiturak.
  • 5. Natura 2000 sareko eremuetan biodibertsitatea lehengoratu eta babestea.
  • 6. Ibai ibilguak eta hezeguneak ingurumenaren aldetik kontserbatzea eta lehengoratzea.

  • 7.  Zadorrako urtegien egokitze ekologikoa.

  • 8. Enpresetan kudeaketa aurreratuari laguntzea - Kudeabide.

Salaketak norberaren izena emanik edo eman gabe egin daitezke:

Norberaren izena emanez egiten diren salaketak non aurkeztu ahal diren:

  • Erregistro Orokorrean (norbera agertuz). Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz.
  • Erregistro elektronikoan (telematikoa). AFAko Egoitza Elektronikoa (Kexuen eta iradokizunen postontzia).

Salaketa norberaren izena eman gabe egiteko, mezu bat bidali posta elektronikoz helbide honetara: asuntoseuropeos2@araba.eus 

Berariaz ezetz adierazi ezean, AFAk honako hauek igorriko ditu igorlearen posta elektronikoaren kontura: salaketa erregistratu delako baieztapena, ikerketaren ondorioak eta, hala behar balitz, informazio gehiago emateko eskabideak.

Nolanahi ere, eta ahal bada, beharrezkoa izango da eskura dagoen informazio objektibo guztia ematea, salatutako iruzur susmoak onar dezakeen guztia.

"Iruzur” hitzaren definizioa, hemen darabilgunari dagokionez, hau da: aitorpen edo agiri faltsuak, okerrak edo osatugabeak erabiltzearekin edo aurkeztearekin zerikusia duen edozein egintza edo omisio, ondorio gisa dakarrena bidegabeki jasotzea edo atxikitzea Europar Batasunaren aurrekontuetako funtsak edo Europar Batasunarengatik edo haren izenean egiten diren administrazio aurrekontuetako funtsak; ez zabaltzea informazio jakin bat obligazio espezifikoren bat urratuz, eta ondorio hori bera eraginez; funts horiek desbideratzea hasieran esleitu zirenean zegokienaz besteko erabilera emanez.

Salaketak izengabeak izan edo ez, Arabako Foru Aldundiak ziurtatzen du errespetatuko duela konfidentzialtasuna eta babestuko dituela datu pertsonalak, eta bermatzen du kontuan hartuko duela salaketa eta salatzaileak ez duela errepresaliarik jasango horregatik.


SNCA - Europar Batasuneko funtsengan eragina izan dezaketen iruzur edo irregulartasunak Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalari jakinaraztea, IGAE-ren web orria.

 

Adierazpen Instituzionala

Adierazpen Instituzionala, Arabako Foru Aldundiak iruzurraren aurkako borrokan eta prebentzioan daukan konpromisoarena, aldundiaren erantzukizun eragiketen testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020rako EGEF Programa Operatiboaren baitan.