calendario MADE IN ARABA

 

 

DATA

URRIAK 17

lugar MADE IN ARABA

 

 

LEKUA

Andre Maria Zuriaren plaza eta Plaza Berria

Hemengo talentua mundu osorako

Estatuko lurralde industrializatuena da Araba eta mundu osoan beren sektoreetan liderrak diren tamaina guztietako enpresak dauzka. Tamaina handiko industriak, egoitza Araban duten multinazionalak, enpresa historikoak edo puntako sektoreetan lan egiten duten eta berrikuntzaren bultzadan erreferenteak diren konpainiak. Arabaren garapenean funtsezkoak diren enpresen sare handi bat osatzen dute guztiek ere eta, konturatzen ez bagara ere, protagonismo handia dute lurraldearen eta lurraldeko biztanleen egunerokoan. Sare hori Arabako herritarrei hurbiltzeko asmoz sortu zen Made in Araba Day ekitaldia, Arabako Foru Aldundiak bultzatuta, eta hirugarren edizioa izango du aurten.

Urriaren 9tik 17ra izango da ekitaldi hau, eta hainbat ekintza izango ditu Arabako industria-sarea eta sarearen potentzial izugarria balioan jartzeko, eta sare hori lurraldeko biztanleei hurbiltasunez ezagutarazteko. Arabako hogeita hamar enpresak baino gehiagok parte hartuko dute jarduera-programa honetan eta beren produktu, zerbitzu eta metodologiei buruzko zenbait datu harrigarri emango dituzte ezagutzera; beren ateak zabalduko dituzte edo beren sektoreko konpainia baten egunerokoa nolakoa den azalduko dute.

Aurten, Made in Araba ekimenak arreta berezia jarriko du Arabako erreferentziazko industria-sektoreetako batean, trenbidearen sektorean. Berritzeko, talentu espezializatua sortzeko eta nazioarteko merkatuetan lehiatzeko gaitasuna duen industria da, eta Araban mundu mailako trenbide-proiektu garrantzitsuenak bultzatzen dituzten enpresak daude.

Ekitaldi honen eta ekitaldiko jardueren bidez, Arabako herritarrek gehiago jakin ahalko dute sektore honetako konpainiei buruz, kasu askotan beren esparruko nazioarteko erreferenteak baitira.
 

 

Urriaren 17ko jardunaldi nagusia


Urriaren 17an –larunbata– izango du bere jardunaldi nagusia Made in Araba Day ekitaldiak bi kokalekutan: Andre Maria Zuriaren plaza eta Plaza Berria.

11:00etatik 14:00etara jende guztiarentzako jarduerak garatuko dira, eta enpresek "beren ateak zabalduko dituzte" modu sinbolikoan, erdialdeko bi plaza horietan standak jarriz jendearen eskura, Arabako herritarrek hurbiltzeko aukera izan dezaten lurraldeko enpresa-jardueraren datu harrigarrienetako batzuk ezagutzeko. Gune horietan egongo dira lurraldeko enpresa handienak, hala nola Mercedes-Benz, Michelin, Aernnova edo Talgo, baina baita beren hurrenez hurreneko alorretan liderrak diren edo lurraldean berrikuntza bultzatzen ari diren beste enpresa ertain eta txiki batzuk ere, hala nola RPK, AJL Ophthalmic, Hutchinson, Dorlet, Lascaray, i+MED, Loramendi&Aurrenak edo Amurrio Ferrocarril. Hurbiltzen diren pertsonek, gainera, Mercedes-Benz VLE modelo berria lehen aldiz ikusteko aukera izango dute, Vitoria-Gasteizko egoitzan fabrikatutako markaren luxuzko monobolumen elektrikoa, edo Michelin Arabako hiriburuko lantegian fabrikatutako gurpilik handiena.

 

Jardueren karpa nagusia 

Stand horiez gain, karpa nagusi bat jarriko dute Plaza Berrian era guztietako publikoarentzat, arreta berezia eskainiz familia-publikoari. Bertan, “Bokazioak pizten jolasean” izeneko tailerra egingo da. Tailer horren bidez, haurrek, lagunduta, dituzten eta agian ezagutzen ez zituzten trebetasun eta talentuak aztertzeko, arlo eta gai berriak ezagutzeko eta, azken batean, beren buruak irekitzen lagunduko duen esperientzia izango dute, etorkizuneko lanerako izan ditzaketen interesak bideratzeko, aukeraz betetako lurralde batean, Araban, hain zuzen.

