Ordaina edo omenaldia baino haratago doazen elkarrizketa bisualak.
Erakusketa 2020an sortu zen ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektu baten parte da eta proiektu hori elikatzen du. Bertan emakume argazkilari garaikideek beste esanahi bat ematen diegu, argazki elkarrizketa hurbil baten bidez hainbat ikusizko artetan emakume sortzaile historikoen lanari eta figurari. Emakumezko erreferenteen genealogia sortzeko helburuarekin.
Erakusketa honetan, EAEko 13 emakume argazkilari garaikidek Euskal Herriarekin lotutako 13 artista erreferenteren lanarekin hitz egiten dute buruz buru. Artista horiek aitzindariak dira beren eremuan, eta ez dira oso ezagunak oro har.
Elkarrizketa osatzeko, erretratu konbinatuak egiten ditu erreferentziazko argazkilari/artista bikote bakoitzak, bi sortzaileen arteko zubi lanak egiten dituzten irudi hibridoak sortuz, iragana eta oraina lotuz.
Proiektu eta erakusketaren helburua da artean erreferente diren emakumeak berreskuratzea eta aldarrikatzea, haien bizitzak eta lanek gu gidatzeko eta inspiratzeko, eta egungo emakume argazkilarien lana ikusarazi eta balioesteko balio dezaten.
Rocío Bueno
Argazkilari parte-hartzaileak:
Ana G. Hermosok Ángeles Marco interpretatu du
Marta C. Dehesak Amallia Avia interpretatu du
Ana Padrók Elena Asins interpretatu du
Maria José Zamorak Menchu Gal interpretatu du
Ainhoa Izak Pilar Albajar interpretatu du
Mary Zurbano Gaunak Juncal Ballestín interpretatu du
Belén Urutxurtuk Malús Arbide interpretatu du
Rakel Riverak Maria Paz Jiménez Escudero interpretatu du
Charo Ramírezek Mari Puri Herrero interpretatu du
Silvia Díez Menéndezek Esther Ferrer interpretatu du
Elena Mediavillak Isabel Azkárate interpretatu du
Tania Barrenetxeak Josune Amunarriz interpretatu du
Lorea Morlesínek Eulalia Abaitua interpretatu du
ERAKUSKETAREN DISEINUA: Rocío Bueno eta Elisa Miralles
KOORDINATZAILEA: Arabako Argazkilaritza Elkartea
Liburuxka hemen deskargatu
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen.
Pribatutasun-politika kontsultatu