Amarika Aretoko -T(Z)EAN, -TAKOAN proiektuaren xedea da arte garaikideko erakusketa baten esanahiari buruzko ohiko plangintza batzuk birpentsatzea, gaur egungo argazkilaritzaren gehiegizko porositatea erakusketa areto baten barruan normalean ezartzen diren zenbait parametrorekin bat ez datorrela onartuz. Ez hainbeste lanak espazioan planteatzeko moduan, baizik eta museoan erakuts daitezkeen objektuen logika sinplea gainditzen duen garapen sortzaile-adierazle batean parte hartutako lanak kontzeptuzko lan gisa ulertzeko moduan. Argazkia amaitutako pieza bat izan daiteke (edo ez), baina bere aldagarritasunak, aurreikus daitekeen edozein ibilbide ez du betetzen, besteak beste baliozkoak diren hainbat modutara aurkeztea lortzen duelako. Horrez gain, aldagarritasun hori dela eta, prozesua ia beti emaitza baino interesgarriagoa da. Artistaren aldaketak eta zalantzak, aurkikuntzak, irudiari hurbiltzeko eta haren gainean lan egiteko modua barrutik ezagutzen laguntzen du.
Egileak: Ixone Sádaba, Naia del Castillo, Miren Doiz