Gaur egongo programak

Eskualde Garapenerako Europar Funtsa - EGEF

AFAko zuzendaritzen eta/edo zerbitzuen intereseko adierazpenetarako finantzaketa eskatzeko inprimakia

AFAk EAEko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragilean sartuta dituen jardunen esparruan, beren jardun eremuetarako EGEF finantzaketa eskatu nahi duten zuzendaritzek eta/edo zerbitzuek finantzaketa eskatzeko inprimakia bete eta posta elektronikoz bidal dezakete Europako Gaietarako Zerbitzura (asuntoseuropeos2@araba.eus )

Egitura Funtsak

Ardatzak Proiektuak Emandako laguntza Gauzatzeko epea
1. ardatza: ENPLEGURAKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNERAKO LAGUNTZA Enpresentzako laguntzak.
Industria azpiegiturak
4.052.846
1.305.850
2.746.996
1994- 1999
2. ardatza: INGURUMENAREN BABESA Harrobiak birgaitzea
Uren saneamendua
Garbiguneak
1.563.676
307.779
920.215
3. ardatza: IKERKETA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN GARAPENA

Teknologia zentroak

1.228.964 1.228.964
4. ardatza: GARRAIO SAREAREN GARAPENA Errepideak egokitzea 2.011.675
2.011.675
6. ardatza: LAGUNTZA TEKNIKOA Turismoa sustatzea 283.841
283.841
GUZTIRA   9.141.002

 

 

Ardatzak Proiektuak Emandako laguntza Gauzatzeko epea
1. ardatza: ENPLEGURAKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNERAKO LAGUNTZA Enpresentzako laguntzak Enpresen zentroak 4.723.088 1.820.564 2.902.524 1994- 1996
2. ardatza: INGURUMENAREN BABESA Harrobiak birgaitzea 268.304 268.304
3. ardatza: IKERKETA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN GARAPENA Teknologia zentroak 644.515 644.515
4. ardatza: GARRAIO SAREAREN GARAPENA Errepideak egokitzea 3.330.818 3.330.818
5. ardatza: TOKIKO ETA HIRIKO GARAPENA Hondakinen kudeaketa eta tratamendua Uren saneamendua 2.227.036 758.014 1.469.022
GUZTIRA    

Proiektuaren izena: Vitoria-Gasteizko Flandesko kuartelak zaharberritzea
 
Azalpena: Vitoria-Gasteizen dauden Flandesko errejimentuko kuartel zaharretako bi pabiloi eraberritu eta barrutik berriztatzea, Euskal Herriko Unibertsitateko (Arabako Campusa) Filologia, Geografia eta Historia fakultate eta Gizarte Laneko Eskola gisa erabiltzeko, hurrenez hurren. 

Obretan eraikinak barrualdetik osorik hustu ziren, fatxadak kontserbatu eta eraberritu ziren eta programak ezarri zuen antolaketaren araberako barne egitura berria eraiki zen. Zaharberritutako azalera osoa 5.836,82 m2-koa izan zen, eta 59 ikasgela, 9 laborategi eta zenbait bulego egin ziren. Guztira 461 ikasle, 98 irakasle eta 10 administrarirentzako lekua dago. 

Obrak 1995eko martxoaren 21ean adjudikatu ziren eta obren behin betiko onarpena 1997ko urriaren 14an egin zen.

Proiektuaren izena: Arzako industrialdea

Azalpena: Arzako industrialdearen proiektuak Aiarako Haranean esku hartzeko beharrari erantzuten dio, Laudion bereziki, desindustrializazioaren eta ekonomia krisiaren eragin kaltegarriaren ondorioz. Izan ere, alde horretako enpresa nagusietako batek, siderurgia sektoreko ACENOR, S.A. enpresak, SIDENOR taldeko filialak, ateak itxi ditu. Jarduera hori enpresarekin eginiko negoziazioarekin hasi zen, enpresa ixtean libre geratu ziren lursailak lortzeko, lursail horietan industrialdea eraikitzeko helburuarekin, inbertsio berriak erakarri eta lanpostu berriak sortzeko.

Urbanizatutako industrialdeak ezaugarri hauek ditu:

  • Guztizko azalera: 135.439 m2
  • Pribatiza daitezkeen industria partzelen kopurua: 5. Guztira, 96.413m2 .
  • Erabilera publikoko 39.026m2 -ko eremua, hauek osatuta: lorategiak, bideak, gizarte eta merkataritza ekipamenduak eta aparkalekuak.

Industrialdeak hirigintza zerbitzuak ditu, eta, besteak beste, hauek nabarmendu daitezke: - Saneamendu sarea (euri urak bereizteko sarea).

