Ikerketa eta berrukuntza - araba
IKERKETA ETA BERRIKUNTZA: EUROPA HORIZONTE PROGRAMA
Zer da?

Europar Batasunaren (EB) ikerketa eta berrikuntzako (I+B) 2021-2027 aldirako esparru-programa da. EBren ikerketa, garapen eta berrikuntzako politikak (I+G+B) gauzatzeko funtsezko tresna da.
Helburua

-
EBk I+Gn egiten dituen inbertsioek eragin zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta sozial handiagoa izatea lortzea.
-
EBren inbertsioen oinarri zientifikoak eta teknologikoak indartzea.
-
Estatu kide guztien lehiakortasuna sustatzea.
Funtsezko ideiak

Aurrenkontua

95.517 milioi € 2021-2027ko aldirako.
Europa Horizonte izango da orain arteko aurrekonturik handiena duen esparru-programa. Horrekin, honako hau bilatzen da:
-
Inbertitutako euro bakoitzeko 11 €-ko irabazia sortzea Barne Produktu Gordinean (BPG).
-
Kualifikazio handiko 320.000 lanpostu berri sortzea 2040. urterako.
-
EBk I+Gn duen lidergoa sendotzea.
