Detalle exposición actual
Faktura elektronikoa
Zer da faktura elektroniko bat? Zelan erabiltzen da?
Zer da faktura elektroniko bat?
Zerga dokumentu bat da, formatu elektronikokoa, bitarteko informatikoak erabiliz sortua eta paperezko dokumentu fisikoaren ordezkoa, paperezkoaren legezko balio berekoa. Faktura elektronikoak paperezko fakturaren datu berberak dauzka, eta sinadura elektronikoa darama, onartutako ziurtagiri digital batekin egina.
Faktura elektronikoaren formatua
Abenduaren 30eko 67/2014 Foru Dekretuak onartu zituen formatu elektronikoko fakturak egiteko estandarrak eta haiek igortzeko baldintzak eta prozedurak, Arabako Foru Aldundiarentzat direnean.
Faktura elektronikoak Facturae izeneko faktura elektronikoaren formatu egituratuaren araberakoak izango dira, eta haien sinadura elektronikoa XMLAdvanced Electronic Signatures (XAdES EPES) zehaztapenaren araberakoa.
Nola sortzen da faktura elektroniko bat?
ef4ktur izeneko programa Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundien ekimenez sortu zen, foru aldundien hornitzaileek faktura elektronikoa egiteko baliabide doako bat izan zezaten eskura, beren arteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekiko harremanetan erraz eta eroso erabiltzeko.
Programa hau (ef4ktur) ETEentzat, mikroETEentzat eta langile autonomoentzat da, eta halako eran diseinatua non haren lizentziak eta iturburu koderako sarbideak gardentasuna eta enpresa horien informazio sistemekiko integrazioa bermatu behar dituen. Horrexegatik, hain zuzen, eta lan ingurunea edozein dela ere erabiltzaileak zerbitzu hori baliatu ahal izan dezan, ef4ktur bateragarria da Windowsekin, Linuxekin eta Macekin.
DIR3 kodeak: Zein erakunde publikori ematen dio zerbitzua Arabako Foru Aldundiaren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiak?
Arabako Foru Aldundiari berari.
Bere organismo autonomoei: Gazteriaren Foru Erakundeari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari eta Arabako Foru Suhiltzaileei.
Arabako Batzar Nagusiei.
Arabako Toki Erakundeei atxikita daudenei.
Hemen deskarga dezakezu AFAren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiaren DIR3 KODEAK.
Faktura elektronikoa igorri, kontsultatu edo deuseztatzea
Web zerbitzuak erabiltzea faktura elektronikoak igortzeko.
Arabako Foru Aldundiak sistema automatizatuetarako zenbait zerbitzu jarri ditu bere hornitzaileen esku. AFAren Web Zerbitzuan txertatutako metodoak FACe-k bere hornitzaileen esku jarritako sistema automatizatuetarako zerbitzuen metodoekin lerrokatuta daude eta, hortaz, zehazpen teknikoak eta erabilera baldintzak berak dira batean zein bestean.
Hemen deskarga dezakezu Web zerbitzu horiek erabiltzeko agiri teknikoak.
Igorri zure faktura elektronikoak
Egoitza elektronikoaren bitartez bidali ahal dizkiozu zure faktura elektronikoak Arabako Foru Aldundiari. Izapide hori egiteko, beharrezkoa da egoitzako erabiltzaile izatea.
Sar zaitez Izapidean: Hornitzaileen faktura elektronikoa - hornitzaileak
Sar zaitez Izapidean: Faktura elektronikoa entitate - hartzaileak
Kontsulta edo deusezta itzazu zure fakturak
Gainera, igorri dituzun faktura elektronikoak kontsultatu ere egin ditzakezu egoitza elektronikoan, edo haiek deuseztatu, nahi baduzu.
Faktura elektronikoei buruzko laguntza
DIR3 kodeak: Zein erakunde publikori ematen dio zerbitzua Arabako Foru Aldundiaren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiak?
- Arabako Foru Aldundiari berari.
- Bere organismo autonomoei: Gazteriaren Foru Erakundeari, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari eta Arabako Foru Suhiltzaileei.
- Arabako Batzar Nagusiei.
- Arabako Toki Erakundeei atxikita daudenei.
Hemen deskarga ditzakezu AFAren Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Nagusiaren DIR3 KODEAK.
Zer da faktura elektroniko bat?
Zerga dokumentu bat da, formatu elektronikokoa, bitarteko informatikoak erabiliz sortua eta paperezko dokumentu fisikoaren ordezkoa, paperezkoaren legezko balio berekoa. Faktura elektronikoak paperezko fakturaren datu berberak dauzka, eta sinadura elektronikoa darama, onartutako ziurtagiri digital batekin egina.
Nola sortzen da faktura elektroniko bat?
ef4ktur izeneko programa Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundien ekimenez sortu zen, foru aldundien hornitzaileek faktura elektronikoa egiteko baliabide doako bat izan zezaten eskura, beren arteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekiko harremanetan erraz eta eroso erabiltzeko.
Web zerbitzuak erabiltzea faktura elektronikoak igortzeko
Arabako Foru Aldundiak sistema automatizatuetarako zenbait zerbitzu jarri ditu bere hornitzaileen esku. AFAren Web Zerbitzuan txertatutako metodoak FACe-k bere hornitzaileen esku jarritako sistema automatizatuetarako zerbitzuen metodoekin lerrokatuta daude eta, hortaz, zehazpen teknikoak eta erabilera baldintzak berak dira batean zein bestean.
Hemen deskarga dezakezu Web zerbitzu horiek erabiltzeko agiri teknikoak.
Zer behar izaten da faktura bat aurkezteko?
Edonork aurkeztu ahal du faktura bat Sarrera Puntu Orokorrean, baldin eta ziurtagiri elektroniko bat badauka, Arabako Foru Aldundiak onartu eta artean baliogabetu ez duena. Faktura bat lehenbiziko aldiz aurkezten duzunean artean Aldundi Digitaleko erabiltzaile ez zarela, erregistro datu batzuk eskatuko zaizkizu Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan zure nortasuna egiaztatzeko.
Zein ziurtagiri digital erabili ahal dut Arabako Foru Aldundiarentzako faktura elektronikoak sinatzeko?
Hemen kontsultatu ahal duzu onartutako ziurtagirien zerrenda.
Arabako Foru Aldundiak ba al du estatuaren sarrera puntu orokorretik (FACe) fakturarik jasotzerik?
Ez. Arabako Foru Aldundia ez zaio FACe-ri atxiki. AFAk sortua du Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra, berea, eta hura da faktura elektronikoak jasotzeko bitarteko bakarra.
Nork aurkeztu behar ditu faktura elektronikoak?
Faktura elektronikoak aurkeztu behar dituzte Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 30eko 67/2014 Foru Dekretuak 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeek. Zehazki:
- Sozietate anonimoek.
- Erantzukizun mugatuko sozietateek.
- Aldi baterako enpresa elkarteek.
- Xedapen bat medio, lehenago ere betebeharra izan eta faktura elektronikoa aurkeztu izan dutenek.
Fakturen gaineko araudia
Diputatuen Kontseiluaren 67/2014 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, Fakturen Erregistroa sortu eta haiek izapidetzeko prozedura onartzen duena (ALHAO, 4 zenbakia, 2015eko urtarrilaren 9koa).
25/2013 Legea, abenduaren 27koa, faktura elektronikoa sustatzekoa (EAO, 311 zenbakia, 2013ko abenduaren 28koa)
Harremanak
945 56 90 28 (astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik)
Martiodako Faunaren Suspertegia
Martiodako Suspertegia aitzindaria izan da Penintsulan eta 1975az geroztik bere lana egiten dihardu. UNE-EN ISO 9001-2000 Kalitate Kudeaketa Ziurtagiria lortu duen lehenengo suspertegia da Europan.
1. EMAITZAK
- Egoitzan sartzen diren espezie gehienak hegaztiak dira.
- Azken hamarkadetan, urtero bostehun baino animalia gehiago sartzen dira.
-
Berrekuratze eta naturan askatze-indizea %70 ingurukoa da.
2. UNE-EN ISO 9001-2000 KALITATE PROZESUA
- Kalitate Kudeaketa Sistemen erabileran aitzindaria da Europan.
- 2007an AENOR-ren UNE-EN ISO 9001-2000 Ziurtagiria lortu genuen.
UDAKO ORDUTEGIA (Maiatzaren 15etik urriaren 14ra)
- Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 14:00etara
NEGUKO ORDUTEGIA (Urriaren 15etik maiatzaren 14ra)
- Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 15:00etara
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 945 24 85 15
E-maila: centromartioda@parques.araba.eus
Ordutegiz kanpo abisuak uzteko: 010 / 945 18 18 18 / 092 / 112 .
Dokumentazioa:
DESKARGAK
LIFE GLOBALA
Iberiar Penintsularen iparraldean kontserbazio balio handiko Natura 2000 eremuak lehengoratzeko nazioz gaindiko estrategia, aldaketa globalaren ikuspegitik
Indarrean dauden laguntza nagusiak
Laguntzak eta dirulaguntzak | Eskaera egiteko epea |
---|---|
Otsailaren 21era arte | |
Otsailaren 21era arte | |
Otsailaren 21era arte | |
Kirol egokitua garatzeko eta kirolean inklusioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia | Otsailaren 21era arte |
Otsailaren 21era arte | |
Otsailaren 21era arte | |
Otsailaren 21era arte | |
Arabako etorkizun oparoko kirolarientzako laguntzen 2025erako deialdia | Otsailaren 21era arte |
Deialdi honen helburua Araban enpresa berriak sortzea sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzak emanez Arabako ekoizpen egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei. | Martxoaren 1era arte |
20.000 biztanletik beherako udalerriei udalerri barruko garraiorako dirulaguntzak | Martxoaren 12ra arte |
Arabako Lurralde Historikoan frutagintza sustatzeko laguntzak | Martxoaren 14ra arte |
Martxoaren 14ra arte | |
Martxoaren 14ra arte | |
Deialdi honen helburua da Araban berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea, lehiaketa bidez dirulaguntzak emanez Arabako ekonomia modernizatzen eta ekoizpen egituraren lehiakortasuna hobetzen laguntzen diharduten erakundeei. | Martxoaren 14ra arte |
“Gazteak gazteari” proiektuetarako laguntzen 2025eko deialdia Deialdi irekia da, norgehiagoka-erregimenekoa, eta haren xedea da Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean gazte proiektu berritzaileak garatzeko laguntzak ematea. Proiektu horiek banaka edo taldean egin eta asmatuko dira, eta deialdi hau argitaratzen denetik 2024ko urriaren 30era arte garatu ahal izango dira. | Irailaren 30ra arte |
Programa honen bidez, ohiko garraio kolektiboa erabili ezin duten eta mugitzeko zailtasun larriak dituzten pertsonen bizitza hobetu nahi da. | Urriaren 31era arte |
N-622 errepidean, Arangiz parean (Bilbo-Gasteiz galtzadako 5,729 KPtik 5,947 KPra eta Gasteiz-Bilbo galtzadako 5,830 KPtik 5,983 KPra artean)
Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren saila
Dokumentazioa
Egin beharreko inbertsioaren araberako dokumentazioa
(1) Agiri hau eskuragarri dago AFAren web orrian. Bete eta eskaerarekin batera bidali behar da.
INBERTSIOEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA | OHARRAK |
---|---|
TRAKTOREA / UZTA BILTZEKO MAKINA |
|
AURREKONTUA (CVak, modeloa eta prestazioak zehaztuz) |
|
BESTE MAKINA BATZUEN EROSKETA |
|
AURREKONTU 1 (modulatuta badago) |
|
3 HORNITZAILE DESBERDINEN AURREKONTUAK, MODULURIK EZ BADAGO ETA ZENBATEKOAK HORNIDURA- EDO ZERBITZU-KONTRATU TXIKIETARAKO EZARRITAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADU (gaur egun 15.000,00 €). | |
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO ERAIKUNTZAK / MINDA PUTZU KOLEKTIBOAK |
|
OBRAREN PROIEKTUA, IKUSONETSITA. |
|
OBRA LIZENTZIA. |
|
OBRA LIZENTZIARIK BEHAR EZ BADA, HORI ADIERAZTEN DUEN UDAL ZIURTAGIRIA. |
|
LURZATIAREN JABETZAREN AKREDITAZIOA (KATASTROA EDO ESKRITUREN KOPIA) | |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA | 1 |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA (ADMINISTRAZIO-BATZARRAK) | 1 |
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO INSTALAZIO FINKOA / JEZTEKO ROBOTA ETA GELAK / BIOENERGIA EDOTA ENERGÍA BERRIZTAGARRIAREN EKOIZPENA |
|
OBRA ZIBILAREKIN: |
|
OBRAREN PROIEKTUA, IKUSONETSITA |
|
OBRA LIZENTZIA. | |
OBRA LIZENTZIARIK BEHAR EZ BADA, HORI ADIERAZTEN DUEN UDAL ZIURTAGIRIA. | |
LURZATIAREN JABETZAREN AKREDITAZIOA (KATASTROA EDO ESKRITUREN KOPIA) | |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA | 1 |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA (ADMINISTRAZIO-BATZARRAK) | 1 |
OBRA ZIBILIK GABEKO INSTALAZIOA: |
|
AURREKONTU 1 (modulatuta badago) | |
3 HORNITZAILE DESBERDINEN AURREKONTUAK, MODULURIK EZ BADAGO ETA ZENBATEKOAK HORNIDURA- EDO ZERBITZU-KONTRATU TXIKIETARAKO EZARRITAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADU (gaur egun 15.000,00 €). | |
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO MEKANISMO EDOTA INSTALAZIO MUGIGARRIAK |
|
AURREKONTU 1 (modulatuta badago) |
|
3 HORNITZAILE DESBERDINEN AURREKONTUAK, MODULURIK EZ BADAGO ETA ZENBATEKOAK HORNIDURA- EDO ZERBITZU-KONTRATU TXIKIETARAKO EZARRITAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADU (gaur egun 15.000,00 €). | |
PATATAREN MANEIURAKO/KONTSERBAZIORAKO INSTALAZIOA |
|
AURREKONTU 1 (modulatuta badago) |
|
3 HORNITZAILE DESBERDINEN AURREKONTUAK, MODULURIK EZ BADAGO ETA ZENBATEKOAK HORNIDURA- EDO ZERBITZU-KONTRATU TXIKIETARAKO EZARRITAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADU (gaur egun 15.000,00 €). |
|
ZUREZKO LABOREEN LANDAKETA |
|
AURREKONTU 1 (modulatuta badago) |
|
3 HORNITZAILE DESBERDINEN AURREKONTUAK, MODULURIK EZ BADAGO ETA ZENBATEKOAK HORNIDURA- EDO ZERBITZU-KONTRATU TXIKIETARAKO EZARRITAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADU (gaur egun 15.000,00 €). |
|
ZEIN LURZATITAN JARDUNGO DEN ZERRENDA | 1 |
LURZATIAREN JABETZAREN AKREDITAZIOA (KATASTROA EDO ESKRITUREN KOPIA) | |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA | 1 |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA (ADMINISTRAZIO-BATZARRAK) | 1 |
BIDE PRIBATUAK, ZOLATAK ETA USTIATEGIKO SARBIDEETAKO BESTE HOBEKUNTZA BATZUK |
|
OBRAREN PROIEKTUA, IKUSONETSITA |
|
OBRA LIZENTZIA. |
|
OBRA LIZENTZIARIK BEHAR EZ BADA, HORI ADIERAZTEN DUEN UDAL ZIURTAGIRIA. | |
LURZATIAREN JABETZAREN AKREDITAZIOA (KATASTROA EDO ESKRITUREN KOPIA) |
|
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA | 1 |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA (ADMINISTRAZIO-BATZARRAK) | 1 |
ZEIN LURZATITAN JARDUNGO DEN ZERRENDA | 1 |
ITXITURAK |
|
AURREKONTU 1 (modulatuta badago) |
|
3 HORNITZAILE DESBERDINEN AURREKONTUAK, MODULURIK EZ BADAGO ETA ZENBATEKOAK HORNIDURA- EDO ZERBITZU-KONTRATU TXIKIETARAKO EZARRITAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADU (gaur egun 15.000,00 €). | |
GAINERA, ESPARRU ETA ITXITURETARAKO |
|
OBRA LIZENTZIA. | |
OBRA LIZENTZIARIK BEHAR EZ BADA, HORI ADIERAZTEN DUEN UDAL ZIURTAGIRIA. | |
LURZATIAREN JABETZAREN AKREDITAZIOA (KATASTROA EDO ESKRITUREN KOPIA) | |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA | 1 |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA (ADMINISTRAZIO-BATZARRAK) | 1 |
ZEIN LURZATITAN JARDUNGO DEN ZERRENDA | 1 |
MUGAKIDE DEN UDALERRIAN NUEn EGOTEKO KONPROMISOA (PERTSONA FISIKOA) | 1 |
MUGAKIDE DEN UDALERRIAN NUEn EGOTEKO KONPROMISOA (ELKARTE ENTITATEA) | 1 |
UREZTATZEA |
|
UREZTATZEKO OSAGARRIAK: |
|
AURREKONTU 1 (modulatuta badago) | |
3 HORNITZAILE DESBERDINEN AURREKONTUAK, MODULURIK EZ BADAGO ETA ZENBATEKOAK HORNIDURA- EDO ZERBITZU-KONTRATU TXIKIETARAKO EZARRITAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADU (gaur egun 15.000,00 €). | |
TANTAKAKO UREZTATZE INSTALAZIOETARAKO: | |
UREZTATZAILE ERKIDEGOAREN ZIURTAGIRIA | 1 |
ESKATZAILEA UREZTATZAILE ERKIDEGOKO KIDEA EZ BADA, UR KONTZESIOA | |
AURREKONTUA, LURZATIAK ETA LURZATIEN AZALERA ADIERAZITA | |
LURZATIAREN JABETZAREN AKREDITAZIOA (KATASTROA EDO ESKRITUREN KOPIA) | |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA | 1 |
LURZATIAREN JABEAREN BAIMENA, BERE JABETZAKOA EZ BADA (ADMINISTRAZIO-BATZARRAK) | 1 |
MUGAKIDE DEN UDALERRIAN NUEn EGOTEKO KONPROMISOA (PERTSONA FISIKOA) | 1 |
MUGAKIDE DEN UDALERRIAN NUEn EGOTEKO KONPROMISOA (ELKARTE ENTITATEA) | 1 |
EKIPO INFORMATIKOAK / GPS |
|
AURREKONTU 1 (modulatuta badago) |
|
3 HORNITZAILE DESBERDINEN AURREKONTUAK, MODULURIK EZ BADAGO ETA ZENBATEKOAK HORNIDURA- EDO ZERBITZU-KONTRATU TXIKIETARAKO EZARRITAKO ZENBATEKOA GAINDITZEN BADU (gaur egun 15.000,00 €). |
|
ABEREAK EROSTEA | |
AURREKONTUA EDO PROFORMAKO FAKTURA |
|
LANSARI PROFESIONALAK | |
AURREKONTUA EDO JATORRIZKO FAKTURA, EGONEZ GERO |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa - Pertsona fisika eta Titulartasun partekatua
PERTSONA FISIKOA EDO TITULARTASUN PARTEKATUA | OHARRAK * |
---|---|
GIZARTE SEGURANTZAKO DIRUZAINTZA OROKORRAREKIN EGUNEAN EGOTEAREN ZIURTAGIRIA | 1 |
OGASUNAREKIN EGUNEAN EGOTEAREN ZIURTAGIRIA | 1 |
NEKAZARITZAKO GIZARTE SEGURANTZAN ALTAZ EGOTEAREN ZIURTAGIRIA | 1 |
LAN BIZITZAREN TXOSTENA | 1 |
NEKAZARITZAKO JARDUERATIK KANPO LAN EGINDAKO ORDUEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA | 2 |
IKASTAROETARA JOAN IZANAREN ZIURTAGIRIA | 3 |
INBERTSIO-PLANA ETA BIDERAGARRITASUN-IKERKETA | 3 |
HIRUGARRENEN FITXA | 2 |
EKOIZPEN EKOLOGIKO ZERTIFIKATUAREN ERREGISTROAN EGOTEAREN AKREDITAZIOA | 1 |
TREBAKUNTZA EDO GAITASUN PROFESIONALA:
Ez da aurkeztu behar hurrengo kasuetan:
| 3 |
PFEZ KOPIA | 1 |
* Oharren legenda
(1) Aurka eginez gero, aurkeztu beharko du.
(2) AFAren webgunean eskuragarri dagoen dokumentu editagarria. Dokumentua bete eta eskaerarekin aurkeztu behar da.
(3) Egoki den kasuetan.
Araudi espezifikoak, modalitateka
Arlo honetan kirol modalitateen joko arautegiak aurkitzen dira.
- Arku tiroa
- Atletismoa
- Atletismo crossa
- Atletismoa pista
- Badmintona
- Bela
- Boxeoa
- Eskrima
- Euskal pilota
- Futbola - Topalagun
- Futbol sala
- Futbol 8
- Futbol 11
- Gimnasia aerobikoa
- Gimnasia artistikoa
- Gimnasia erritmikoa
- Hondartzako boleibola
- Igeriketa
- Mahai tenisa
- Padela
- Pistako boleibola
- Saskibaloia
- Saskibaloia-Topalagun
- Squasha
- Tenisa
- Txirrindularitza
- Xakea
Falta diren modalitateen araudi espezifikoak webgunera igoko dira, kasuan kasuko federazioekin adosten diren heinean.
Aurreko ikasturteko araudiekiko berrikuntzak horiz nabarmendu dira.
Laster sartuko da 24-25 ikasturteko araudi espezifikoetan "Eskola-kiroleko harmailetan errespetua sustatzeko jarduera-protokoloa", kirol-modalitate/-diziplina guztietako lehiaketetan nahitaez bete beharrekoa.
TicketBAI softwarearen zerrenda
TicketBAI software bermatzailearen erregistroan erregistratutako softwareen eta softwarea garatzen duten pertsona eta erakundeen zerrenda
Beren softwareak TicketBAI software bermatzailearen erregistroan inskribatu nahi dituzten pertsona eta erakunde garatzaileek bertan alta emateko adierazpena aurkeztu beharko dute.
Software bati alta eman nahi diozu?
Software baten alta eska dezakezu TicketBAI software bermatzaileen zerrendan, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuz, softwareak araudian ezarritako TicketBAI baldintza guztiak betetzen dituela adierazteko. Egoitza ELEKTRONIKOAREN bidez egin behar duzu.
Eskaerarekin batera, softwarea deskribatzeko memoria aurkeztu behar da, gutxienez dokumentuan zehaztutako puntuak adieraziz.
Estatistikak eta adierazleak
Izotz gaineko hockeya - Hastapen ikastaroa - Vitoria-Gasteiz
Jardueraren informazioa
Jarduera mota: Hastapen ikastaroa
Hasiera data: 24/05/2025
Jardunaldi kopurua: 1
Ordutegia: 11:00-14:00
Instalazioa: BAKH izotz pista
Adina (jaiotze-data): Denak
Sexua: Mistoa
Informazio gehiago
Antolatzailea: Neguko Kiroletako Federazioa
Berritasunak
2025/02/06
Vitoria-Gasteizko Kordoi Etxean "Zesarra Gasteizen" erakusketa inauguratu zen, Karlos I.a enperadorearen irudiari eta Arabarekin izan zuen harremanari buruzkoa. Arabako Artxiboak antolatutako dokumentu-erakusketa zabalik egongo da, astelehenetik ostiralera, apirilaren 4ra arte. Informazio gehiago hemen.
2024/12/05
Dagoeneko eskuragarri dago Photo-Araban Lorenzo Prestameroren Herbario Historikoaren digitalizazio osoa. Ospatzeko, Arabako Foru Aldundiak egutegi bat argitaratu du, eta Arabako Artxiboan jaso edo hemen deskargatu dezakezu
2024/11/27
PHOTOARABAk bi erakusketa birtual berri argitaratu ditu: “Ibilaldia Aldecoarekin”, idazle gasteiztarraren bizitza irudietan errepasatzen duena eta “Landare Ondarea”, Lopez de Guereñu Iholdi bildumaren basa-loreen argazki deigarri batzuk hautatzen dituena.
2024/11/14
Arabako Artxiboak hiru argazki bilduma garrantzitsu jaso ditu dohaintzan. “Juan Cortazar", "Lopez de Guereñu Iholdi" eta "Jose Antonio Dominguez" bildumek 1948tik 1993ra arteko laurogei mila argazki baino gehiago dituzte, hirurek batera.
2024/10/24
Gaur inauguratuko da Erdi Aroko Arabak egindako " Lautadako kronista. Vicente López (1918-2001)" erakusketa. Vicente López Martinezen Arabako Artxiboan gordetako eta Photo-Araban eskuragarri dauden argazkien bilduman oinarritzen da. Erakusketa Alegria-Dulantziko Micaela Portilla Kultur Etxean egongo da ikusgai gaurtik azaroaren 22ra.
2024/10/16
Kultura eta Kirol Sailak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen estatutuen onarpenaren 250. urteurrena ospatzen du, Arabako Artxiboan gordetzen den jatorrizko dokumentuaren erreprodukzio faksimilarekin. Azaroaren 18ra arte egongo da ikusgai Artxiboan.
2024/06/27
PHOTOARABAK Ajuria bilduma gehitu du, 1920ko hamarkadan sortutako enpresaren jardueraren lekuko.
2024/05/31
446 ikaslek hartu dute parte “Idazketa eta idatzitakoa” izeneko lantegian aurten Arabako Artxiboan.
Lantegiaren unitate didaktikoa kontsulta dezakezu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
2024/02/29
Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Arabako Artxiboan ikerketak egiteko bi bekaren deialdia egin du. Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 27an amaituko da.
2023/12/22
PHOTOARABAk 150.000 irudi ditu gaur! Eta bi erakusketa birtual berrirekin ospatzen dugu: 90eko hamarkadako Baskoniari eskainitakoa bata, eta Gasteizko saltoki zaharrei eta haien errotuluei eskainitakoa bestea.
2023/09/26
Foru Gobernu Kontseiluak onetsi du "Arabako Foru Aldundian dokumentuak kudeatzeko eta artxibo elektronikoa egiteko erreferentziazko agiri markoa" jasotzea. Dokumentu horrek Arabako Foru Administrazioan dokumentua kudeatzeko sistema abian jartzeko betekizun funtzionalak, antolakuntzakoak eta teknologikoak ezartzen ditu, eta inplementazio hori gauzatzeko ezinbesteko ekintzak zehazten ditu.
2023/06/07
Arabako Artxiboak Kexaako monumentu multzoaren agiri historikoak jaso eta erakusten ditu. Erakusketak bat egingo du ostiralean ospatuko den Artxiboen Nazioarteko Egunarekin eta ikusgai egongo da ekainaren 30era arte.
2023/05/06
Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuak bere Zerbitzu gutuna argitaratu du, erabiltzaileei ematen dizkien zerbitzuak eta haien eskubideak jasotzen dituena. Era berean, zerbitzu horiei dagokienez hartutako kalitate konpromisoak adierazten dira. Hemen deskarga daiteke.
