BEti-on

 

BADAKIGU ZEIN GARRANTZITSUA DEN GURE ETXEAN BIZITZEN JARRAITU AHAL IZATEA.
ETA BADAKIGU, HALABER, BATZUETAN EZ DELA HAIN ERRAZA HORI EGIN AHAL IZATEA.


Gure etxea gure ingurunea, gure ohiturak, ezagutzen ditugun pertsonak eta gure bizitzeko modua da.

Horregatik, Arabako Foru Aldundiak BetiON telelaguntza-zerbitzu publikora hurbildu nahi zaitu, etxean lasai, segurtasunez eta autonomiaz bizitzen jarraitzeko laguntza eta arreta eman diezazukeen zerbitzura, alegia.

Datozen egunetan zuregandik hurbil egongo gara, udalekin, botikekin, botikategiekin, kontsultategiekin, osasun-zerbitzuekin, Eguneko Arretarako Landa Zentroekin eta zentro sozialekin  elkarlanean. BetiON zerbitzuko agente bat hainbat herritan barrena ibiliko da zerbitzuari buruzko informazioa emateko, zerbitzuaren inguruan dituzun zalantzak argitzeko eta zerbitzua zuregana hurbiltzeko. 

Kanpainaren edozein lankidetzagunetan galdetzera eta informazio-tailerretakoren batean parte hartzera animatzen zaitugu

 

NON LOR DEZAKEZU INFORMAZIOA?

Kontsultatu mapan kanpaina zer udalerritan egingo den, informazioguneak non dauden eta zeintzuk izango diren hurrengo tailerrak.

beti on 
 

ZER DA BETION?

BetiON Euskadiko telelaguntza-zerbitzu publikoa da, arreta eta laguntza iraunkorra eskaintzen duena, pertsonek beren etxeetan bizitzen jarraitu ahal izateko segurtasun, autonomia eta lasaitasun handiagoz.

Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan funtzionatzen du, egoera eta premia desberdinei erantzuteko prestatuta dauden profesionalekin.

 
 

ZER ESKAIN DIEZAZUKE?

  • ARRETA IRAUNKORRA 
    Behar duzunean, beti dago norbait beste aldean.
  • LAGUNTZA LARRIALDI BATEAN 
    Sakatu botoia eta profesional batek egoera aztertuko du eta behar den laguntza jarriko du abian.
  • JARRAIPENA ETA LAGUNTZA 
    Telefono bidezko arreta, jarraipena eta zure premietara egokitutako laguntza.
  • SEGURTASUN ETA AUTONOMIA HANDIAGOA 
    Laguntza zure ohiko ingurunean bizitzen jarraitu ahal izateko.

 


 
 

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

01 · SAKATU | Sakatu botoia laguntza behar duzunean.

02 · HITZ EGIN  | Profesional batek entzungo dizu.

03 · KONTATU | Azal iezaiozu zer behar duzun.

04 · LAGUNDU EGITEN DIZUTE  | Zure egoera aztertuko dute eta behar den erantzuna jarriko dute abian.

ZUK SAKATU. BETIONEK ERANTZUNGO DIZU.

 
 

ZURETZAT IZAN DAITEKE?

BetiON zuretzat izan daiteke, baldin eta...

  • 75 urte edo gehiago dituzu eta bakarrik bizi zara.
  • 65 urte edo gehiago dituzu eta mendekotasun-egoeran edo mendekotasuna jasateko arriskuan zaude.
  • Desgaitasun bat duzu, eta mendekotasun-egoera aitortua duzu
  • Sozialki baztertuta edo baztertua izateko arriskuan zaude 

 


 

BETIONI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?

BetiONi buruzko xehetasun guztiak zein diren jakin nahi baduzu, zerbitzua nola eskatu, baldintzak, funtzionamendua eta bestelako prestazioak, kontsultatu Eusko Jaurlaritzaren webgune ofiziala.

KONTSULTATU EDO ESKATU ZERBITZUA

 

 

kanpainaren tokiko erakundeak


AIARALDEA

  • Arespalditza
  • Amurrio
  • Artziniega
  • Okondo

AÑANA

  • Erriberabeitia
  • Gaubea
  • Lantaron
  • Erriberagoitia

GORBEIALDEA

  • Aramaio
  • Zuia
  • Legutio
  • Urkabustaiz
  • Zigoitia

ARABAKO MENDIALDEA

  • Kanpezu
  • Maestu
  • Bernedo

ARABAKO LAUTADA

  • Alegría-Dulantzi
  • Asparrena
  • Barrundia
  • Burgelu

ARABAKO ERRIOXA

  • Laguardia
  • Bastida
  • Eltziego
  • Lantziego

 

 

 

Tailerren egutegia


 

Arespalditza

  • Eguna: Laster

  • Ordua: Laster

  • Lekua: Laster

Okondo

  • Eguna: Laster

  • Ordua: Laster

  • Lekua: Laster

Laguardia

  • Eguna: Laster

  • Ordua: Laster

  • Lekua: Laster

Bastida

  • Eguna: Laster

  • Ordua: Laster

  • Lekua: Laster

Araia

  • Eguna: Laster

  • Ordua: Laster

  • Lekua: Laster

Ondategi

  • Eguna: Laster

  • Ordua: Laster

  • Lekua: Laster

Pobes

  • Eguna: Laster

  • Ordua: Laster

  • Lekua: Laster

Kanpezu

  • Eguna: Laster

  • Ordua: Laster

  • Lekua: Laster