Santiagoko Nekazaritza Azoka - araba
- Nekazaritza eta abeltzaintza
- Nekazaritza
- Santiagoko Nekazaritza Azoka

Santiagoko nekazaritza azoka
SANTIAGOKO NEKAZARITZA AZOKA 2024
Nekazaritza Sailak Santiagoko Nekazaritza Azoka tradizionala antolatu du. 2024ko uztailaren 25ean izango da, Gasteizko Unibertsitate Campusean, eta Arabako nekazaritzaren ekoizleak bilduko dira, Arabako baserrietan landu eta hazitako nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuen aukeraketa batekin. Santiagoko azokaren helburu nagusia da produktu horien aniztasuna eta aberastasuna ezagutaraztea eta nekazariek Arabako landa-ingurunearen garapenean eta kontserbazioan duten zeregina balioestea.