2023/04/20
399 ikaslek hartu dute parte “Idazketa eta idatzitakoa” izeneko lantegian aurten Arabako Artxiboan.
Lantegiaren unitate didaktikoa kontsulta dezakezu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
2023/03/31
Artxiboko eta Dokumentuak kudeatzeko Zerbitzuak Gaubeako Udalarekin batera antolatzen du "Artxibo Biziak" erakusketa, artxibo publikoek toki administrazioan egiten duten kultura eta Administrazio lana zabaltzeko.
2023/03/28
Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Arabako Artxiboan ikerketak egiteko bi bekaren deialdia egin du. Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 27an amaituko da.
2023/03/27
Benetako kolorea. Arabako Artxiboak Vitoria-Gasteizko koloretako filmak 1954 eta 1959 bitartean berreskuratu ditu.
2023/03/20
Kultura eta Kirol Sailak Ramón Cuesta Astobizaren “El Fuero de Ayala fuera de Ayala” lan berria argitaratu du. Bertan, arau horren historiari buruzko datu ezezagun berriak ematen ditu, argitaratu gabeko dokumentuetan oinarrituta. Dokumentu horietako asko Arabako Artxiboan gordetzen dira. Liburuaren lehen orrialdeak hemen irakur ditzakezu.
2023/03/07
Arabako Artxiboak digitalki erreproduzitzen ditu Erantzukizun Politikoen Auzitegiaren espediente judizial historikoak (1939-1941), Europako Next Generation funtsek finantzatutako proiektuen esparruan.
Informazio gehiago hemen.
2023/01/13
Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako "Alferrak, Gaizkileak eta Arriskugarritasun Soziala. Jazarpen baten historia grafikoa (1933-1995)" erakusketa inauguratu da. Arabako Artxiboak koordinatzen du.
Erakusketa hemen deskarga dezakezu.
2022/12/21
Micaela Portillari buruzko 6. erakusketa birtuala argitaratu da PHOTO-ARABAn, jaio zeneko mendeurrenean. Micaelaren beraren bideoa ere ikusgai.
2022/12/09
PHOTOARABAk 100.000 irudi ditu gaur! Eta Deportivo Alavés 1954an Lehen Mailara igotzeari eskainitako erakusketa birtual berri batekin ospatzen dugu.
2022/10/24
Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboaren weborrian argitaratu da Probintzia Ermandadearen funtsaren katalogoa (1291-1890), 5.202 erregistro dituena.
2022/06/13
Probintzia Plazan PHOTO-ARABA, Arabako argazkigintza historikoaren atariari buruzko erakusketa dago. Ekainaren 30era arte egongo da ikusgai.
Erakusketaren panelak hemen deskarga ditzakezu.
2022/06/10
Arabako Artxiboak PHOTO-ARABA aurkeztu du, Arabako argazkigintza historikoaren ataria.
2022/05/11
ALHAOn argitaratu da Arabako Lurralde Historikoko sektore publikoko dokumentazio administratiboa baloratzeko batzordea sortzea. Batzorde hau Foru Administrazioak sortutako dokumentuak identifikatzeaz arduratuko da, gorde edo ezabatzeari buruzko irizpena ematen.
2022/05/02
Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Arabako Artxiboan ikerketak egiteko bi bekaren deialdia egin du. Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 27an amaituko da.
2022/04/26
Arabako Artxiboak argazki historikoak proiektatzen ditu Arabako jaiak direla eta.
2022/03/18
Martxoaren 2tik Agiritegi Zerbitzuaren izena honako hau da: Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzua, eta haren ohiko funtzio eta egitekoei gehitu zaie Arabako Foru Aldundiaren dokumentuak eta artxiboak kudeatzeko sistema zuzentzea eta mantentzea, foru administrazioko artxibo elektroniko bakarra barne.
Hemen kontsulta dezakezu aldaketa hori onesten duen 9/2022 Foru Dekretua.
2022/02/04
Lantegiaren unitate didaktikoa kontsulta dezakezu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
2022/01/20
2021/12/07
Arabako Artxiboak eta LP Fotógrafos estudioak azken horren argazki funtsaren dohaintza ziurtatu dute.
2021/11/13
2021/11/09
Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboaren weborrian argitaratu da 2021eko azaroan eguneratutako Aldundia funtsaren dokumentazio historikoaren katalogoa (1085-1962), 63.854 erregistro dituena.
2021/07/22
2021/07/05
Uribarri Gaubeako Errotaren funtsaren dokumentu katalogoa argitaratu da Arabadok - Arabako Artxiboaren atarian, 34 deskribapen unitaterekin.
2021/06/29
Marques del Puerto familiaren funtsaren dokumentu katalogoaren zati bat argitaratu da Arabako Artxiboaren ataria-Arabadok-en, 183 deskribapen unitaterekin.
2021/06/03
Jendaurrean aurkeztu dugu Agiritegi Zerbitzuaren logo berria.
2021/03/18
Arabako Probintzia-Artxibo Historikoaren orrialdean argitaratu da 2021ean eguneratutako eskribauen eta notarioen indizea.
2021/01/15
Arabadoken (Arabako Artxiboaren atarian) DAI Ataleko espedienteen katalogoa argitaratu dugu 1950era arte, 50.691 erregistro guztira.
Ezagutu ibilbideak bideoan
Ibilbide bakoitzak erpin geodesikoei, horien ezaugarri teknikoei eta testuinguru geografikoari buruzko informazio zehatza du.











11. Historiaurre eta natura panoramikoak
Iraganetik eta paisaiatik zeharreko ibilbidea.



14. Izkin entzun egiten da. Bizitza dagoen seinale
Izkiko Parke Naturala esploratzea.

Izapideak online egin ahal dituzu
Izapideak telematikoki egin ditzakezu BAK gakoarekin. Gako horrek Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikora sartzeko aukera emango dizu.
EZ DUT ZIURTAGIRIRIK
Bete formulario hau eta kode bat lortuko duzu zure BAK aktibatzeko eta zure izapideak kudeatu ahal izateko.
EZ DUT PASAHITZA GOGORATZEN
Baldin eta BAK aktibatu bazenuen, baina pasahitza gogoratzen ez baduzu, beste bat eska dezakezu.
ZEIN BESTE ZIURTAGIRI ERABIL DEZAKET
Egoitza elektronikora sartzeko erabiltzen diren ziurtagiri guztiak kontsulta ditzakezu.
Ohiko galderak - Balio erantsiaren gaineko zerga
2022/10/18an eguneratuta
Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan badaukate eta aurreko ekitaldiko eragiketen bolumena 10.000.000,00 baino gehiago izan ez bada (kopuru hau 2018ko urtarrilaren 1etik dago indarrean, abenduaren 28ko 10/2017 Legeak sartutako aldaketaren ondorioz). Ez da hartuko kontuan eragiketak non egin diren.
Baldin eta subjektu pasibo batek (pertsona fisikoa, juridikoa zein Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 35. artikuluan aipatutako erakundea) zerga egoitza aldatzen badu ekitaldian zehar, aldaketa egunera artekoa egoitza egon den lurraldeko administrazioari ordaindu behar dio eta egun horretatik aurrerakoa egoitza berria dagoen lurraldekoari.
Urteko eragiketen zenbatekoa 10.000.000,00 baino gehiago izan bada (kopuru hau 2018ko urtarrilaren 1etik dago indarrean, abenduaren 28ko 10/2017 Legeak sartutako aldaketaren ondorioz), Ekonomia Itunaren 27. artikuluan ezarritako konexio puntuekin bat etorriz. Hala denean, zerga administrazio bakoitzari beraren eskumeneko lurraldean egindako eragiketen proportzioan ordaindu behar zaio.
Eragiketen bolumena zer den jakiteko, irakurri sozietateen gaineko zergari buruzko 5. galdera.
Eskualdaketa BEZaren kargapean dago eskualdatzailea enpresaburua edo profesionala bada; aldiz, "Kostu bidezko ondare eskualdaketak" kontzeptua eskualdatzailea norbanakoa denean aplikatzen da.
Bi zerga hauek bateraezinak dira.
Kontzesionarioetan erosten diren bigarren eskuko autoak BEZaren kargapean daude, eta kuota erosleari jasanarazi behar zaio. Nolanahi ere, kontzesionarioak ondasun erabilien araubide berezia aplikatzen badu, BEZa salmenta prezioan sartu behar da.
Bigarren eskuko autoa norbanako bati erosiz gero, eskuratzaileak ondare eskualdaketen gaineko zerga ordaindu behar du.
Emate hau ondare eskualdaketen gaineko zergaren kargapean dago, salbuespenagatik.
- Higiezin baten bigarren ematea edo ondokoa denez, ez dago BEZaren kargapean, hari buruzko arauan halako eragiketak salbuetsi baitira.
- Enpresaburu batek egin arren, kostu bidezko eskualdaketen kontzeptuan zergapetzen da.
Norbanako batek bere garaje edo merkataritza lokal bat alokatzen badu, enpresaburu bihurtzen da BEZaren ondorioetarako, eta horregatik zerga jasanarazi eta sartu behar du, eta subjektu pasiboen gainerako eginbeharrak bete behar ditu.
1.- Ondasun erkidegoa eratu behar dute eta IFZ eskatu behar diote Arabako Foru Aldundiko Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuari.
2.- Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzura joan (Leihatila Bakarra edo Erregistroa jakinarazpenak) eta 037 inprimakia bete behar dute BEZaren errentatzaileen erroldan alta emateko.
Etxebizitzaren alokairua kargatik salbuetsita dago; garaje plaza etxebizitzaren eranskina denez, hau ere salbuetsita dago.
Bai, zerbitzugintzatzat hartzen da eta zergaren kargapean dago.
Subjektu pasibo baten enpresa edo lanbide ondareko elementu batzuk eskualdatzea, hain zuzen ere enpresa edo lanbide jarduera batean modu autonomoan aritzeko aukera ematen duen unitate ekonomiko autonomoa osatzen dutenak.
Nolanahi ere, kargapean daude:
1.- Errentatutako ondasunen emateak, baldin eta haiekin batera eskualdatzen ez bada ekoizpenerako faktoreen antolamendu egitura, unitate ekonomiko autonomoa eskualdatzen dela pentsaraz dezakeena (adibidez, subjektu pasiboak errentatuta daukan lokala bakarra saltzea).
2.- Urbanizatzaileek edo sustatzaileek noizean behin egiten dituzten eskualdaketak.
Bai, fakturak BEZ jasanarazi gabe egin daitezke.
Honako lau hauek:
- Ondasun higigarri eta gorpuzkorrak eskuratu behar dira kostu bidez.
- Salgai batzuk garraiatu behar dira Batasuneko beste estatu batetik Espainiako BEZ aplikatzen den lurraldera.
- Eskualdatzailea enpresaburua edo profesionala izan behar da.
- Eskuratzailea enpresaburua edo profesionala izan behar da, edo pertsona juridikoa, hala ez diharduena.
BEZa ordaindu behar du Espainian, Batasunaren barruko eskuraketa baita; ez da hartu behar kontuan nor den saltzailea. BEZa 309 ereduaren bidez sartu behar du.
Halaber, eskuratzailea enpresaburua edo profesionala bada, hark ere Espainian ordaindu behar du BEZa eta hileko edo hiruhilekoko aitorpenean sartu.
Enpresaburu bati erosiz gero, BEZa ordaindu behar du hark egoitza daukan herrialdean. Norbanako bati erosiz gero, ez du ordaindu behar BEZa, baizik eta ondare eskualdaketen gaineko zerga (% 4), eta Espainian ordaindu behar du.
Zergaren zerga oinarria da haren kargapeko hartzailearen edo hirugarrenaren eragiketen kontraprestazioen guztirako zenbatekoa.
Hona:
-
Komisioak, garraio kostuak, garraio kostuak, aseguruak, primak, aurreratutako prestazioak, eta prestazio nagusiaren eta osagarrien ondoriozko gainerako kreditu guztiak.
-
Prezioari zuzenean lotutako dirulaguntzak.
-
Eragiketaren gaineko zerga eta karga guztiak (BEZ bera eta garraiobideen gaineko zerga berezia izan ezik).
-
Eragiketa bat azkendu bada, prestazioa egin behar duenak Zuzenbideari lotuta atxikitako hartukizunak.
-
Jasotzaileei jasanarazitako ontziak eta enbalajeak.
-
Jasotzaileak kontraprestazio gisa bereganatutako zorrak.
Honako hauek:
-
Izaera edo eginkizuna dela eta zergapeko eragiketen kontraprestazio ez konpentsazio ez diren kalte ordainak.
-
Eragiketa egiten denean, edo egin baino lehen, hura dela bide ematen aplikatzen deskontuak eta hobariak, Zuzenbidean onartutako moduetako baten bidez frogatuz gero.
-
Bezeroaren izenean eta kontura, eta berak berariaz aginduta, ordaindutako kopuruak. Subjektu pasiboek gastuen benetako zenbatekoa frogatu behar dute, eta ezin dute kendu jasandako zerga kuota.
-
Eragiketen prezioarekin lotuta ez dauden dirulaguntzak.
Merkataritzako lokal bat errentatzen denean, BEZaren zerga oinarria kontraprestazio osoa da, hots, errenta eta harekin berdinetsitako kopuru guztiak eta errentatzaileak errentariari errentamenduagatik eta prestazio osagarriengatik jasanarazitako kopuruak, esaterako, erkidego gastuak, ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak, berokuntzaren, uraren eta argiaren gastuak, eta obrek eta antzeko beste kontzeptu batzuek eragiten dituzten gastu guztiak.
Errentatzaileari emandako fidantzaren zenbatekoa, errentamendu kontratua azkendu ondoren itzuli beharrekoa, ez da sartu behar zerga oinarrian, ez baitago kontraprestaziorik.