Gainera, goiz osoan zehar, helduek eta haurrek Made in Araba Day ekitaldi honetako gune guztietatik ibili eta gure enpresen datu interesgarriak ezagututa probak eta galderak gainditzera animatuko dituen pisten joko batean parte hartzeko aukera izango dute, eta erronkei erantzuten dietenen arteko azken sari baten zozketarekin amaituko da jarduera.

Trenbidearen sektoreak protagonismo berezia izango du Made in Araba Day ekitaldiaren edizio honetan eta, hori horrela, esparru honetan dauden Arabako enpresa aurreratuenetako batzuen arteko elkarrizketa bat izango da.

Ez da aldez aurreko izen-ematerik egin behar jardunaldi nagusi honetako jardueretarako.

 

Jarduera-programa Andre Maria Zuriaren plaza karpa nagusian:

  • 11:00 Karparen irekiera
  • 11:15 Familia-tailerrra: “Bokazioak pizten jolasean”. Haurrek lanbide berriak eta beren gaitasunak ezagutu ahal izango dituzte, etorkizuna bideratzeko.
  • 12:30 Ekitaldi instituzionala
  • 13:00 Elkarrizketa: “Trenbidearen sektorea Araban”
  • 13:45 Familiarentzako pisten jokoaren zozketa. Parte hartu ezazu goiz osoan. Informazioa karpa nagusian.
  • 14:00 Karparen itxiera

 

ANDRE MARIA ZURIAN PLAZA ETA PLAZA BERRIA

  • 11:00 – 14:00 Enpresen azoka

Gainera, goiz osoan, “Made in Araba” produktu eta startup-en erakusketa bat egongo da karpa nagusian, herritarrei haien proiektu eta garapenak azaltzeko.

 

Beste jarduera batzuk astean zehar


 

exposicion


 Kalean bertako erakusketa

Urriaren 9tik –ostirala, aurrera, erakusketa bat egongo da Loma Jeneralaren plazan, eta lurraldeko produkzio-sarearen talentu izugarria agerian uzten duten Arabako enpresen jardueraren alderdi bitxiak ezagutu ahal izango dituzte herritarrek, hurbiltzen direnak harrituta uzteko moduan.

afterwork


A pint of talent, afterwork desberdin bat

Urriaren 15ko –osteguna– 19:30ean Arabako hiriburuko ostalaritza-lokal batean egingo da “A pint of talent” izeneko afterwork saio bat, hau da, elkarrizketa informal bat Arabako enpresetan lan egitera beste herrialde batzuetatik etorri diren pertsonekin, enpresa horiek berrikuntzan aritzeko, ikertzeko eta hazteko duten potentzialak erakarrita. Araban bizitzearen eta lan egitearen inguruko haien esperientzia eta inpresioak lehenengo eskutik ezagutzeko aukera, giro lasaian. Nahitaez eman behar da izena aldez aurretik.

Izena ematea

puertas abiertas


Open Day jardunaldiak enpresetan

Aste horretan ateak zabaltzeko egunak ere antolatuko dira Arabako zenbait enpresatan, talentu gazteak enpresa horien egoitzak eta produzitzeko era lehenengo eskutik ezagutu ditzan, eta zenbait kasutan enpresek berek ere egingo diete bisita ikasleei haien ikasgeletan. Unibertsitate-graduko eta LHko 200 ikasle inguruk hainbat konpainia ezagutuko dituzte, hala nola Michelin, Herdit, Mercedes edo Loramendi.


Enpresak erakusleihoan

Ibilbide bat izango da, herritarrek Vitoria-Gasteizko hainbat merkataritza-establezimendu bisitatuz joko txiki batean parte har dezaten. Establezimendu horiek, beren erakusleihoetan, Arabako enpresei eta enpresa horiek merkataritzaren jarduerarekin edo historiaren inguruan duten loturari buruzko informazioa erakutsiko dute. (Informazio gehiago laster)