Faktura elektronikoa

Zer da faktura elektroniko bat? Zelan erabiltzen da?

Zer da faktura elektroniko bat?

Zerga dokumentu bat da, formatu elektronikokoa, bitarteko informatikoak erabiliz sortua eta paperezko dokumentu fisikoaren ordezkoa, paperezkoaren legezko balio berekoa. Faktura elektronikoak paperezko fakturaren datu berberak dauzka, eta sinadura elektronikoa darama, onartutako ziurtagiri digital batekin egina.

Faktura elektronikoaren formatua

Abenduaren 30eko 67/2014 Foru Dekretuak onartu zituen formatu elektronikoko fakturak egiteko estandarrak eta haiek igortzeko baldintzak eta prozedurak, Arabako Foru Aldundiarentzat direnean.

Faktura elektronikoak Facturae izeneko faktura elektronikoaren formatu egituratuaren araberakoak izango dira, eta haien sinadura elektronikoa XMLAdvanced Electronic Signatures (XAdES EPES) zehaztapenaren araberakoa.

Nola sortzen da faktura elektroniko bat?

ef4ktur izeneko programa Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundien ekimenez sortu zen, foru aldundien hornitzaileek faktura elektronikoa egiteko baliabide doako bat izan zezaten eskura, beren arteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekiko harremanetan erraz eta eroso erabiltzeko.

Programa hau (ef4ktur) ETEentzat, mikroETEentzat eta langile autonomoentzat da, eta halako eran diseinatua non haren lizentziak eta iturburu koderako sarbideak gardentasuna eta enpresa horien informazio sistemekiko integrazioa bermatu behar dituen. Horrexegatik, hain zuzen, eta lan ingurunea edozein dela ere erabiltzaileak zerbitzu hori baliatu ahal izan dezan, ef4ktur bateragarria da Windowsekin, Linuxekin eta Macekin.

DIR3 kodeak: Zein erakunde publikori ematen dio zerbitzua Arabako Foru Aldundiaren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiak?

Arabako Foru Aldundiari berari.

Bere organismo autonomoei: Gazteriaren Foru Erakundeari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari eta Arabako Foru Suhiltzaileei.

Arabako Batzar Nagusiei.

Arabako Toki Erakundeei atxikita daudenei. 

Hemen deskarga dezakezu AFAren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiaren DIR3 KODEAK.

Faktura elektronikoa igorri, kontsultatu edo deuseztatzea

Web zerbitzuak erabiltzea faktura elektronikoak igortzeko.

Arabako Foru Aldundiak sistema automatizatuetarako zenbait zerbitzu jarri ditu bere hornitzaileen esku. AFAren Web Zerbitzuan txertatutako metodoak FACe-k bere hornitzaileen esku jarritako sistema automatizatuetarako zerbitzuen metodoekin lerrokatuta daude eta, hortaz, zehazpen teknikoak eta erabilera baldintzak berak dira batean zein bestean.

Hemen deskarga dezakezu Web zerbitzu horiek erabiltzeko agiri teknikoak.

Igorri zure faktura elektronikoak

Egoitza elektronikoaren bitartez bidali ahal dizkiozu zure faktura elektronikoak Arabako Foru Aldundiari. Izapide hori egiteko, beharrezkoa da egoitzako erabiltzaile izatea.

Sar zaitez Izapidean: Hornitzaileen faktura elektronikoa -  hornitzaileak

Sar zaitez Izapidean: Faktura elektronikoa entitate-hartzaileak

Kontsulta edo deusezta itzazu zure fakturak

Gainera, igorri dituzun faktura elektronikoak kontsultatu ere egin ditzakezu egoitza elektronikoan, edo haiek deuseztatu, nahi baduzu.

Faktura elektronikoei buruzko laguntza

DIR3 kodeak: Zein erakunde publikori ematen dio zerbitzua Arabako Foru Aldundiaren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiak?

  • Arabako Foru Aldundiari berari.
  • Bere organismo autonomoei: Gazteriaren Foru Erakundeari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari eta Arabako Foru Suhiltzaileei.
  • Arabako Batzar Nagusiei. 
  • Arabako Toki Erakundeei atxikita daudenei.

Hemen deskarga ditzakezu AFAren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiaren DIR3 KODEAK.

Zer da faktura elektroniko bat?

Zerga dokumentu bat da, formatu elektronikokoa, bitarteko informatikoak erabiliz sortua eta paperezko dokumentu fisikoaren ordezkoa, paperezkoaren legezko balio berekoa. Faktura elektronikoak paperezko fakturaren datu berberak dauzka, eta sinadura elektronikoa darama, onartutako ziurtagiri digital batekin egina.

Nola sortzen da faktura elektroniko bat?

ef4ktur izeneko programa Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundien ekimenez sortu zen, foru aldundien hornitzaileek faktura elektronikoa egiteko baliabide doako bat izan zezaten eskura, beren arteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekiko harremanetan erraz eta eroso erabiltzeko.

www.ef4ktur.com

Web zerbitzuak erabiltzea faktura elektronikoak igortzeko

Arabako Foru Aldundiak sistema automatizatuetarako zenbait zerbitzu jarri ditu bere hornitzaileen esku. AFAren Web Zerbitzuan txertatutako metodoak FACe-k bere hornitzaileen esku jarritako sistema automatizatuetarako zerbitzuen metodoekin lerrokatuta daude eta, hortaz, zehazpen teknikoak eta erabilera baldintzak berak dira batean zein bestean.
Hemen deskarga dezakezu Web zerbitzu horiek erabiltzeko agiri teknikoak.

Zer behar izaten da faktura bat aurkezteko?

Edonork aurkeztu ahal du faktura bat Sarrera Puntu Orokorrean, baldin eta ziurtagiri elektroniko bat badauka, Arabako Foru Aldundiak onartu eta artean baliogabetu ez duena. Faktura bat lehenbiziko aldiz aurkezten duzunean artean Aldundi Digitaleko erabiltzaile ez zarela, erregistro datu batzuk eskatuko zaizkizu Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan zure nortasuna egiaztatzeko.

Zein ziurtagiri digital erabili ahal dut Arabako Foru Aldundiarentzako faktura elektronikoak sinatzeko?

Hemen kontsultatu ahal duzu onartutako ziurtagirien zerrenda.

Arabako Foru Aldundiak ba al du estatuaren sarrera puntu orokorretik (FACe) fakturarik jasotzerik?

Ez. Arabako Foru Aldundia ez zaio FACe-ri atxiki. AFAk sortua du Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra, berea, eta hura da faktura elektronikoak jasotzeko bitarteko bakarra.

Nork aurkeztu behar ditu faktura elektronikoak?

Faktura elektronikoak aurkeztu behar dituzte Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 30eko 67/2014 Foru Dekretuak 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeek. Zehazki:

  • Sozietate anonimoek.
  • Erantzukizun mugatuko sozietateek.
  • Aldi baterako enpresa elkarteek.
  • Xedapen bat medio, lehenago ere betebeharra izan eta faktura elektronikoa aurkeztu izan dutenek.

Fakturen gaineko araudia

Diputatuen Kontseiluaren 67/2014 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, Fakturen Erregistroa sortu eta haiek izapidetzeko prozedura onartzen duena (ALHAO, 4 zenbakia, 2015eko urtarrilaren 9koa).

25/2013 Legea, abenduaren 27koa, faktura elektronikoa sustatzekoa (EAO, 311 zenbakia, 2013ko abenduaren 28koa)

Harremanak

diputaciondigital@araba.eus

945 56 90 28 (astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik)

Urrutiko laguntza informatikoaren zerbitzua