Bestelako programak

Laguntzen deialdien bitartez kofinantzatutako beste proiektu batzuei buruzko informazioa.

Europan Araban buletina

Gaur egongo programak

Europar Batasunaren ikerkuntza eta berrikuntzako esparru programa.

Horizonte 2020 Programaren helburu estrategikoak honako hauek dira:

a) Bikaintasun zientzia sortzea, mundu mailako zientziaren panoraman EBren posizioa indartu ahal izateko

b) Europar lehiakortasuna hobetzeko teknologiak eta aplikazioak garatzea

c) Europako herritarrei kalte egiten dieten arazo handiak ikertzea


COLLECTIONCARE PROIEKTUA

CollectionCare proiektuaren xedea da zerbitzu berritzaile eta ekonomikoa sortzea prebentziozko kontserbaziorako, kultura bildumetako aleak bana-bana monitorizatuta haiek erakutsi, biltegiratu, manipulatu eta garraiatzen direnean.

Proiektuko kidea: Arabako Foru Aldundia (Museo eta Arkeologia Zerbitzua, Zaharberrikuntza Zerbitzua eta Europako Gaietarako Zerbitzua).


NANOCATHEDRAL PROIEKTUA

NANO-CATHEDRAL proiektuak garapena du helburu; balio handiko egungo monumentu, katedral eta arkitektura lanetako harri hondatuak zaintzeko, eskala nano-metrikoko metodo eta material, teknologia eta prozedura berrien bidez, eta bereziki zainduz eraikinaren jatortasuna eta haren materialen berezitasuna.

Proiektuko kidea: AFA (Laborategi Orokorreko Zerbitzua)

Informazio gehiago: http://www.nanocathedral.eu/ 

LIFE programa da ingurumenari bakar-bakarrik zuzendutako Europar Batasuneko finantza tresna bakarra. 2004-2020 aldirako helburu orokorra Europa 2020 Estrategiaren helburuak eta helmugak lortzeari eta garapen iraunkorrari ekarpena egitea da, baita ingurumen eta klima arloan Batasunaren estrategia eta planei dagokienez ere. 

AFAk partaidetutako proiektu kofinantzatuak (Ingurumen eta Hirigintza Saila)


LIFE BONELLI

Proiektuaren helburua Bonelli arranoaren (Hieraætus fasciatus) populazioak berreskuratzea da, Iberiar penintsulako eta Balear Uharteetako populazio ugaritan.

http://www.lifebonelli.org/index.php 


LIFE LUTROLA SPAIN

LIFE LUTREOLA SPAIN “Bisoi europarraren zaintzaren ikuspuntu berriak Espainian” proiektuaren helburua bisoi europarraren (Mustela lutreola) zaintzan laguntzea da.

http://lifelutreolaspain.com 


LIFE OREKA MENDIAN

LIFE OREKA MENDIAN proiektuaren helburua da estrategia komun bat garatzea Natura 2000 tokietan dauden mendiko larreak kudeatzeko, oreka egon dadin haiek onik zaintzeko interesen eta mendien erabiltzaileen interesen artean.

http://www.lifeorekamendian.eu

Erasmus + EBren programa da, hezkuntza, heziketa, gazteria eta kirol gaietan, 2014-2020 ekitaldirako.

Batera finantzatutako proiektuetan Arabako Foru Aldundiak hartzen du parte (Enplegu, Merkataritza eta Turismo eta Foru Administrazio Departamentuak).


TRANSFORM@

TransForm@ proiektuak landa-guneetan berrikuntza eta enpresa-espiritua bultzatzea du helburu, pertsonen trebetasun digitalak eta merkataritza elektronikoa handituz.

https://transforma-project.eu/es/


B-MENTOR

B-Mentor proiektuak trebetasun eta lehiakortasun maila hobetzen laguntzea du helburu, bai sektoreko enpresari berriena, baita esperientzia duten gerenteena ere.

http://www.b-mentor.eu/


DIGCONSUM

Digconsum proiektuak Europako helduen ahalduntzea bilatzen du, kontsumo digitalaren arloan gaitasun digitalak emanez.

http://www.digconsum.eu/

Aurreko programak

1. ekintza: Arabako bisoi europarrak bizirautea. Azalpena: Lurralde honetan bisoi europarra berreskuratzeko plana da.

2. ekintza: Araban Bonelli arranoa berreskuratzea Azalpena: Araban Bonelli arranoa berreskuratzeko plana da.

1. ekintza: Probintziako Artxiboko argazki funtsak zabaltzea Interneten bidez.

Azalpena: Arabako Foru Aldundiaren Probintziako Artxiboak duen argazki funtsa oso zabala da. Orain arte, argazki ondare aberats honetara sartzeko Artxiboaren bulegoetara joan behar izan da, eta horrek asko mugatzen du horren zabalkundea. Arabako Foru Aldundiaren Probintziako Artxiboko funtsetara sartzea errazteko helburuarekin, proiektu honek bi ekintza ezberdini heltzen die:

  • Beharrezko bitarteko eta sistema informatikoak ematea, argazki artxiboa jendearen esku jartzeko.
  • Artxiboa kontsultatzeko bide erraza ezartzea eta bide hori AFAren web orrialdean jartzea.

2. ekintza: Informazio teknologia berriak zabaltzeko gela mugikorra.

Azalpena: Informazioaren eta telekomunikazioen teknologia berrien erabilera zabaltzeko kanpaina da, eta Arabako lurralde historiko osoa hartzen du, oraindik Internetik gabe dauden herrigune txikietara iristeko zailtasunak gaindituz.

Zailtasun hori gainditzeko aukeratutako konponbidea autobus bat egokitzea izan da, gela mugikortzat erabiltzeko. Horrek Arabako udalerri ezberdinetara joateko aukera ematen du. Gela mugikor horretan, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia berriekin lotutako informazioa eman eta erakutsi ere egiten zaie bisitariei, bereziki Internetekin lotutako informazioa, adibidez: posta elektronikoa, web orrialdeak, bideokonferentzia, merkataritza elektronikoa, telelana, etab.

Ekintzaren izena: “Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten eta Arabako Lurralde Historikoan bizi diren pertsonentzako 2004-2005eko gaikuntza programa”

Emandako laguntza: 182.486,79 €

Deskribapena: Proiektu honetako ekintzak gizarte laguntza jasotzen duten pertsonentzat dira, batik bat, gizartean bazterturik dauden edo baztertuta egoteko arriskua duten eta, era berean, laneratzeko zailtasun bereziak agertzen dituzten pertsonentzat, hain zuzen ere. Aldi berean, proiektuaren funtsezko elementua da gizonen eta emakumeen aukera berdintasunaren printzipioa sistematikoki txertatzea.
Programa honetako ekintzen artean gai askori buruzko prestakuntza ikastaroak daude, esate baterako: sukaldaritza, animazio gerontologikoa eta etxez etxeko laguntza zerbitzua, trebetasun sozialak, gizarteratze ibilbideetan laguntzeko gaikuntza ikastaroa, eta B gidabaimena lortzeko ikastaroa.