null GAZTE KLIK KLAK 2022

GAZTE KLIK KLAK 2022

2022/12/21 – 2023/01/22

Barruko gela 

Gazte Klik Klak 2022 erakusketak, hamalaugarren edizio honetako irabazleen lanak, eta epaimahaiak hautatutako bestelakoak biltzen ditu. Óscar Golpe Manuel, Rafael Hernández Jiménez, Ainhoa García de Cortázar eta Lucía Jayo Altamiranoren lau proposamen irabazleak aurkezten ditu, hautatuak izan diren beste zortzi egileen proposamenenekin batera. Beñat Gorostidi Basurto, María Fariñas Pérez, Óscar Golpe Manuel, Haydée Iza Rocha, Garazi Aguirresarobe Barandiaran, Xabi Martínez Ortiz de Pinedo, Markel Fernández Etxeberria eta Jorge Pinedo López de Maturana dira hautatutako proposamenen egileak. Proposamen hauetan zoriaren interpretazio ugari aurkitzen ditugu.

Gazte Klik Klak, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak urtero antolatzen duen 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako argazki eta bideo lehiaketak, 14 urte bete ditu aurten. Martxan daraman urteetan gazteentzako sorkuntza gune bilakatzea lortu du. Hirian sortzen duten artisten lana bultzatzen eta ikusarazten laguntzen duen gunea, hain zuzen ere. Eta, bidez batez, artista gazteen arteko loturak sortu dituena.

Aurtengo edizioan ZORIA izan da hausnartzeko proposatu den gaia.

Zoriak zalantzan jartzen du irudiaren aurreikustea, eta argazkigintzaren eta bideogintzaren praktikaren hasierako zurruntasuna hausten du, emaitzak guztiz aurreikusteko ezintasuna agerian uzten baitu. Ekintza gertatzen den une zehatzean tiro egitetik, une gorabeheratsu bat sortzeko istripuak eragiteraino. Intuizioaren eta inspirazioaren bilaketa eta garapena iradokitzea nahi du gai honek. Zoria, nahitaezkoa edo bilatutakoa?
 

 

 

Liburuxka hemen deskargatu  descarga el catálogo