Tetrapack 2026

2026/05/07 – 2026/06/07
 

Tetrapack erakusketa Gasteizko Udalak antolatutako Gazte Klik Klak argazki eta ikus-entzunezkoen ekoizpen lehiaketaren emaitza da. Aurtengo Barrura erakusketan Sua Canga, Nora Lafuente, Louisette Cristine Plazaola eta Jone Carbajosak parte hartuko dute.

Artista gazteek nortasuna eta intimitatea aztertu dituzte bertan, normalean ezkutuan egoten diren errealitateak ikusaraziz. Irudi eta ikus-entzunezkoen bidez, gizarte-presioari, leihoa muga gisa erabiltzeari, adierazten ez diren barne-kargei edota gazteen ihesbideei buruz hausnartu dute. Normalean ikuslearentzat ikusezina dena behatzeko gonbidapen bat da.

Erakusketaren komisarioak eta tutoreak Irati Antia, Itziar Garaluze eta Rafael Hernández dira.

 

 

Liburuxka hemen deskargatu  descarga el catálogo