Oro har, Batasunaren barruko ondasun eskuraketen zerga oinarria ondasun emate eta zerbitzugintzetarako ezarritako arauak aplikatuz kalkulatzen da.
Zerga sortzen denean indarrean dagoen salmenta tasa, Espainiako Bankuak finkatua, aplikatu behar da.
Oro har, Batasunaren barruko emateen zerga oinarrian kargapeko eragiketa guztien kontraprestazioen zenbatekoa sartu behar da; beraz, garraio gastuak eta aseguruak ere bai.
Arau orokorra da halakoetan ezin dela aldatu zerga oinarria. Hala ere, egoera jakin batzuetan aldatu daiteke.
Hain zuzen ere, zerga oinarria kasu honetan ere murriztu ahal izango da: kargapeko eragiketengatik jasanarazitako kuotei dagozkien kredituak kobraezinak badira (osorik edo zati bat) eta honako betekizun hauek betetzen badira:
-
Eragiketen hartzailea enpresaburua edo profesionala izan behar da edo, bestela, zerga oinarria, BEZ gabe, 300 euro baino gehiago.
-
Urtebete igarota izatea eragiketaren sortzapenaren egunetik, eragiketa zergaren erregistro liburuetan behar bezala jasota egonik. Dena den, kreditu eskubidearen titularra enpresaburua edo profesionala bada eta bere eragiketen bolumena aurreko urte naturalean ez bada izan 6.010.121,04 euro baino gehiago, egin dezake, sei hilabeteko edo urtebeteko epealdian.
-
Kreditua kobratzeko erreklamazio judiziala egin bada edo notario errekerimendu bidez erreklamatu bada.
-
Aldaketa hiru hileko epealdian egitea, aurreko 2. apartatuan aipatutako sei hileko edo urtebeteko aldia amaitzen denetik aurrera.
-
Egindako aldaketa jakinarazi beharko dio zerga administrazioari hilabeteko epean, zuzentzeko faktura emango den egunetik zenbatzen hasita.
Oinarria aldatu ondoren, ezin da berriz ere goraka zuzendu, nahiz eta berandututako kreditu osoa edo horren zati bat kobratu, hartzaileak enpresaburu edo profesional moduan ez diharduenean izan ezik. Kasu honetan, jasotako zenbatekoetan BEZ sartu dela pentsatuko da, eta sartu ere jasotako kontraprestazioaren proportzioan.
Bai, epaia eman arte (normalean, maizterra kaleratzeko).
Jasanarazitako kuotei dagozkien kredituak ezin badira kobratu, osorik zein zati bat, zerga oinarria murriztu daiteke, baldintza batzuk betez gero (ikusi aurreko galdera).
Epaitegiak kaleratzea egintzat jotzen duen egunaz gero sortu diren kuota batzuk kobratzen ez badira, zerga oinarria aldatu behar da.
Epaiaren aurretik maizterrari jasanarazi eta hark ordaintzen ez dituen kuotak bide zibiletik erreklamatu behar zaizkio.
Jasanarazitako kuotei dagozkien kredituak ezin badira kobratu, osorik zein zati bat, zerga oinarria murriztu daiteke, baldintza batzuk betez gero (ikusi 23. galdera).
Eragiketa bakoitzean aplikagarri den zerga tasa sortzapenaren unean indarrean dagoena izango da.
Hauexek dira indarreko zerga tasak:
Tasa orokorra % 21 eta tasa murriztuak % 10 eta % 4.
Tasa murriztuak honako hauei aplikatuko zaizkie batik bat: elikagaiei, sendagaiei, medikuntzako aparatuei eta minusbalioetarako eta etxebizitzetako eragozpenak gainditzeko aparatu ortopedikoei (zerrenda xehatua hemen dago: Balio erantsiaren gaineko zergaren Foru Araua, 91. artikulua).
% 4ko zerga tasa aplikatu ahal zaie gurpil aulkian dabiltzan edo mugitzeko arazoak dauzkaten ezinduak garraiatzeko erabiliko diren motordun ibilgailuen emateei, aurretik egokitu zein ez, eta gidaria nor den gorabehera.
Halako ibilgailuen emateei % 4 tasa aplikatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik eskuratzailearen eskubidea onartzea; honek ibilgailuaren xedea frogatu behar du.
Ondorioz, honen onura jaso nahi duten pertsonek honako agiri hauek aurkeztu behar dizkiote BEZaren Bulego Kudeatzaileari:
-
Ibilgailuaren saltzaileak salmentari % 4ko tasa aplikatzeko baimenaren eskaera.
-
Ibilgailuaren salmentaren proformako faktura, ezinduaren izenean; ibilgailuaren bastidorearen zenbakia agertu behar da.
-
Ezintasunaren ziurtagiria, erakunde eskudunak emana eta mugitzeko eragozpenen ebaluazioa azaltzen duena (ezintasunaren gradua aintzatesteari buruzko abenduaren 23ko 1.971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko I. kapituluan ezarritako baremoaren arabera). Itsuak edo ikusmena urrituta dutenak eta Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE) kideak. Azken horiek ziurtagiri bidez egiaztatuko dute kidetasun hori.
Agiri horiek aztertuta, eta bidezkoa bada, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Bulego Kudeatzaileak ebazpen baten bidez baimena emango dio saltzaileari ibilgailuaren salmentari % 4ko tasa aplikatzeko BEZaren zioz.
Tasa hori bera aplikatu ahal zaie aipatu ibilgailuak egokitzeko zerbitzuei ere.
Kenkariak aplikatzeko, BEZagatik sortutako zorretik jasandako kuotek kengarri izateko betekizun guztiak betetzen dituzten epealdiko aitorpen-likidazioan jasandakoa kendu behar da, edo hurrengo epealdietakoetan jasandakoa, baina eskubidea sortzen denetik 4 urte pasatu gabe.
Kenkarien zenbatekoa sortutako kuotena baino gehiago bada, soberakina hurrengo zergaldietako aitorpen-likidazioetan konpentsa daiteke, hain zuzen ere soberakina gertatu eta hurrengo lau urteetan. Bidezkoa izanez gero, itzulketa ere hauta daiteke.
Bai, aplika daiteke, baina kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen denetik 4 urte igaro baino lehen.
- Ematea edo zerbitzua egin duenak emandako jatorrizko faktura.
- Inportazioetan, Administrazioak egindako likidazioaren berri ematen duen agiria.
- Kargapeko Batasunaren barruko ondasun eskuraketetan, ematea egin duenak emandako jatorrizko faktura; fakturan behar bezala agertu behar da Zergaren autolikidazioa.
- Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari heldutako subjektu pasiboei egindako eskuraketetan, nekazaritzako, basogintzako, abeltzaintzako edo arrantzako ustiapenaren titularrak sinatutako jatorrizko ordainagiria.
Bi alditan:
Jarduerari ekin ondoren:
Jarduerari ekin ondoren aurretik jasandako BEZaren kuotak ken daitezke, kentzeko eskubidea iraungita ez badago.
Jarduerari ekin aurretik:
Enpresa edo lanbide jarduerarik egin ez duen bat enpresaburu edo profesional bihurtzen bada ondasunak (lurrak barne) eta zerbitzuak eskuratu dituelako jarduera batean erabiltzeko (asmoa elementu objektiboen bitartez egiaztatu behar da), ondasunak ematen eta zerbitzuak egiten hasi aurretik jasandako BEZaren kuotak ken ditzake; itzultzeko ere eska dezake, baliokidetasun errekarguari lotuta daudenak izan ezik. EZ dago zertan aurkeztu jarduerari ekin aurreko aitorpena lehen bezala, baina horren berri eman behar da erroldarako (036 edo 037 eredua).
Kenkari hauen araubidea inbertsio ondasun guztien eskuraketetan aplikatzen dena da.
Ez, ez dira kengarriak.
Hala ere, inbertsio ondasunak eskuratzeagatik jasandako kuoten zati bat ken daiteke: inbertsio ondasuna aldi berean enpresa jarduera batean eta norberaren xedeetarako erabiliz gero, haren eskuraketan jasandako kuota enpresa edo lanbide jardueran erabiltzen den proportzioan ken daiteke.
Hain zuzen ere, ibilgailu automobilak eskuratzeagatik jasaten diren kuotei dagokienez, erabileraren % 50 enpresa jarduerari dagokio. Ibilgailua jardueran erabiliz gero, aurreko ehunekoa aplikatuko da kenkarirako, proportzioa bestelakoa frogatu ezean. Aldiz, jardueran erabiltzen ez bada, jasandako kuota ezin da kendu.
Subjektu pasibo batek, haien langileek edo hirugarrenek bidaia batean egindako gastuak PFEZen edo sozietateen gaineko zergaren ordainketan kengarri badira, BEZagatik jasandako kuotak ere kengarriak dira. Bidaia baten ondoriozkoak ez diren ostalaritza eta jatetxe zerbitzuengatik jasaten diren kuotak ezin dira kendu.
-
Araubide erraztua.
-
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia.
-
Ondasun erabilien eta artelanen, zaharkinen eta bildumako objektuen araubide berezia.
-
Bidai agentzien araubide berezia.
-
Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia.
-
Inbertsioko urrearen araubide berezia.
-
Emandako telekomunikazio, irrati difusio edo telebista zerbitzuei eta bide elektronikoz emandakoei aplikatzekoa zaien araubide berezia.
-
Entitate taldeen araubide berezia.
-
Kutxa irizpidearen araubide berezia.
-
Urruneko salmenten eta Batasunaren barruko ondasun emate eta zerbitzugintza batzuen araubide bereziak.
4/2022 Foru Dekretua, urtarrilaren 11koa (ALHAO, 8. zk., 22-01-19).
Borondatezkoa da; uko egin dakioke.
Pertsona fisiko diren subjektu pasiboei aplikatzen zaie, bai eta PFEZen errenta egozketaren araubideko erakundeei ere (sozietate zibila, jaso gabeko jaraunspena, ondasun erkidegoa), baldin eta kide guztiak pertsona fisikoak badira, 4/2022 Foru Dekretuan ezarritako jarduerak eginez gero, eta araubideari uko egin ez badie edo ondoko arrazoietako batengatik hartatik bazter geratu ez badira:
-
Araubideak hartzen ez duen jarduera ekonomikoren bat egitea; salbuespena: jarduera dela eta NAAABri edo baliokidetasun errekarguaren araubideari helduta egotea. Hala ere, enpresaburu edo profesionala ez da geratuko araubide berezi erraztutik kanpo jarduera horretan egiten dituen eragiketa guztiak zergaren kargatik salbuetsita badaude zergaren arauko 20. artikulua aplikatuta, edo ondasun higiezinak errentatzen baditu jarduera ekonomikorik egin gabe, PFEZi buruzko araudian xedatutakoarekin bat etorriz.
-
Aurreko urteko diru sarreren bolumena zenbateko hauetakoren bat baino handiagoa izatea:
-
Enpresa edo lanbide jarduera guztiak batuta (nekazaritza, basogintza eta abeltzaintzakoak ez beste guztiak), 250.000 euro urtean (2021etik aurrera, 150.000 urtean).
-
Nekazaritzako, basozaintzako eta abeltzaintzako zenbait jarduera jakin batuta, 250.000 euro urtean.
-
-
Enpresa edo lanbide jarduera guztietarako egin dituzten ondasun eta zerbitzu eskuraketengatik eta inportazioengatik, ibilgetuko elementuenak salbu utzita, aurreko urtean 250.000 euro (BEZa aparte) baino gehiago ordaindu dituzten enpresaburuak edo profesionalak (2021etik aurrera, 150.000 urtean).
-
Urtarrilaren 11ko 4/2022 Foru Dekretuan (ALHAO, 8. zk., 2022ko urtarrilaren 19koa) jarduera bakoitzerako ezartzen diren magnitudeak gainditzen dituztenak.
-
Berariaz uko egin ezean, berez aplikatzen da. Uko egin nahi izanez gero, jardueraren hasierako aitorpena aurkeztearekin batera egin behar da, edo bestela abenduan, hurrengo urtean izan dezan eragina. Ukoa eginda dagoela uste izango da, halaber, hark ondoreak ekarri behar dituen egutegiko urteko lehen hiruhilekoko aitorpen-likidazioa araubide orokorra aplikatuta aurkezten denean. Era berean, jarduerari ekin badio, subjektu pasiboak jarduera hasi ondoren aurkeztu beharreko lehen aitorpen-likidazioa araubide orokorraren araberako epean aurkezten duenean joko da ukapena egin duela. Uko egiteak hiru urterako izango ditu ondorioak, gutxienez.
A.- Produktu naturalak ematen edo zerbitzu osagarriak egiten diren jarduerak
Kuota kalkulatzeko eragiketa hau egin behar da: laborantza edo zerbitzu bakoitzeko hiruhilekoko sarreren guztirako zenbatekoa, dirulaguntzak eta kalte ordainak zenbatu gabe, bidezko "eragiketa arruntek sortutako kuotaren indizea"z biderkatu eta, ondoren, emaitzako kopuruari indizeen eta moduluen aplikaziorako jarraibideetan ezarritako ehunekoa aplikatu.
B.- Produktu naturalak eraldatu, prestatu edo lantzeko jarduerak (ad: ardogintza)
Kuota kalkulatzeko eragiketa hau egin behar da: hiruhilekoan erabilitako produktu naturalen balioa, merkatu prezioen araberakoa, bidezko "eragiketa arruntek sortutako kuotaren indizea"z biderkatu eta, ondoren, emaitzako kopuruari indizeen eta moduluen aplikaziorako jarraibideetan ezarritako ehunekoa aplikatu.
