Kalitatezko egoitza arreta
Arabako Foru Aldundia kalitatezko egoitza arretaren bidez eraikitzen ari da bere gizarte zerbitzuen etorkizuna
-
Foru egoitzei bizitza berria ematen ari da, haiek birmoldatuz eta modernizatuz, egungo beharretara egokitzeko Samaniegoko birmoldaketa integrala eta Etxebideko eta Armuruko (Amurrio) San Antongo eraberritze lanak eta Txagorritxuko, Ajuriako eta Goizaldeko hobekuntza lanak osagarriak dira. Bizikidetza unitate txikiagoak, espazio zabalagoak eta banakako gela gehiago, hori guztia etxe baten antzekoenak izan daitezen. Horrekin batera, proiektu berritzaileak daude, hala nola estimulazio kognitiborako murgiltze errealitatea eta adimen artifiziala, narriadura kognitiboa duten pertsonen mina ebaluatzeko.
-
Gizarea arreta eredu berria, harremanetan oinarritua, foru egoitza guztietara zabalduz. Abangoardiako eredu bat da, helburu hauek dituena: familiak gehiago inplikatzea zainketetan, profesionalek inplikazio emozional handiagoa izatea, eta erabiltzaileen, langileen eta familien ongizatea hobetzea. Proiektu pilotuaren emaitzek agerian uzten dute egoiliarren, senideen eta profesionalen bizi kalitatea eta ongizatea handitu egin dela.
-
Egoitza plaza berriak sortuz mendekotasuna duten pertsonentzat, hala adinekoentzat nola desgaitasuna dutenentzat: 260 plaza berri 2023an, azken urteetan plazak sortzeko bultzada handiena.
-
Urtarrilean Arabarren Zainketa Zentroa izeneko egoitza berri bat abian jarriz. Zentro horrek plaza publiko itunduak ditu, eta hainbat profiletako pertsonei zuzendua da: mendekotasuna duten adineko pertsonak, desgaitasuna duten eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsona zahartuak eta desgaitasun fisiko larria duten pertsonak.
-
Salburuan egoitza berri bat proiektatuz. Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro bat izango du, desgaitasuna eta garapen nahasmenduak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.