  • Urez hornitzeko sarea.
  • Argindar sarea (behe tentsioa).
  • Telefonia sarea – datuen transmisioa.
  • Gas sarea.

Vitoria-Gasteizekin eta Bilborekin komunikatzeko, A-625 errepidea eta A-68 autobidea erabiltzen dira.


Proiektuaren izena: Araia eta Aguraingo industrialdeak urez hornitzea.

Azalpena: Araia eta Aguraingo industrialdeak eraiki eta okupatzearen ondorioz, handitu egin zen edateko ura hornitzeko eskaria. Egoera horri aurre egiteko, funtsezko hiru jarduera egin ziren:

  • Laguntza teknikoa, Araiako sorburuaren hornikuntza integrala egiteko emakida proiektua idazteko.
  • Laguntza teknikoa, Korroparriren arroaren aprobetxamendu integrala egiteko aukerak aztertzeko.
  • Sorburutik datorren ura hornitzeko hodiak ordeztea eta Zirauntza errekako urari eutsi eta Araiako industrialdera eramatea. Helburua azpiegitura ezin hobeak jartzea zen, alde horren garapen ekonomikoa bultzatzeko.

Proiektuaren izena: Lotura Gojaingo industrialdearekin.

Azalpena: Gojaingo industrialdea N-240 errepidearen alboan dago, Vitoria-Gasteiztik 12 km-ra eta Bilbotik 45 km-ra, gutxi gorabehera.

Industria kokaleku garrantzitsua da. Indar handia du eta, horri esker, ia partzela guztiak bete dira jarduera maila altuarekin. Ondorioz, industria ibilgailuak eta mota guztietakoak ibili dira inguruan. Hala ere, kokapenari, zerbitzuei eta lursailaren prezioari dagokienez lehiaketa abantaila handiak zituen arren, hara sartzeko bidea arriskutsua eta deserosoa zen, eta ez zen nahikoa.

Esku hartzeari esker, gabezia hori behin betiko konpondu da, sarbidea erosoa eta segurua eman diolako industrialdeari. Horrela, industrialdearen hornikuntzari amaiera eman zaio, zerbitzu maila handituz.


Proiektuaren izena: Ur edangarria tratatzeko estazioa (UETE) (Laudio)

Azalpena: Proiektu honen helburua da Laudioko industria eta biztanleria guneak hornitu ahal izateko ura tratatzeko behar diren erreaktibo ezberdinen dosi ekarpenen zerbitzua hobetu eta bermatzea.

Proiektuaren izena: ADAPT@

Ekimen komunitarioa: EQUAL

3. ARDATZA. Moldagarritasuna

1. arloa. Enpresen eta/edo langileen moldagarritasunari laguntzea

Azalpena: Nazioz haraindiko proiektua da eta helburu hau dauka: Arabako lurralde historikoko enpresen eta langileen moldagarritasuna zabaldu eta hobetzea, informazioaren eta komunikazioaren gizarteko teknologia berrietara eta enpresa kudeatzeko era berrietara egokitu daitezen. Horretarako, hauek lortzeko jarduerak diseinatuko dira:

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietara egokitzeko neurri eraginkorrak esperimentatzea.

IKTen garrantziari eta eraginari buruz kontzientziatzea probintziako gizarte eta ekonomia sarea. Helburu horiek lortzeko, 90 ekintza berritzaile baino gehiago dituen programa garatu da, 2 urte inguruko epean. Sei lan arlotan kokatzen da:

  • Enpresei zuzendutako zerbitzuak
  • Lanean ari diren langileentzako prestakuntza
  • eLearning inguruneak sustatzea
  • Joera berriak eta aldaketa faktoreak
  • Aukera berdintasuna
  • Sentsibilizazioa eta zabalkundea 

Europako Gizarte Funtsa (EGF)

1. ARDATZA. ENPRESA ESPIRITUA SUSTATZEA ETA LANGILEEN, ENPRESEN ETA ENPRESARIEN MOLDAGARRITASUNA HOBETZEA

62. gai lehenetsia. Enpresetan etengabeko ikaskuntzako sistemak eta estrategiak garatzea; langileentzako prestakuntza eta zerbitzuak, aldaketetara hobeto molda daitezen; enpresa espiritua eta berrikuntza sustatzea.

1. proiektua: Enpresa sustapenerako ekintzak

Proiektu horren helburua da Arabako Lurralde Historikoan enpresa ekimenak sustatzea, gazteen eta emakume enpresarien elkarteekin lankidetzan arituz eta izapidetzea hasteko eta horri buruzko informazioa emateko gunea sortuz.