C.- Gainerako jarduerak
Jarduerarako ezarritako moduluei dagozkien kuotak batu behar dira. Modulu bakoitzaren zenbatekoa kalkulatzeko hauxe egin behar da: bakoitzari ezarritako kopurua ekitaldiaren hasieran jardueran erabilitako edo instalatutako unitateez biderkatu eta, ondoren, emaitzari indizeen eta moduluen aplikaziorako jarraibideetan ezarritako ehunekoa aplikatu.
Moduluen 2022ko zenbatekoak ALHAOn argitaratu ziren 2022ko urtarrilaren 19an (8. zk.): 4/2022 Foru Dekretua, urtarrilaren 11koa.
Subjektu pasiboek honelako hiru kuota ordaindu behar dituzte, apirilean, uztailean eta urrian, hileko lehen 25 egunetan, 310 ereduaren bitartez.
Araubide erraztuaren ondoriozko kuota kalkulatzeko eragiketa hau egin behar da: eragiketa arruntek sortutako kuoten zenbatekotik sartu beharreko gutxieneko kuota (jardueraren araberako ehunekoa) duten eragiketa arruntengatik jasandako edo ordaindutako kuoten zenbatekoa kendu.
Aurrekoaren emaitzako kopuruari ondokoak batu behar zaizkio:
a) EBren barruko ondasunen eskuratzeak.
b) Subjektu pasiboaren inbertsioaren bidezko eskuraketak.
c) Aktibo finkoen eskualdaketak.
Gero, horren guztiaren emaitzatik aktibo finkoak eskuratu edo inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuotak kendu behar dira.
Eragiketa arruntengatik jasandako edo ordaindutako kuotetan, eragiketek sortutako kuotaren % 1 ken daiteke frogatzen jasandako kuota frogagaitzen kontzeptuagatik. Kalkulu hau urtarrilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharreko urteko aitorpen-likidazioan egiten da (391 eredua), ekitaldiko lehen hiruhilekoetako aitorpen-likidazioetan ordaindutako kopuruak kenduta.
Araubide erraztuan dauden subjektu pasiboek jasotzen dituzten fakturak eta agiri baliokideak gorde behar dituzte, dataren araberako zenbakia jarrita. Halaber, ematen dituzten fakturak ere gorde behar dituzte, dataren araberako zenbakia jarrita eta hiruhilekotan taldekatuta.
Beste alde batetik, araubide erraztuan dauden subjektu pasiboek jasotako fakturen erregistro liburua eduki behar dute ondasun eta zerbitzuen eskuraketei eta inportazioei dagozkien fakturak eta agiri baliokideak idaztohartzeko. Gainera, aplikatutako indize edo moduluen gordekinak gorde behar dituzte.
Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzako ustiapenen titular diren pertsona fisikoei eta juridikoei (salbuespena: merkataritzako sozietateak, kooperatiba sozietateak eta eraldaketarako nekazaritza sozietateak), eskatzen diren betekizunak betez gero eta araubideari uko egin ezean.
Ustiapen baten titularra da jarduera ekonomikoa egiten duen enpresaburua; jabea zein lagapen hartzailea izan daiteke.
Ondorioz, araubidearen ondorioetarako ez dira titulartzat hartzen.
- Finka edo ustiategia errentan, erdirakoan edo beste zeinahi modu erabiliz lagatzen duten jabeak.
- Abeltzaintza integratuko araubidean abeltzaintzako jarduerak egiten dituztenak.
Nekazaritza, baso, abeltzaintza eta arrantzako ustiapenaren kontzeptua: lugintzatik, ustiapenetatik edo harrapaketatik zuzenean produktu naturalak lortzen dituztenak. Besteak beste, loreen laborantza, espeziena, hazi laborantza,... are berotegietan ere; lurraren ustiapenari lotutako abeltzaintza, hegazti hazkuntza, erlezaintza, untxi hazkuntza, zetar hazkuntza eta ehiza espezieen hazkuntza barne; basogintza; ur gezako arrantza ustiapenak; moluskuen, oskoldunen eta arrainen haztegiak.
Araubide berezi honen barruan daude hirugarrenei egiten zaizkien zerbitzu osagarriak. Zerbitzuak osagarritzat jotzen dira aurreko urteko zenbatekoa ez bada ustiapeneko eragiketa guztien bolumenaren ehuneko hogei baino gehiago.
Zerbitzu osagarriak dira: Landatzea, ereitea, laboratzea, uzta biltzea eta garraiatzea; produktuen enbalajea eta egokitzapena; animaliak hazi, zaindu eta gizentzea; laguntza teknikoa ematea; tresnen eta makinen errentamendua; landare eta animalia kaltegarriak hiltzea; lurrak ureztatzeko eta lehortzeko instalazioen ustiapena; basogintzako zerbitzu osagarriak: arbolak moztea, entresaka egitea, ezpaltzea eta azal kentzea, basoak garbitzea.
Ez, araubidetik kanpo daude. Araubide erraztua aplika daiteke. (Ikusi 35 - 38 arteko galderak).
-
Merkataritzako sozietateak.
-
Kooperatiba sozietateak eta eraldaketarako nekazaritza sozietateak.
-
Aurreko urtean araubide bereziko jarduera guztietan egindako eragiketen bolumena 250.000 €-tik gorakoa izan duten subjektu pasiboak.
-
Aurreko urtean araubide berezia ez beste araubide guztietan egindako eragiketa guztien bolumena 150.000 eurotik gorakoa izan duten subjektu pasiboak.
-
Araubide erraztuari uko egin dioten subjektu pasiboak.
-
Aurreko urtean enpresa edo lanbide jarduera guztietan egindako ondasun eta zerbitzuen eskuraketa eta inportazioetan, ibilgetuaren elementuei dagozkionak izan ezik, 250.000 eurotik (BEZ zenbatu gabe) pasatu diren enpresaburu edo profesionalak.
BEZaren araubide erraztuari uko egiteak berekin dakar nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezitik kanpo geratzea. (Arauaren 124.bi.5. artikulua)
Berari heldutako subjektu pasiboek ez daukate zerga jasanarazi behar, ezta ordaindu ere (ez daukate BEZaren aitorpena aurkeztu beharrik). Eskuraketetan jasandako BEZ kuotak ezin kendu dituztenez, oroharreko konpentsazioa lor dezakete beren produktuak araubide bereziari heldutako enpresaburuei saltzen dizkietenean. Konpentsazioa kengarria da jasaten duen enpresaburuarentzat.
Uko egin ezean, berez aplikatzen da; beraz, borondatezkoa da, uko egin ahal zaio eta. Jarduerari ekiten zaiola adierazten duen aitorpena aurkeztearekin batera egin beharko da ukoa edo, bestela, ondorioak izan behar dituen urtearen aurreko abenduan.
Uko egin dela ulertuko da baldin eta araubide orokorra aplikatuz ondorioak izango ditueneko urtea naturalaren lehenengo hiruhilabetekoari dagokion aitorpen-likidazioa epealdiaren barruan aurkezten bada.
Hiru urte gutxienez. Hau da: araubideari uko eginez gero, hiru urte pasatutakoan ezeztatu daiteke, hain zuzen ere berriz ere araubideari heldu nahi zaion urteko aurreko abenduan.
Hona:
Nekazaritzako edo basogintzako ustiapenetan sortutako produktu naturalen emateen eta zerbitzu osagarrien % 12.
Abeltzaintzako edo arrantzako ustiapenetan sortutako produktu naturalen emateen eta haien zerbitzu osagarrien % 10,5.
Lehen adierazitako konpentsazio ehunekoak aplikatu zaizkio produktu edo zerbitzuen salmenta prezioari. Ez dira kontuan hartuko zeharkako zergak ez eta gastu gehigarri eta osagarriak ere, hala nola: komisioak, garraioak, aseguruak, interesak, eta abar.
Ondasuna edo zerbitzua eskuratzen duen enpresaburuak edo profesionalak. Ordainagiria jaso behar du, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari heldutako subjektu pasiboak sinatua; kopia bat eman behar dio.
Ez; produktuak araubide berezian dagoen beste nekazari bati ematen badizkio, ezin du jaso % 12ko konpentsazioa, ez eta BEZaren zioz ezer jasanarazi ere.
Ez, horretarako ezinbestekoa da ustiapenean sortutako produktu naturalak enpresaburu edo profesionalei ematea.
Ez, nekazariek ez dute eman behar fakturazio agiririk; eragiketen jasotzaileek ematen dizkieten ordainagiriak sinatu baizik ez dute egin behar.
Araubide berezi honi heldutako subjektu pasiboek araubidearen itzalpean egiten dituzten eragiketa guztiak (emateak eta zerbitzu osagarria) erregistro liburu batean idaztohartu behar dituzte.
Horrez gain:
-
Araubide erraztuaren edo baliokidetasun errekarguaren araubide bereziaren itzalpeko eragiketarik egiten badute, jasotako fakturen erregistro liburua eduki behar dute; araubide bakoitzekoak atal batean idaztohartu behar dira.
-
Eragiketaren bat bestelako araubide batean eginez gero, hari dagozkion betebehar formalak bete behar dituzte.
Pertsona fisiko diren txikizkako merkatariei eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren errentak esleitzeko araubideko entitateei, baldin eta kide guztiak pertsona fisikoak badira eta salgaiak edo produktuak txikizka merkaturatzen badituzte (berariaz salbuetsiak izan ezik).
Salbuespenak: Araubide hau ezin da aplikatu ondoko produktuen salmentan: ibilgailuak, ontziak, hegazkinak, garraiobideen osagarriak eta ordezko piezak, harribitxiak, larruzko jantziak, arte objektuak, antigoaleko gauzak eta bildumakoak, ondasun erabiliak, hegazti hazkuntzako eta erlezaintzarako tresnak, petrolio produktuak, industria makinak, eraikuntzako materialak, mineralak, eta metalak.
Txikizkarien hornitzaileek BEZ ez ezik baliokidetasun errekargua ere jasanarazi behar diete fakturan, bereizita, oinarri berari aplikatuta.
Txikizkako merkatariek araubidean daudenez argitu behar diete hornitzaileei, edo aduanako langileei, inportazioetan.
Bai merkataritzako eragiketetan, bai jarduerarako soilik diren ondasun eta eskubideen eskualdaketetan, BEZ jasanarazi behar diete bezeroei; errekargua ez, ordea. Ez dute aurkeztu behar BEZaren aitorpen-likidaziorik eta ezin dituzte kendu jardueragatik jasandako BEZ kuotak. Hala ere, salbuespenari uko egin ondoren txikizkako merkataritzan higiezinak eskualdatuz gero, zerga likidatu behar da eta emaitzako kopurua sartu.
Ez, araubide hau nahitaez eta berez aplikatzen da.
- BEZaren tasa 21% -> 5,2%
- BEZaren tasa 10% -> 1,4%
- BEZaren tasa 4% -> 0,5%
- Tabakoa -> 1,75%
Aldizkakoa ez den BEZaren aitorpen-likidazioa (309 eredua) eta Batasunaren barruko eragiketen laburpen aitorpena (349 eredua).
a) Araubidearen aplikazioa dela eta Subjektu pasiboek araubide berezian daudenez argitu behar diete hornitzaileei, edo aduanako langileei.
b) Fakturak: Araubideko eragiketetan ez dute fakturarik egin behar, ez agiri baliokiderik. Faktura osoa kasu honetan soilik eman behar dute: ondasunen eskuratzailea zergaren subjektu pasiboa bada edo, oro har, faktura eskatzen badio subjektu pasibo den zergen ordainketarako oinarrietan kenkariak aplikatu ahal izateko.
c) Erregistro liburuak direla eta: Ez dute horrelakorik eduki behar BEZerako, baldin eta baliokidetasun errekarguaren araubide berezia aplikatzen ez zaion jardueraren bat egiten badute.
d) Likidazioak: honako kasu hauetan soilik aurkeztu behar dute aitorpen-likidazioa:
- Batasunaren barruko ondasun eskuraketak.
- Subjektu pasiboaren inbertsioa.
- Ondasun emateak bidaiariei, zergaren itzulketarako eskubidea dutela.
- Higiezinekin egiten diren eragiketen zioko salbuespenei uko eginez gero, bidezko zerga kuotari dagokionean.
Aurreko urte naturalean gehienez 2.000.000 euroko eragiketa bolumena izan duten subjektu pasiboek.
Kutxa irizpidearen araubide berezitik kanpo utziko dira subjektu pasiboak, aurreko urte naturalean zehar jasotzaile jakin batekin egin dituen eskudiruzko kobrantzak guztira 100.000 eurotik gorakoak badira.
Bai. Adierazitako aukera baliatu beharko da jarduera hastearen aitorpena aurkeztearekin batera edo, bestela, ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi aurreko abenduan.
Aukera hori hurrengo urteetara luzatzen dela ulertuko da araubide horri uko egin ezean.
Zergaren aplikazio lurraldean egiten diren eragiketa guztietan.
Baztertuta gelditzen dira:
a) Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezi erraztura, baliokidetza errekargura eta inbertsiotarako urrera lotutakoak. Denak bide elektroniko eta entitate talde bidez eskainitako zerbitzuei aplikatzekoak.
b) Batasunaren barruko ondasun esportazio eta emateak.
c) Batasunaren barruko ondasun eskuraketak.
d) Subjektu pasiboaren inbertsioak.
e) Inportazioak eta horiekin parekatutako eragiketak.
f) Ondasun eta zerbitzuen autokontsumoak.
Araubide horrek BEZ jasanaraziaren sortzapena eta, ondorioz, aitorpena eta ordainketa atzeratzen ditu, harik eta subjektu pasiboaren bezeroei kobratzen duten zaien arte; hala ere, atzeratu egingo da erosketengatik jasandako BEZari dagokion kenkaria, harik eta beren hornitzaileei ordaindu arte (kutxa bikoitzeko irizpidea). Atzeratze horiek muga izango dute eragiketak egin direneko hurrengo urteko abenduaren 31.
