Ohiko sailkapenetatik at, Chema Madozek naturaren arauak iraultzen ditu, bere irudimena alderrai ibiltzen utzita. Bere fantasia hedatzen du, eta animalia, landare eta mineral erreinuak elkartuta erreinu propio bat sortzen du, non hostoak, adarrak, hodeiak, zurak, landareak, loreak, harriak … eraldatzen dituen eta ustekabeko konbinazioak eskaini.
Batzuetan naturako elementuen zeregina aldatuz egiten du eta, beste batzuetan, ezohiko elkarketak eginez edo antzekotasunarekin jolastuz.
Chema Madozek atsegin handiz nahasten du errealitatea; izan ere, itxura sendoa eta aldaezina izan arren, aldaketa txiki batek inguratzen gaituenaren hauskortasunaz jabearaz gaitzake.
KOMISARIOA: Oliva María Rubio
KOORDINATZAILEA: La Fábrica
Liburuxka hemen deskargatu
Webgune honek norberaren eta hirugarrenen cookie-ak baino ez ditu erabiltzen helburu teknikoetarako, erabiltzaileek nabigatu ahal dezaten eta ondorengo sarbideak erraztu eta erabilera estatistikak egin daitezen, eta ez ditu datu pertsonalak biltzen ez lagatzen.