Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
Elizbarrutiko Museoa sortzeko ideia XX. mendekoa da; orduan hasi ziren Apezpikutza Jauregiaren bulegoetan biltzen bildumako lehenbiziko obrak.
Harrezkeroztik, hainbat lekutan egon da: 1923an Kontzilio Apaizgaitegian "Elizbarrutiko museoa; bertan, elizari dagozkion arte objektuak erakusteko, behar bezala sailkatuta" inauguratu zen. 1930 eta 1936. urteen artean, Elizbarrutiko Apaizgaitegi berrian instalatu zen eta, 1942 eta 1999. urteen artean, Augustin Jauregian jasotako museo instituzioen funtsen zati aitortu zen, Arabako Etxearekin, Museo Probintzialarekin eta Arte Ederren Museoarekin batera.
Azkenik, 1999. urtean, museo hori Katedral Berrian inauguratu zen, Elizbarrutiaren eta Arabako Lurralde Historikoaren erlijio ondarea berreskuratu, kontserbatu, aztertu eta zabaltzeko.
Katedralaren hegoaldeko atea. Museoaren sarrera
6. aretoa. Taularen saila
Bilduma osatzen duten obren jatorriak honakoak dira: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Gotzaindegia eta Elizbarrutiko elizak. Kronologia hurrenkeraren araberako bost ataletan banatzen dira eta material edo teknika nagusien arabera izendatu dira: Harria, Enborra, Taula, Mihisea eta Zilarra.
Museoa Katedral Berrian dago. Eraikin neogotikoa da eta 1907an hasi zen eraikitzen; 1914 eta 1946. urteen bitartean obra geldirik egon zen eta 1969an kontsakratu zen. Barrualdea gardena da eta garaiera handiko bost nabe ditu; Maumejean Etxeko beirate bikainek argitzen dituzte nabe horiek. Tenpluan espiritualtasuna eta museo alorra nagusi dira; izan ere, girolako kaperak museoaren areto bihurtzen dira.
Hezkuntza jarduerak
Kontsulta espezializatuak
Bildumako obrei buruz edota elizbarrutiko ondare artistikoari buruzko kontsultak argitzen ditugu, ikerlariei zein edozein pertsonari.
Argitalpenak
Museoaren gida, aldi baterako erakusketen katalogoak, liburuxka monografikoak, hezkuntza orriak, kromo-albuma, laminak eta posta-txartelak. Harreran daude salgai.
Beste zerbitzu batzuk
- Ezgaitasuna duten pertsonentzako sarbide eta zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
Erreserba eta informazio telefonoa: 945 150631
Harremanetarako datuak
Telefonoa: 945 15 06 31
Posta helbidea:
Katedral berria (Andre Maria Sortzez Garbia) Cadena y Eleta
z/g 01008 Gasteiz
e-maila: info@museoartesacro.org
Ordutegia
Asteartetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:00-18:30
Larunbatetan: 10:00-14:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
Astelehenetan: itxita
Erakusketa iraunkorra
Bilduma kronologia hurrenkeraren araberako bost ataletan banatzen da, eta atalak material edo teknika nagusien arabera izendatu dira:
HARRIA
Eskultura prerromanikoa eta erromanikoa. V-XIII. mendeak. Gure lurraldeko kristautasunaren arte adierazpenik zaharrenetakoak ikus daitezke: estelak, hilobiak, aldareak, kapitelak, leihateak, mentsulak…
ENBORRA
Imajina gotikoak. XIV-XV. mendeak. Egurrean zizelkatutako eskultura dago; horrek Ama Birjina Haurrarekin –Andre Maria–, Kristo Gurutziltzatua eta herritarren jainkozaletasuneko santuak irudikatzen ditu. Halaber, ohol gaineko pintura ikus daiteke.
TAULA
Errenazimenduko obra. XVI. mendea. Flandrian jatorria duen artea eta erretauletan ikusgai dagoen bertoko artea elkarrekin daude. Flandriako triptikoaren taldea, Hamaika Mila Birjinen erlikitegi bustoak, Fontechako San Nikolas Barikoa elizako erretaula eta izen handiko hainbat artistak –besteak beste, Juan de Anchietak– pintatutako edo zizelkatutako erretaulen zatiak gailentzen dira.
MIHISEA
Pintura barrokoa. XVII-XVIII. mendeak. Ibilbidea estilo manierista duen obra batekin hasten da (El Grecoren San Frantzisko) eta italiar estiloko pintura barrokoarekin –besteak beste, José de Ribera edo Luca Giordanorenarekin– jarraitzen du. Gainera, Espainiako eskolak Alonso Cano eta Juan Carreño de Mirandaren Sortzez Garbiaren mihisetan daude irudikatuta.
ZILARRA
Urregintza. XIII-XX. mendeak. Prozesio gurutze, ekisaindu, kopoi, kaliza, pixide, krisma ontzi, nabeta, erlikia ontzi, eta abarren bilduma handiak erlijio urregintza begiesteko aukera ematen du, garai erromanikotik hasi eta XX. mendeko joerak arte.
Gainera, LITURGIA izeneko areto berezi bat eta Félix Alfaro Fournierrek dohaintzan emandako XVIII. mendeko Napoliko jaiotza daude ikusgai.
Irudiak

Hilarria. XIII-XIV mendeak. Korres
Ekisaindua. Sancho de Salcedo. XVI. mendearen hasiera. Samaniego
San Mikel deabruarekin borrokan. XVI. mendearen lehen laurdena. Labraza
San Frantzisko gogoeta egiten belauniko. El Greco. 1586-1592 inguruan.
Sortzez Garbia. Alonso Cano. 1650 inguruan. Berantevilla

Eraistea. 1525 inguruan. San Pedroren eliza
Ama Birjina Haurrarekin, Santa Katalina eta Santa Barbararen triptikoa. Frankfurteko maisua. 1510-1520 inguruan. Urduña
Esklabotzaren Andre Maria. 1278-1280 inguruan. Santa Maria Katedrala
San Joan bataiatzailea predikuan. Luca Giordano. 1692-1702. Argomaniz
San Mikel. XIV mendearen bukaera. Gáceta