Ez, aitorpen-likidazio bat bakarrik aurkeztu behar du likidazioaldi bakoitzeko, egindako jarduera guztiak hartzen dituena.
Nolanahi ere, derrigorrezko betearazpena xede duten administrazio eta epai prozeduretan, adjudikaziodunek bi aitorpen aurkez ditzakete.
-
Ohikoa: 303 edo 310 eredua.
-
309 eredua; honen bitartez eragiketak jasandako BEZ kuota sartzen da lehengo jabearen kontura eta beraren izenean.
Orokorrean, hiru hilean behin; kasu batzuetan, hala ere, hilero aurkeztu behar da (enpresa handiak, Hileko Itzulketen Erregistroan alta emanda dauden zergadunak, eta entitate taldeen araubide berezian dauden zergadunak).
Hileko Itzulketen Erregistroan inskribatuta dauden subjektu pasiboek, enpresa handiek eta entitate taldeen araubide berezian dauden entitateek.
Aurreko urteko eragiketen zenbatekoa 6.010.121,04 eurotik gorakoa izan duten subjektu pasiboak (BEZ, baliokidetasun errekargua eta oroharreko konpentsazioa zenbatu gabe). Salbuetsitako eragiketak zenbatu behar dira; aldiz, ondasun higiezinen noizean behingo emateak eta inbertsio ondasunen emateak, ez.
Aitorpen-likidazioa eragiketarik egin ez den epealdietan ere aurkeztu behar da; salbuespena: aldizkakoak ez diren aitorpenak, horiek egitatea gertatzen denean baino ez dira aurkeztuko.
1) EGOITZA FISKALA ETA SOZIALA ARABAN DITUEN SOZIETATEA, HELBIDEA ALDATZEN DUENA:
Aldizkako aitorpen deklarazioak | Eredua | Aldizkotasuna |
---|---|---|
Aitorpen-likidazioa. Araubide orokorra | 303 | Hiru hilean |
Aitorpen-likidazioa. Araubide erraztua | 310 | Hiru hilean |
Aitorpen-likidazioa. Enpresa handiak | 303 | Hilean behin |
Aitorpen-likidazioa. Hileko itzulketa | 303 | Hilean |
Aitorpen-likidazioa. Entitate taldeen araubidea. Banakako eredua | 322 | Hilean |
Aitorpen-likidazioa. Entitate taldeen araubidea. Eredu erantsia | 353 | Hilean |
Aitorpen-likidazioa. Urtekoa. Araubide orokorra | 390 | Urtero |
Aitorpen-likidazioa. Urtekoa. Araubide orokorra | 391 | Urtero |
Aitorpen-likidazioa. Entitate taldeen araubidea. Eredu erantsia | 353 | Urtero |
Aitorpen-likidazioa. Subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkieten, ondasunak urrutitik saltzen dituzten eta ondasun batzuk barrutik ematen dituzten subjektu pasiboei aplikatzen zaien araubide berezia. | ||
Batasunaren araubidea behin | 369 | Hiru hilean |
Inportazioaren araubidea | 369 | Hilean |
Aldizkakoak ez diren aitorpen-deklarazioak | 308 eta 309 |
---|---|
Hiruhilekoko aitorpenak:
-
Hilaren 1etik 25era bitartean, apirilean, uztailean eta urrian (303, 310 eta 369 ereduak).
-
Urteko aitorpen-likidazioa urtarrilaren 1etik 30era bitartean (390 eta 391 ereduak).
-
Laugarren hiruhilekoa, 369 eredua - Batasunaren araubidea, urtarrilaren 25era arte.
Hileko aitorpenak:
- Hilaren 1etik 25era bitartean (303, 322, 353 eta 369 ereduak).
- Uztailekoa irailaren 10era arte aurkez daiteke (303, 322, 353 eta 369 ereduak).
- Urteko aitorpen-likidazioa urtarrilaren 1etik 30era bitartean (390 eta 353 ereduak).
- Abendua, 369 eredua - Inportazioaren araubidea, urtarrilaren 25era arte.
Aitorpen hauek Zergaren likidazioa eragiten duten eragiketak egiten diren aldietan soilik aurkeztu behar dira. Epealdiak hiruhilekoko aitorpenetarako ezarritako berak dira: hilaren 1etik 25era bitartean, apirilean, uztailean eta urrian, eta urtarrilaren 1etik 30era bitartean.
Salbuespena:
Batasunaren barruan garraiobide berriak eskuratzea: hogeita hamar egun eskuraketa egunetik, eta behin betiko matrikulazioa baino lehen (309 eredua).
Ekitaldiko urteko aitorpen-likidazioaren eredua, laugarren hilekoko aitorpena, abendukoa, bereganatzen eta ordezten duena. Aitorpen honetan ekitaldiko lehen hiru hilekoetako edo urtarriletik azarora bitarteko sarrerak eta itzulketak egozten dira.
Noizbehinkako subjektu pasiboek ez dute aurkeztu behar 390 eredua.
Sortutako kuotak gainditzeagatik kenkari batzuk ezin aplikatu izan dituzten subjektu pasiboek abenduaren 31ko saldoa itzultzeko eska dezakete urteko azken zergaldiko aitorpen-likidazioan.
Ez, BEZaren itzulketa urteko aitorpen-likidazioan baino ezin da eskatu.
Hileko Itzulketen Erregistroan inskribatuta dauden enpresaburuek eta profesionalek hileko saldoa eska dezakete 330 ereduaren bitartez, eta fakturazio erregistroak ere modu elektronikoan aurkeztu behar dituzte (SII).
Zerga betebeharrak egunean dituzten enpresaburuek eta profesionalek, ezarritako epealdiaren barruan eskatuz gero. Salbuespena: zerga araubide erraztuan ordaintzen dutenek ezin dute eskatu.
Inskribatzeko eskaera modu telematikoan baizik ezin da egin.
Zergaren autolikidazioak nahitaez modu telematikoan 303 ereduaz baliatuz aurkeztu ez ezik, fakturazio erregistroak ere modu telematikoan aurkeztu behar dira (SII).
Oro har, ondorioak izan behar dituen urtearen aurreko azaroan.
Hala ere, aldizkako autolikidazioak aurkezteko epealdian (ad.: subjektu pasibo batek hiru hilean behin aurkezten dituenak 200x(e)eko apirilaren 1-25 bitartean eskatu ahal izango luke alta), eta eskaerak autolikidazioen likidazioaldia amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Errepidez bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko jarduerengatik araubide erraztu berezian dauden subjektu pasiboek eska dezakete jasandako kuota kengarriak itzultzeko jarduera horiei atxikitako garraiobideen eskuraketaren ondorioz, garraiobideak eskuratu dituzten hilaren hurrengoaren 25 egunetan.
Aurreko paragrafoan adierazi diren garraiobideetarik, errepidez salgaiak garraiatzeko jarduera egiten duten subjektu pasiboek eskuratu dituztenak, salgai garraiorako ibilgailuak izan beharko dira eta baimendutako gehieneko masa gutxienez 2.500 kg izan beharko dute.
Itzulketa eskatzeko, 308 eredua erabiliko da. Eredu hori ibilgailua erosi ondorengo hilaren lehenengo 25 egunetan aurkeztu behar da. Subjektu pasiboak, normalean, 310 autolikidazioa aurkeztuko du, ibilgailua erosteko jasandako kuotak sartu gabe.
Batasunaren barruan ondasun eta zerbitzuen emateak edo eskuraketak egiten dituzten enpresaburuek eta profesionalek (pertsona fisikoek eta juridikoek, eta ZFAOren 35.3 artikuluko entitateek) aurkeztu behar duten aitorpen informatiboaren eredua da. Osagai hauek dauzka: laburpen orri bat eta barruko orriak, Batasunaren barruko emate salbuetsiak eta Batasunaren barruko kargapeko eskuraketak aitortzeko eta haien zuzenketak egiteko erabili behar direnak.
Ez, halako eragiketarik egin ez den hiruhilekoan ez da aurkeztu behar aitorpena.
Oro har, hilero, hurrengo hilaren lehen 25 egunen barruan, uztailekoa eta abendukoa izan ezik. Uztailekoa irailaren 10 arte aurkeztu ahal izango da eta abendukoa hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 30 arte.
Ez erreferentziako hiruhilekoan ez aurreko lau hiruhilekoetan, ez Batasunaren barruko ondasun emateen zenbatekoa ez zerbitzugintzena ez bada izan 50.000 €-tik gorakoa, hiru hilean behin aurkeztu ahal izango da, hurrengo hiruhilekoko lehen 25 egun naturaletan (salbuespena: laugarren hiruhilekokoa hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 30era arte aurkeztu ahal izango da).
Hiruhilekoa osatzen duten edozein hilen bukaeran Batasun barruko ondasun emakidek edo zerbitzu eskaintzek 50.000 euro baino gehiago egiten badute, igarotako hil edo hilei dagokien 349 eredua aurkeztuko da. Aurkeztu ere hurrengo hilaren lehen 25 egunen barruan.
2021eko uztailaren 1etik aurrera leihatila bakarrean sartuko dira enpresaburuek eta profesionalek egoitza ez duten Batasuneko estatuetan azken kontsumitzaile partikularrei egiten dizkieten zerbitzu guztiak, bai eta ondasunen urrutiko salmentak eta ondasunen nazio barruko emate batzuk ere. Beraz, hemendik aurrera hauxe izango da beraren izena: «leihatila bakarra» (One Stop Shop, OSS).
Leihatila bakarrean (OSS) hiru araubide hauta daitezke. Araubide horiek BEZaren inguruko betebehar formalak errazten dizkiete Europar Batasunean azken kontsumitzaileei ondasunak ematen edo zerbitzuak egiten dizkieten enpresaburuei eta profesionalei; izan ere, ez dute edukiko zertan identifikatu eta alta eman Batasuneko estatu bakoitzean, eta:
-
BEZaren ondorioetarako aski izango dute Batasuneko estatu batean erregistratzea modu elektronikoan Batasuneko estatu guztietako bezeroei egiten dizkieten ondasun emate eta zerbitzu guztietarako, ezarritako baldintzak beteta eginez gero.
-
BEZaren aitorpen bakarra aurkeztu ahal izango dute modu elektronikoan identifikatuta dauden Batasuneko estatuan, eta ordainketa bakar batean likidatu ahal izango dute Batasunean egindako ondasun emate eta zerbitzu guztiak.
Horretarako, OSS sisteman alta emateko eskatu beharko dute modu elektronikoan 035 formularioa erabiliz.
OSS aplikatzea hautatzen dutenek hiru hilean behin aurkeztu beharko dute 369 eredua modu elektronikoan.
- Garraiobide berriak.
- Instalatzeko edo muntatzeko ondasunak (Arauaren 68.Bi.2 artikulua).
- Erabilitako ondasunen, arte objektuen, antzinako gauzen eta bildumako objektuen araubide berezian dauden ondasunak, zeren eta ondasun hauen salmenta sorburuko estatuan kargatzen baita beti.
- Zerga berezien kargapeko ondasunak, Batasunaren eskuraketak kargapean ez dituzten pertsonei salduz gero (Arauaren 14. artikulua).
BEZa eta merkataritza elektronikoa
2021eko uztailaren 1etik aurrera, aldatu egingo dira Batasuneko azken kontsumitzaileek oro har Interneten eta bestelako bitarteko elektronikoen bidez kontratatzen dituzten eta enpresari eta profesionalek beste estatu kide batetik edo hirugarren herrialde edo lurralde batetik bidaltzen dituzten ondasun emateei eta zerbitzuen prestazioei BEZa aplikatzeari buruzko zenbait alderdi.
Orain arte, merkataritza elektronikoko saltzaileek BEZ zenbakia eduki behar izan dute atalase orokor batetik gorako negozio bolumena zuten estatu kide bakoitzean. Uztailaren 1etik aurrera, atalase horien ordez EBren atalase komun bat ezarriko da, 10.000 eurokoa, eta hortik gora, ondasunak ematen diren estatu kidean ordaindu beharko da BEZa.
BEZean, merkataritza elektronikoaren zerga kudeaketa leihatila bakarraren araubide berezietan oinarritzen da (One Stop Shop), zeinean bete baititzakete enpresariek, profesionalek eta interfaze digitalek EB osoan egiten dituzten salmentetarako sortutako BEZaren arloko betebehar guztiak. Behin beren estatu kidean erregistratuta, EBn egiten dituzten salmenta guztiei dagokien BEZa aitortu eta ordaindu dezakete leihatila bakarraren bidez aitorpena aurkeztuta. Leihatila bakarra arduratuko da BEZa dagokion estatu kideari helarazteaz.
Leihatila bakarrak hiru modalitate ditu:
10.000 eurotik beherako zenbatekoa izanez gero, enpresa saltzailea finkatuta dagoen estatu kidean ordain daiteke BEZa. Muga horretatik gorako zenbatekoa izanez gero, enpresak leihatila bakarrean (OSS) erregistra daitezke, beste estatu kide batzuetan zordundutako BEZa aitortzeko eta ordaintzeko.
