Euskara ikasteko laguntzak. 2026-2027 ikastaroa

Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza helduen euskalduntzea sustatzeko.
 

Laguntza eskatu

 

Xedea


A2A2, B1A2, B1B1, B2B1, B2B2, C1B2, C1C1 eta C2C1 abiapuntu mailetako ikasleen matrikularen prezioa gutxiagotzea 2026-2027 ikasturtean.

 

 

Zenbatekoa


100.000 euro banatuko dira:
 

Aurrez aurreko moduluetan:

  • 248-300 orduko moduluak, A2A2 abiapuntuan helburu maila B1B1 bada: 60 euro.
    248-400 orduko moduluak: 135 euro.
    401-600 orduko moduluak: 180 euro.
    601 ordu baino gehiagoko moduluak: 330 euro.

Autoikaskuntza moduluetan:

  • 190 ordu edo gehiagoko autoikaskuntza moduluak: 135 euro.

 

Norentzat


  • A2A2, B1A2, B1B1, B2B1, B2B2, C1B2, C1C1 eta C2C1 maila abiapuntuetako batean, eta HABEk homologatutako Arabako edo Trebiñuko enklabeko euskaltegi batean matrikulatzen denarentzat.
  • 2026an 18 urte betetzen duenarentzat edo adin nagusikoa denarentzat.
  • Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean 2026ko urriaren 1a aurretik erroldaraturik dagoenarentzat.
  • 2026ko urriaren 1a baino lehenago matrikulatzen denarentzat.

 

Nola


Matrikulazioarekin batera, inprimaki orria bete eta sinatu behar da (sinadura elektronikoak ere balio du), eta euskaltegiak dagokion deskontua aplikatuko dio matrikulazio prezioari.

Eskaera Aldundiari bideratuko zaio, eta Aldundiak eskaerak ebatziko eta jakinaraziko dizkio euskaltegi bakoitzari.

 

Baldintzak 


  • Eskaera inprimakia euskaltegietan izango da baita, www.araba.eus edota www.euskaraba.eus web guneetan ere.
    Euskararen Foru Zerbitzuak nortasun agiria eta errolda agiriaren kontsultak egingo ditu. Eskaera aurkezteak esan nahi du ofizioz datuak kontsultatzeko baimena ematen dela. Aurka agertuz gero eskatzaileak berak eskaera inprimakian datorren atala bete beharko du berariaz adieraziz aurkakotasuna. Hala balitz, eskaerarekin batera NAN, NIE edo pasaportearen kopia baita 2026ko urriaren 1 baino lehenagoko Arabako edo Trebiñuko enklabeko errolda agiria ere aurkeztu beharko du.
  • Euskaltegiak matrikulazio prezioa doitu badio ikasleari, baina suertatzen bada ikasleak hainbat arrazoi direla medio ebazpen-laguntza ez jasotzea, konpromisoa hartzen du doiketaz egindako diru-kopurua euskaltegiari itzultzeko.

 

 

Eskaera


Epea 2026ko irailaren 30ean amaituko da.