Argibide gehiago nahi izanez gero:


2. ARDATZA. ENPLEGAGARRITASUNA, GIZARTERATZEA ETA GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEA.

66. gai lehenetsia. Lan merkatuan neurri aktiboak eta prebentziozkoak aplikatzea

1. proiektua: Gela telematikoak landa guneetan

Landa aldeetako biztanleek komunikazio telematikoko sistema berriei eta tresna informatikoei buruzko ezagutzak bereganatu ahal izateko proiektua da. Horren baitan baliabide hauek sartzen dira: Internet konexioa duten ordenagailuez beteriko gelak, hezkuntza programak, norberak ikasteko materiala, prestakuntza jarduerak eta zalantzak argitzeko tutorizazioa. Argibide gehiago nahi izanez gero:

www.institutoeuropa.com

71. gai lehenetsia. Gizarte egoera ahulean dauden pertsonak laneratzeko eta berriro laneratzeko bideak, pertsona horiek lan merkatuan sartzerakoan eta aurrerago ere jasaten duten bereizkeriaren aurka borroka eta lantokian aniztasuna onartua izan dadila sustatzea.

1. proiektua: Hitzarmena San Prudentzio lan fundazioarekin

Sexu indarkeriaren biktima diren emakumeak berriro laneratzeko programa orokorra da. Horren baitan honako jarduerak gauzatzen dira: laneko orientazioa, merkatuaren behatokia, sentsibilizazio hitzaldiak eta lanerako prestakuntza.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

http://www.fundacionsanprudencio.com/ 

Ardatzak Proiektuak Emandako laguntza Gauzatzeko epea
1. ardatza: ENPLEGURAKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNERAKO LAGUNTZA Lana dutenen prestakuntza Aktiboen prestakuntza Prestakuntzarako laguntza ekintzak 2.406.711 2.014.604 122.780 269.327 1997- 1999
3. ardatza: IKERKETA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN GARAPENA Prestakuntza espezializatua 732.214 732.214
5. ardatza: TOKIKO ETA HIRIKO GARAPENA Teknikariak kontratatzea kuadrilletan Gizarte egoera ahulean dauden taldeen prestakuntza 327.285 210.605 116.680
GUZTIRA   3.466.210

 

Ardatzak Proiektuak Emandako laguntza Gauzatzeko epea
1. ardatza: ENPLEGURAKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNERAKO LAGUNTZA Lana dutenen prestakuntza  2.406.711 2.014.604 122.780 269.327 1994- 1996
3. ardatza: IKERKETA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN GARAPENA Ikertzaileen prestakuntza 732.214 732.214
5. ardatza: TOKIKO ETA HIRIKO GARAPENA Aktiboen prestakuntza 327.285 210.605 116.680
GUZTIRA   3.466.210
Ardatzak Proiektuak Emandako laguntza Gauzatzeko epea
1. ardatza: ENPLEGURAKO ETA ENPRESEN LEHIAKORTASUNERAKO LAGUNTZA Lana dutenen prestakuntza Enplegurako laguntzak Laguntza teknikoa  3.535.746 1.139.108 1.489.250 907.388 1994- 1999
2. ardatza: GAZTEAK LANERATZEA Hezkuntza prestakuntza Lanerako prestakuntza 508.511 34.666 473.845
3. ardatza: BAZTERTUTAKO LANGILEAK LANERATZEA Lanerako prestakuntza 6.185.375 6.185.375
GUZTIRA   10.229.632

Kohesio Funtsa

ZER DA KOHESIO FUNTSA?

Erkidegoaren garapenerako gainerako funtsen tresna osagarria da, ingurumenari eta interes komuneko garraio azpiegiturei dagokionez, ekonomia eta gizarte kohesioa eta estatu kideen arteko solidaritatea sustatzeko.
Kohesio Funtsak diruz lagun daitezkeen gastuen % 85 finantza dezake gehienez ere, hau da, ingurumenaren eta garraio azpiegituraren eremuan tamaina handikoak diren proiektuetako gastuen % 85. Neurri honek kohesioa eta solidaritatea indartzen du EBren barnean Hain aberatsak ez diren Batasuneko estatuak; alegia, barne produktu gordina, biztanleko, Erkidegoaren %90, batez beste, baino txikiagoa duten estatuak dira dirulaguntzen xede.