Honako hauek biltzen ditu:
-
EBko kontsumitzaileei emandako zerbitzuak
-
Ondasunen urrutiko salmentak EBko erosleei
OSS aukeratuz gero, honako hauek egin behar dira:
-
Salgaiak zein estatu kidetara igortzen diren, edo zerbitzuak zein estatutan ematen diren, estatu kide horretako BEZ tasa aplikatu
-
EB barruko zerbitzu emateei edo ondasunen urrutiko salmentei dagokien BEZa kobratu erosleari
-
OSSean zein estatu kidetan erregistratuta dagoen, estatu kide horren OSS atariaren bidez BEZaren aitorpen elektronikoa bidali hiru hilez behin
-
OSSean zein estatu kidetan erregistratu den, estatu kide horri egin BEZaren aitorpenean jasotako BEZaren hiru hilez behingo ordainketa
-
10 urtez gorde OSSen esparruan sartutako salmenta guztien erregistroak
2021eko uztailaren 1etik aurrera, kendu egingo da balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) salbuespena, 22 euroko balioa gainditzen ez duten ondasunen inportazioetarako. Ondorioz, EBn inportatutako salgai guztiei BEZa ezarriko zaie.
Inportazioko leihatila bakarra (IOSS) sortu da 150 euroko balioa gainditzen ez duten salgai inportatuen urrutiko salmentei dagokien BEZaren aitorpena eta ordainketa erraztu eta sinplifikatzeko.
Ondasun hauen urrutiko salmentak biltzen ditu:
-
EBtik kanpotik garraiatzen edo igortzen direnak, saltzeko unean
-
150 euroko balioa gainditzen ez duten bidalketetan igortzen edo garraiatzen direnak
-
zerga bereziak ordaindu behar ez dituztenak (normalean alkoholari eta tabakoari aplikatzen zaizkienak)
IOSS aukeratuz gero, honako hauek egin behar dira:
-
Erosleak EBn ordaindu behar duen BEZaren zenbatekoa erakutsi/bistaratu, beranduenik ere eskaera prozesua amaitzen denean
-
Bermatu erosleari kobratzen zaion BEZa azken helmugatzat EBko estatu kide bat duten eta IOSSen esparruan sartzen diren ondasun guztiak emateari dagokiona dela
-
Ziurtatu IOSen esparruan sartzen diren salgaiak 150 euroko balioa gainditzen ez duten bidalketetan igortzen direla
-
Ahal den neurrian, fakturan erakutsi erosleak ordaindutako prezioa, eurotan
-
IOSSean zein estatu kidetan erregistratuta dagoen, estatu kide horren IOSS atariaren bidez BEZaren aitorpen elektronikoa bidali hilero
-
IOSSean zein estatu kidetan erregistratu den, estatu kide horri egin BEZaren aitorpenean jasotako BEZaren hileko ordainketa
-
10 urtez gorde IOSSen esparruan sartutako salmenta guztien erregistroak
-
EBn aduanetako izapideak egiteko behar diren argibideak eman, IOSSeko BEZaren ondorioetarako identifikazio zenbakia barne (IOSS VAT) EBko mugan salgaiak aitortzen dituen pertsonari.
Europar Batasunean finkatuta ez dauden subjektu pasiboek emandako zerbitzuetarako araubide berezia. Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eskumenak dira araubide horretan erregistratzea eta BEZaren aitorpenak aurkeztea.
Egungo enkanteak
2 merkataritza-lokal Gasteizen
Zuzeneko esleipenaren gutxieneko prezioa: 24.050,00 euro eta 33.900,00 euro.
ALHAOn argitaratzea: 2024ko azaroaren 22a, ostirala. 133. zk.
Ribabellosako landa-finka
Zuzeneko esleipeneko gutxieneko prezioa: 46.558,17 euro.
ALHAOn argitaratzea: 2024ko azaroaren 13a, asteazkena. 129 zk.
Etxebizitza Naldan (Errioxa)
Zuzeneko esleipeneko gutxieneko prezioa: 12.865,12 euro.
ALHAOn argitaratzea: 2024ko azaroaren 13a, asteazkena. 129 zk.
2 aparkaleku Izarran
Zuzeneko esleipenaren gutxieneko prezioa: 6.000,00 euro eta 6.000,00 euro.
ALHAOn argitaratzea: 2024ko azaroaren 13a, asteazkena 129 zk.
Etxea lastategiarekin, etxea eta ukuilua Tamamesen (Salamanca)
Zuzeneko esleipeneko gutxieneko prezioa: 9.344,84 euro.
ALHAOn argitaratzea: 2024ko azaroaren 13a, asteazkena. 129 zk.
Etxebizitza Barakaldon
Zuzeneko esleipeneko gutxieneko prezioa: 34.526,33 euro.
ALHAOn argitaratzea: 2024ko azaroaren 15a, ostirala 130. zk.
Federazio-hauteskundeak
Araudia
2024ko federazio-hauteskundeetarako ibilbide-orria
Informazio-bilerako aurkezpena
Hauteskunde-araudiko eredua
Hauteskunde prozesurako ereduak
Zentro pribatuen prezioak 2024
Zentroek emandako azken datuak.
OHARRA: Prezio horiek ez dute BEZa barne hartzen. Indarrean dagoen araudiaren arabera, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE) jasotzen dutenek, egoitzaren prezioaren (BEZik gabe) % 10 baino gehiago estaltzen badu, % 4ko tasa aplikatu beharko dute, eta ez % 10eko tasa.
VITORIA-GASTEIZ
ZENTROAREN IZENA | BANAKAKO GELA | BINAKAKO GELA | EGUNEKO ARRETA |
---|---|---|---|
AGURAIN | 2.622 € | 2.461 € | |
AGURE ARKAIATE | 3.075 € | 2.874 € | |
AGURE RICALLOR | 2.975€ Lehen urteko eskaintza 2.735€ | 2.790€ Lehen urteko eskaintza 2.550€ | |
AGURE SALBURUA | 3.075 € | 2.874 € | |
2.975€ Lehen urteko eskaintza 2.735€ | 2.790€ Lehen urteko eskaintza 2.550€ | ||
AIARA OKONDO | 2.540 € | 2.390 € | |
AIARA VITORIA | 2.973 € | 2.800 € | |
AITONA | 2.800,00€ 1. graduko mendekotasuna ( +100 €), 2. graduko mendekotasuna (+125€), III. graduko mendekotasuna (+150€) | 2.670,00 € 1. graduko mendekotasuna ( +100€), 2. graduko mendekotasuna (+125€), 3. graduko mendekotasuna (+150€) | |
AITONA BI | 2.950 € | 2.900 € | |
AITONA ETXEA | 2.890 € | 2.860 € | |
ALBERTIA CAMPUS | P. Autonomoa: 2.763,09€ P. Ikuskatua. I. gradua: 3.061,34€ P. Mendekotasuna. II. gradua: 3.221,06€ P. III. graduko mendekotasun handia: 3.354,16€ Aldi baterako egonaldiak (45 egunetik beherakoak): % 10eko errekargua | P. Autonomoa: 2.558,42€ P. Ikuskatua. I. gradua: 2.795,13€ P. Mendekotasuna. II. gradua: 2.928,24€ P. Mendekotasun handia. III gradua: 3.114,58€ Aldi baterako egonaldiak (45 egunetik beherakoak): % 10eko errekargua | Astelehenetik ostiralera: 1.032,97€ Astelehenetik igandera: 1.417,34€ |
ALBERTIA CENTRO | Autonomoa: 3.059,51 € Aldi baterako egonaldiak (45 egunetik beherakoak): % 10eko errekargua | Autonomoa: 2.799,32 € Aldi baterako egonaldiak (45 egunetik beherakoak): % 10eko errekargua | Astelehetik ostiralera: 1.125 € Astelehenetik igandera: 1.455,77€ |
ALBERTIA IRADIER | Autonomoa: 2.785,44 € ALDI BATERAKO EGONALDIAK (45 egunetik beherakoak) % 10eko errekargua | Autonomoa: 2.553,32 € ALDI BATERAKO EGONALDIAK (45 egunetik beherakoak) % 10eko errekargua | Astelehetik ostiralera: 1.075 € Astelehenetik igandera: 1.500 € |
ALDAY |
Autonomoak edo mendekotasun arina (0 eta I ): 3050,00 € Langileen senideen % 5eko deskontuak | Mendekotasunik eza, mendekotasun arina eta autonomoak: 2.750,00 € | |
ARABA | 2.019 € | 1.875 € | |
ARCAYA-ARCAIA ZAHAR ETXEAK | C mota. Banakako bainugela partekatua: 2689,96 € | A mota: bikoitza komun partekatuarekin: 2.533,60 € | |
ARIÑEZ | Pertsona Autonomoak: 2.732,09€ I. mailako gainbegiratuak: 2.868,70€ II. mailako mendekotasuna duten pertsonak: 3.005,30€ Mendekotasun handia eta III. gradua: 3.141,91€ Egonaldi laburra: - Bat datozen familia-unitate bereko 2 pertsona; tarifa gutxien duenari % 10eko deskontua aplikatzen zaio | Pertsona Autonomoak: 2.498,36€ I. mailako gainbegiratuak: 2.623,28€ II. mailako mendekotasuna duten pertsonak: 2.748,20€ Mendekotasun handia eta - Bat datozen familia-unitate bereko 2 pertsona; tarifa gutxien duenari % 10eko deskontua aplikatzen zaio | 1.544,66tik 1.776,36 eurora (Astelehenetik Igandera)
|
ASCARZA | 2.833,39 € Aldi baterako kontratua: 113,41 €/eguneko | 2.615,44 € Aldi baterako kontratua: 103,10 €/eguneko | |
AVENIDA ETXEA | 2.875 € | 2.650 € | |
BEL EDAD - ARTZINIEGA | Txikia: 2.525,00 € | 2.323,00€ | |
BETANIA GARDEN | 3.076,26 € Hilabete naturaletik gorako ospitaleratze-kasuak, dagokion tarifari % 10eko deskontua aplikatuta % 5eko deskontua oraingo edo aurreko erabiltzaileekin familia-loturak dituzten erabiltzaile berrientzat | 2.908,45 € Logela bikoitz partekatuan ezkonduz gero edo senitartekoak izanez gero, % 5eko deskontua aplikatuko zaio bakoitzari Hilabete naturaletik gorako ospitaleratze-kasuak, dagokion tarifari % 10eko deskontua aplikatuta % 5eko deskontua oraingo edo aurreko erabiltzaileekin familia-loturak dituzten erabiltzaile berrientzat | |
BETSAIDA | 3.402,30 € | 3.247,65 € Ezkontzak/senide-bikotea – Tarifaren % 5eko deskontua aplikatu behar da bakoitzari dagokiona, biek partekatutako gela bikoitzean | 1.500 € |
BURGELU | 2.300€ Prezio hori egoera berezietan alda daiteke (ezkontzak, familia-loturak), 2100 €-ra arte gutxienez | 2.200€ Prezio hori egoera berezietan alda daiteke (ezkontzak, familia-loturak), 2.100 €-ra arte gutxienez | |
CAREMA | 2.530 € Eguneko egonaldia: 101€ | 2.380 € Eguneko egonaldia: 96€ | Eguneko arreta: Astelehenetik ostiralera, lekualdaketekin: 1.610 € Astelehenetik igandera, lekualdaketarik gabe: 1.410 € |
CAREMA RESIDENCIAL | 2.530 € Eguneko egonaldia: 101 € | 2.380 € Eguneko egonaldia: 96 € | Lekualdaketekin eguneko arreta: Astelehenetik Ostiralera: 1.610 € Astelehenetik Igandera: 1.410 € |
CASA VASCA | 2.399,9 € | 2.236,13 € | |
CASER: ALTO DEL PRADO | Bainugelarekin : I. gradua: 3341,00€ II. gradua: 3478,00€ III. gradua: 3614,00€ Bainugelarik gabe : I. gradua: 2.972,00€ Deskontuak: Caser bezero/laguntzaileak; Senar-emazteak/Familia-unitateak; Caser hitzarmenak: % 5 tarifaren arabera 1. urtean |
I. gradua: 3050,00€ II. gradua: 3186,00€ III. gradua: 3345,00€ Deskontuak: Caser bezero/laguntzaileak; Senar-emazteak/Familia-unitateak; Caser hitzarmenak: % 5 tarifaren arabera 1. urtean | |
COLISEE MIÑANO |
Banakako logelaren gehigarria: 338,73 € Suitaren gehigarria: 363,63 € Ezkontza, familia deskontuak %10 | P. baliodunak eta I. gradua: 3042,90 € II. gradua: 3291,30 € III. gradua: 3416 € Ezkontza, familia deskontuak %10 | Garrioarekin Astelehenetik ostiralera: 1.305,35€ Garraiorik gabe Astelehenetik ostiralera: 1.100,40€ Astelehenetik igandera: 1.525,15€ |
DOMUSVI GAZALBIDE | Mendekotasun txikia: 3.295,00 € | ||
EL MANANTIAL | 2.403,85 € | 2.307,69 € | |
