Arabako ehun-hondakinen biltegi handiena 
geure armairuetan dago


Zenbat arropa dugu gordeta eta ez dugu apenas janzten? 

Ondo ematen ez diguten jantziak, jada gustuko ez ditugunak edo armairu barru-barruan ahaztuta dauzkagunak.

Zifrak ikusita, argi dago ezin dugula horrela jarraitu eta gure kontsumitzeko moduan zerbait aldatu behar dugula


ARABAN pertsona bakoitzak

21 kg

ehun-hondakin sortzen ditu urtean.


 
 

Arropa bota baino askoz ere lehenago sortzen da aukera: 

zer erosten dugun, nola erabiltzen dugun eta bizitza luzeagoa izan dezan egin dezakegun guztia.
Erosi aurretik, begiratu. Baztertu aurretik, pentsatu.

ojo

 

1. BEGIRATU BESTE IKUSPEGI BATETIK ETA SORTU KONBINAZIO BERRIAK
Zure armairuan zuk uste baino look gehiago daude.

  • Nahastu askotariko kolore, estanpatu eta estiloak.
  • Konbinatu elkarrekin sekula erabili ez dituzun jantziak.
  • Bilatu jantzi bat janzteko modu berriak.

 

2. KONPONDU
Konponketa txiki batek aldaketa handia ekar dezake.

  • Josi botoi bat edo konpondu jostura bat.
  • Konpondu urratu txikiak edo erabili adabakiak.
  • Bihurtu txatala xehetasun esklusibo.

 

3. ERALDATU
Eta jantzi batetik beste zerbait sortzerik balego?

  • Erantsi oihalak, aplikazioak edo xehetasunak.
  • Aldatu luzera, forma edo akabera.
  • Aprobetxatu beste jantzi batzuetako piezak zerbait berria sortzeko.

 

04. PARTEKATU ETA BERRERABILI
Zuk dagoeneko behar ez duzun hori izan daiteke beste norbait bilatzen ari dena.

  • Trukatu arropa lagun edo senitartekoekin.
  • Oparitu edo eman jada janzten ez duzun arropa.
  • Bilatu bigarren eskuko eta berrerabiltzeko aukerak.

Eta jantzi bati ezin zaionean beste bizitza bat eman?

Ezin baldin bada berrerabili, konpondu edo eraldatu, bota ezazu arropa eta ehunak biltzeko edukiontzi zurian, behar den moduan kudeatze aldera.

 

 
 

contenedor

ARMAIRUA KALERA

  • Abenduak 11
  • 10:00h.  - 14:00h.
  • Santa Barbara plaza
  • Vitoria-Gasteiz

Ausartzen al zara beste konbinazio batzuk egiten? Zatoz eta jolastu arroparekin, probatu look berriak eta eman beste aukera bat lehendik dituzun jantziei.

HURBILDU ETA PARTE HARTU!

GURE ARMAIRUTIK HARATAGO BEGIRATZEKO HITZORDUA

  • Abenduak 17
  • 18:00h. - 20:00h.
  • Florida zinemak 
  • Vitoria-Gasteiz

Proiekzioa: «HOPE! Estamos a tiempo» telesailaren «Metamorfosis» kapitulua; eta, jarraian, kontsumoari eta jasangarritasunari buruz elkarrekin gogoeta egiteko saioa, Mariano Baratech telesailaren ekoizlearekin eta beste gonbidatu batzuekin batera.

ZATOZ SOLASALDIA PARTEKATZERA!

 DENOK IZAN GAITEZKE ALDAKETAREN PARTE

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek kanpaina honetako fase guztietan parte hartzen dute, haien gaitasunak ikusgai egin eta pertsona guztiak aldaketaren eragile izan gaitezkeela frogatzeko.

JANTZI ZURE BURUA EMAN BESTE AUKERA BAT ZURE ARMAIRUARI!