Kohesio-politika
KOHESIO-POLITIKA: EGEF ETA EGIF+ PROGRAMAK
Zer da?
Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsa Plus (EGIF+) EBren kohesio-politikako funtsen parte dira. Horien eginkizuna EBren ekonomia-, gizarte- eta lurralde-batasuna indartzen laguntzea da.
EGEF programaren helburua honako hau da: EBko eskualdeen arteko garapen-desorekak zuzenduz EBren beraren kohesioa indartzea.
EGIF+ EBk pertsonengan inbertitzeko duen finantza-tresna nagusia da. Enplegu hobeak lortzen laguntzen die eta herritar guztientzat lan-baldintza bidezkoagoak bermatzen ditu.
Helburuak
Herrialdeen eta eskualdeen arteko desorekak zuzentzea da EBren kohesio-politikaren helburua. Horretarako, honako lehentasun politikoak ezarri ditu EBk 2021-2027ko aldirako:
- Europa adimentsuagoa: eraldaketa ekonomiko berritzaile eta adimentsua.
- Europa berdeagoa eta deskarbonizatua: trantsizio energetikoa, ekonomia zirkularra, klima-aldaketara egokitzea, arriskuen kudeaketa.
- Europa konektatuago bat: mugikortasuna eta IKTen konektagarritasuna.
- Europa sozialagoa: Gizarte Eskubideen Europako Zutabea.
- Europa herritarrengandik hurbilago egotea: hiri-, landa- eta kosta-eremuen garapen jasangarria eta tokiko ekimenak.
EGEFek bereziki lehenengo eta bigarren helburu politikoetan jartzen du arreta (Europa adimentsuagoa eta berdeagoa); EGIF+-en lehentasuna, berriz, laugarrena da: Europa sozialagoa.
Funtsezko ideiak
Aurrenkontua
-
EGEF: 200.000 milioi € 2021-2027ko aldirako; horietatik 8.050 milioi INTERREG-Europako Lurralde Lankidetzara bideratuko dira.
-
EGIF+: 88.000 milioi € 2021-2027ko aldirako.