Argibide gehiago nahi izanez gero:
http://ec.europa.eu/regional_policy/thefunds/cohesion/index_es.cfm 


2000-2006 ALDIA 

Kohesio Funtsari 15.900 milioi euro esleitu zaizkio aurrekontutan 2004 eta 2006 artean (2004ko prezioak) Funtsen erdia baino gehiago (8.490 milioi euro) estatu kide berrientzat izango da.

http://ec.europa.eu/regional_policy/archive/funds/procf/cf_es.htm   

Laburbilduz, laguntza programa bat da, Europako Batasunaren Eskualde Politikak baliatzen duena, bere helburuak lortzeko (funtsean eskualde garapenaren aldeak txikitzea eta ekonomia eta gizarte kohesioa sustatzea). Ez dira laguntza deialdiak, ezpada programazio tresna bat. Hau da, ez dute dirulaguntzarik ematen elkarte, enpresa edo hiritarrek banaka egindako proiektuentzako; funts horien bidez egiten dena da hainbat eskualde xede ezarri eta administrazio publikoen jarduera multzo egituratu bat, urte anitzeko programazio agiri baten jasotakoa, finantzatu.

  • LGENFek lagundu egingo du lurralde, ekonomia eta gizarte kohesioa sendotzeko laguntzak finantzatzen, Europar Batasuneko eskualdeen artean dauden desoreka nagusiak zuzenduz, horretarako baliatuko dituelarik garapen iraunkorra, eskualde ekonomien egiturazko doiketa, eta gainbeheran diren industria eskualdeak eta garapenean atzerapena duten eskualdeak birmoldatzea.
  • EGFk, bestalde, enplegu maila handiak eta enpleguaren kalitatea sustatuko ditu, eta lan merkaturatzea hobetuko; orobat sustatuko du langileen geografia eta lanbide mugikortasuna, eta erraztuko du langileak industria aldaketari egokitzeko modua eta garapen iraunkorra bermatzeko beharrezkoa den produkzio sistemen aldaketari egokitzeko modua; halaber bultzatuko du guztiek izan dezaten hezkuntza eta formakuntza maila handi bat, eta lagunduko die gazteei hezkuntzatik enplegurako bidea egiten; borroka egingo du pobreziaren kontra, faboratuko ditu gizarteratzea eta genero berdintasuna, eta sustatuko diskriminaziorik eza eta aukera berdintasuna, eta, hala, lagundu egingo du Europar Batasunak ekonomia, gizarte eta lurralde kohesioa hobetzearen arloan dituen lehentasunetan.
  • LGENFek lagundu egingo du 2020 Europa estrategian, eta, horretarako landa garapen iraunkorra sustatuko du Europar Batasun osoan, NPBaren, kohesio politikaren eta arrantza politika bateratuaren gainerako tresnen osagarri gisa. Lagundu egingo du nekazaritza sektorea orekatuagoa izan dadin Europar Batasunean lurralde eta ingurumen ikuspegitik, begirunetsuagoa klimarekin, erresistenteagoa klima aldaketaren aurrean, eta lehiakorragoa eta berritzaileagoa. Orobat lagundu behar du landa lurraldeen garapenean.

http://ec.europa.eu/regional_policy/es/funding/ 

 

2014-2020 Aldia

  • Xedapen erkideen erregelamendua: 1303/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa: honen bidez, xedapen erkideak ezartzen dira Eskualde Garapenerako Europar Funtsari buruz, Europako Gizarte Funtsari buruz, Kohesio Funtsari buruz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari buruz eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruz, eta orobat ezartzen dira xedapen orokorrak Eskualde Garapenerako Europar Funtsari buruz, Europako Gizarte Funtsari buruz eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruz, bai eta indarrik gabe uzten ere Kontseiluaren (EE) 1083/2006 Erregelamendua.
  • EGEFen Erregelamendua: 1301/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren gainekoa eta hazkunderako inbertsioaren eta enpleguaren helbururako xedapen espezifikoen gainekoa, eta, orobat, (EE) 1080/2006 Erregelamendua indargabetzen dueña
  • EGFen Erregelamendua: 1304/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren (EE) 1081/2006 Erregelamendua indargabetzen duena.
  • ELL Erregelamendua: 1299/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, abenduaren 17koa, xedapen espezifikoak ezartzen dituena Eskualde Garapenerako Europar Funtsak europar lurralde lankidetzaren helburuari begira ematen duen laguntzari buruz.
  • LLETren Erregelamendua: 1302/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez aldatzen baita 1082/2006 (EE) Erregelamendua talde horien sorrera eta funtzionamendua sinplifikatu eta hobetzeari dagokionean (1082/2006 (EE) Erregelamendua, Lurralde Lankidetzako Europako Taldeari buruzkoa).
  • Kohesio Funtsaren Erregelamendua: 1300/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2013ko abenduaren 17koa, Kohesio Funtsari buruzkoa eta 1084/2006 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.
  • LGENFren Erregelamendua: 1305/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 213ko abenduaren 17koa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa garapenari laguntzearen gainekoa eta kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena.
     

2007-2013 Aldia

 

2000-2006 Aldia