ELORRI | 2.833,39 € Oporretako edo atsedeneko aldi baterako kontratua 113,41 €/eguneko | 2.615,44 € Oporretako edo atsedeneko aldi baterako kontratua 103,10 €/eguneko | |
EL PILAR |
3.399,32 € % 4ko deskontua, odol-ahaidetasuneko hirugarren mailara arteko beste erabiltzaile batzuen senideen kasuan | 3.109,31 € % 4ko deskontua, odol-ahaidetasuneko hirugarren mailara arteko beste erabiltzaile batzuen senideen kasuan | Garraiorik gabe: 1.290,40 € Asteburu eta jaiegunetan garraiorik ez: 536,36 € Lanegunetako garraioarekin: 1.522,73€ Orduka: 11,63 € Garraioa lanegunetan: 25,63 € Asteburu eta jaiegunetako garraioa: 33,89 € |
ETXEKO BEROA | 2.500€ | Bainugelarik gabe: 2.300 € Bainugelarekin: 2.400 € | |
GAZTELU | 2. 285 € | 1.605 € | |
GORBEA | P. baliodunak: 2.472 € P. lagunduak: 2.648 € Aldi baterako egonaldiak 96 €, BEZa barne | P. baliodunak: 2.240 € P. lagunduak: 2.413 € Aldi baterako egonaldiak 96 €, BEZa barne | |
HOGAR LARREA | 2.350 € | 2.100 € | |
IGURCO ARABA | EGONALDI IRAUNKORRA: Ertaina: 94,16 €/ egun |
| |
IKATZBIZI | 2.668,35 € | 2.530,78 € 2.668,35 € bainugelarekin | |
JESUS GURIDI | 2.700€ | 2.500€ | |
JUAN PABLO I | A pabiloia: 2.360,00 € |
A pabiloi bikoitza (pertsona bat): 2.975,00 € Laguntza bikoitza: 2.255,00 € | |
LAKUA | 2.750 € | Bainugelarik gabe: 2.550€ Bainugelarekin: 2.650€ | |
LA PURÍSIMA CONCEPCIÓN | 2.500 € | Eguneko arreta: 1.300 € | |
LASARTE AMETS | 3. 051,34€ | 2.833,39 € | |
LOREA ADURTZA | 2.780 € | 2.580 € | |
LOREA TXAGORRITXU | 2.780€ | 2.580€ | |
LOS ROSALES | 2.750 € Egonaldi laburrak: egunak + zenbatekoaren % 5 | 2.650 € Egonaldi laburrak: egunak + zenbatekoaren % 5 | |
LOVI | 3.120 € | 2.980 € |
Atención diurna: 1.500 € Transporte de L a V |
MASKURIBAI | 2.649,44 € | ||
Mª TERESA LANDA | 2.451,09 € | 2.298,10 € | |
MIKEL ANITUA | 2.246,05€ | 2.144,06€ |
|
MIKELATS | 2.450 € Egonaldi laburrak: egunak + zenbatekoaren % 5 | 2.350 € Egonaldi laburrak: egunak + zenbatekoaren % 5 | |
MURUA | 2.667 € | 2.477 € | |
Nª Sª DEL PERPETUO SOCORRO | Gela bikoitzaren prezioa 238,00 € igo da. | P. lagunduak: 1.863,64 € P. erdilagunduak: 2.146,12 € P. lagunduak: 2.514,53 € | Pertsona baliodunak: 955,85€
|
Nª Sª DE OKON | 2.223,76
| ||
NUESTRA SEÑORA DE LA MERCED | Banakako bainua Bainugela partekatua | Autonomoak eta I. mailako gainbegiratuak: 2.564 € II. graduko mendekoa eta III. graduko mendekoa: 2.850 € | |
OROBIDE | 2.758,60€ | 2.546,40 € | 1.066,30€ |
PALACIO DE LA BURULLERIA | 3.461,54 € | 3.076,92 € | |
POBES | I. gradua: II. gradua: III. gradua: Zentroan sartzean Erriberagoitian gutxienez urtebete erroldatuta daramaten erabiltzaileak, % 5 deskontatzen dira | I. gradua: 2.000€ II. gradua: 2.100€ III. gradua: 2.200€ Zentroan sartzean Erriberagoitian gutxienez urtebete erroldatuta daramaten erabiltzaileak, % 5 deskontatzen | Astelehenetik orstiralera (8ordu) : 1. gradua: 749,09 € 2. gradua: 900 € 3. gradua: 1.000 € Astelehenetik ostiralera ( 12 ordu) : 1. gradua: 900 € 2. gradua: 1.000 € 3. gradua: 1.100 € Astelehenetik igandera ( 8 ordu) 1. gradua: 900,00€ 2. gradua: 1.000 € 3. gradua: 1.100 € |
RIBERA ALTA | I. gradua: 1.821,81 € II. gradua: 1.924,30 € III. gradua: 1.958,45 € | I. gradua: 1.707,96 € II. gradua: 1.821,81 € III. gradua: 1.912,91 € | I. gradua: 705,63 € II. gradua: 780,47 € III. gradua: 855,32 € |
ROURE | Banakako bainugela partekatua: 2.985€ Bakarkakoa komunarekin: 3.140 € Egonaldi laburra: | 2.775 € Egonaldi laburra: | 1.230 € |
SAN ESTEBAN | 2.850 € Bakarkakoa komunarekin: 2.950 € | 2.650 € | |
SAN MARTIN | 3.450 € SANITASeko bazkideak: hileko 100 €-ko deskontua. | 3.250 € SANITASeko bazkideak: hileko 100 €-ko deskontua. | |
VILLODAS | P. Autonomoak: 2.748,63€ I. mailako pertsona gainbegiratua: 2.886,06€ II. mailako mendekotasuna duten pertsonak: 3.023,49€ Mendekotasun handia eta III. gradua duten pertsonak: 3.160,92€ - Bat datozen familia-unitate bereko 2 pertsona; tarifa gutxien duenari % 10eko deskontua aplikatzen zaio | P. Autonomoak: 2.530,33€ I. mailako pertsona gainbegiratua: 2.656,85€ II. graduko mendekotasuna duten pertsonak: 2.783,37€ Mendekotasun handia eta III. gradua duten pertsonak: 2.909,88€ - Bat datozen familia-unitate bereko 2 pertsona; tarifa gutxien duenari % 10eko deskontua aplikatzen zaio | 1.587,35tik 1.825,45 eurora (Astelehenetik Igandera) |
TAGORE | Mendekotasunik gabe: 2550,00€. I. mailako mendekotasuna: 2800,00€ II. mailako mendekotasuna: 2940,00€ III. mailako mendekotasuna: 3100,00€ Bizikidetza-unitate bereko bi pertsona ezkontzen badira, I. mailako mendekotasun-tarifa aplikatuko da. | ||
YÉCORA | 2.089,90 €/hilabetea ALDI BATERAKO EGONALDIAK: 69,65 €/eguna | 1.124,50€ | |
ZUBITXU | 2.596,15 € | 2.500 € |
Egoitza-zentroak Gasteizen
ZENTROAREN IZENA | HELBIDEA | TELEFONOA | PLAZAK | Arreta goiztiarreko plazak | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Zerbitzua kontratatzeko plaza kopurua | Zerbitzua kontratatzeko plaza kopurua | |||||
AGURE ARKAIATE | Nadine Gordimer kalea, 19. 01003 Vitoria-Gasteiz | 945 716 840 | 14 | Guztiak | 0 | ---- |
AGURE RICALLOR | Boulevard de Salburua kalea, 54-56 BJ. 01003 Vitoria-Gasteiz |
| 17 | Guztiak | 12 | Guztiak |
AGURE SALBURUA | Martxoaren 8ko etorbidea, 19 01002 Vitoria-Gasteiz | 945 001 662 - 664 297 355 | 14 | Guztiak | 0 | ---- |
AGURE ZABALGANA | Oceano Atlántico kalea, 29-35. 01010 Vitoria-Gasteiz | 945 107 788 | 25
| Guztiak
| 0
| ----
|
AIARA VITORIA | Pablo Picasso 18 ezk. Naciones Unidas. 01015 Vitoria-Gasteiz | 945 068 369 | 22 | Guztiak | 0 | ---- |
AITONA | Urederra ibaiaren kalea, 33. 01010 Vitoria-Gasteiz | 945 197435 - 647 500 303 | 11 | Guztiak | 0 | ---- |
AITONA BI | Urederra ibaiaren kalea, 25 01010 Vitoria-Gasteiz | 669 748 542 | 9 | Guztiak | 3 | Guztiak |
AITONA ETXEA | Pedro Asua kalea, 55-1-D-ezkerra. 01008 Vitoria-Gasteiz | 945 227 687 | 19
| Guztiak
| 0
| ----
|
ALBERTIA CAMPUS | Nieves Cano 29. zk. 01006 Vitoria-Gasteiz | 945 778 916 | 46
| Guztiak
| 4
| Guztiak
|
ALBERTIA CENTRO | Vicente Goicoechea kalea,15. 01008 Vitoria-Gasteiz | 945 146 444 | 49
| Guztiak
| 4
| ----
|
ALBERTIA IRADIER | Manuel Iradier kalea 32, behea 01005 Vitoria-Gasteiz | 17 | Guztiak | 1 | Guztiak | |
ALTO DEL PRADO | Camino Alto del Prado kalea, z/g. 01007 Vitoria-Gasteiz | 945 154 215 | 158
| Guztiak
| 0
| ----
|
ARABA ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA | Brasil kalea, 6,1. 01012 Vitoria-Gasteiz | 945 270 297 | 10 | 0 | 0 | |
ARCAYA ARKAIA ZAHAR ETXEAK | Arcaya kalea, 19. 01193 Arkaia | 945 293 163 | 22 | Guztiak | 0 | ---- |
ARIÑEZ | Entzia kalea, 26 01195 Ariñez | 945 354 146 | 58 | Guztiak | 4 | ---- |
ASCARZA | Ascartza kalea 7. 01193 Ascartza | 945 293 535 | 32
| Guztiak
| 0
| ----
|
AVENIDA ETXEA | Gasteiz etorbidea 57/59 1-eskuina. 01008 Vitoria-Gasteiz | 945 009 944 - 650 873 416 | 14 | Guztiak | 0 | ---- |
BETSAIDA | Aretxabaleta kalea 55. Vitoria-Gasteiz | 678 39 02 58 | 25 (23 individuales y 2 doble) | Guztiak | 4 | Guztiak |
BETANIA GARDEN | Gardelegi kalea, 24, A eta B. 01194 Vitoria-Gasteiz | 945 716 180 | 24
| Guztiak
| 0
| ----
|
CAREMA | Junguitu kalea, 16. 01192 Vitoria-Gasteiz | 16 | Guztiak | 4 | Guztiak | |
CAREMA RESIDENCIAL | Junguitu kalea,16A. 01192 Junguitu | 945 293 420 | 8 | Guztiak | 0 | ---- |
CASA VASCA | Elorriaga kalea, 21 A. 01192 Elorriaga | 945 336 522 | 16 | Guztiak | 0 | ---- |
COLISÉE MIÑANO | Miñano Mayor kalea, 23. 01510 Vitoria-Gasteiz | 945 124 425 | 91 | Guztiak | 4 | Guztiak |
DOMUSVI GAZALBIDE | Juana Jugan kalea, 1. 01009 Vitoria-Gasteiz | 945 223 011 | 150 | Guztiak | 0 | ----- |
ELORRI | Elorriaga kalea, 42. 01192 Vitoria-Gasteiz | 945 204 724 | 39
| Guztiak | 0
| ----
|
ETXEKO BEROA | Portal de Foronda kalea, 15. 01010 Vitoria-Gasteiz | 945 06 86 11 - 688 85 55 61 | 23 | Guztiak | 0 | ---- |
EL PILAR EGOITZA GELIATRIKOA | Uruguay kalea, 5 behea. 01012 Vitoria-Gasteiz | 20 | Guztiak | 4 | Guztiak | |
IKATZBIZI | Reina Sofía etorbidea, 110 behea. 01015 Vitoria-Gasteiz | 945 244 226 | 14 | Guztiak | 0 | ---- |
IMQ IGURCO ARABA | Salbatierrabide kalea, 9. 01007 Vitoria-Gasteiz | 945 142 100 | 90 | Guztiak | 0 | ---- |
JESÚS GURIDI | San Prudentzio kalea, 9-1. eskuina. 01005 Vitoria-Gasteiz | 945 232 562 | 16 | Guztiak | 0 | ---- |
JUAN PABLO I | Portal de Lasarte kalea, 91 -BJ. 01007 Vitoria-Gasteiz | 945 132 202 | 141 | Guztiak | 0 | ---- |
LASARTE AMETS | Mendia kalea, 20. 01194 Lasarte | 945 338 407 - 630 625 203 | 19
| Guztiak
| 0
| ----
|
LOREA | José Achótegui kalea, 26 1º. 01009 Vitoria-Gasteiz | 945 227 989 - 607 448 393 | 23 | Guztiak | 0 | ---- |
LOREA ADURTZA | Plaza de los Naipes 13-15 B. 01006 Vitoria-Gasteiz | 665 729 330 - 607 448 393 | 19 | Guztiak | 0 | ---- |
LOS ROSALES | Sarluze kalea, 14, 01194 Berrostegieta Vitoria-Gasteiz | 945 339 901 - 660 309 760 | 6 | Guztiak | 0 | ---- |
LOVI | Elorriaga, 46. 01192 Elorriaga | 945 270 263 - 945 274 278 | 24 | Guztiak | 12 | Guztiak |
Mª TERESA LANDA | Nª Sª de Estibaliz etorbidea, 16. 01003 Vitoria-Gasteiz | 945 277 884 - 686 483 990 | 12 | Guztiak | 0 | ---- |
MERCEDARIAS | Cuadrilla de Laguardia kalea, 1.zk - A. 01013 Vitoria-Gasteiz | 945 256 900 | 25 | Guztiak | 0 | ---- |
PALACIO DE LA BURULLERIA | Chiquita kalea, 22, 01001 Vitoria-Gasteiz | 24 | Guztiak | 0 | ---- | |
ROURE | Jerónimo Roure kalea, 26. 01010 Vitoria-Gasteiz | 945 303 521 | 24 | Guztiak | 4 | Guztiak |
SAN ESTEBAN | Legazpi, 62 – Behea. 01013 Betoño | 945 255 206 - 607 443 510 | 14 | Guztiak | 2 | Guztiak |
SAN MARTIN | Miren Martinez Sáez del Burgo kalea, 3.zk. 01003 Vitoria-Gasteiz | 945 162 990 | 148 | Guztiak | 0 | Guztiak |
TAGORE | Berlin pasealekua, 15 A. 01002 Vitoria-Gasteiz | 945 130 669 - 606 123 988 | 48 | Guztiak | 0 | ---- |