Europako Ondare Jardunaldiak - araba
- Kultura
- Hezkuntza eta museoak
- Europako Ondare Jardunaldiak

Europako Ondare Jardunaldiak
Europako Ondare Jardunaldiak
Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarrek parte hartzeko ate irekien proiektu bat dira, 1991tik Europako Kontseiluaren ekimenez Europar Batasunarekin lankidetzan antolatua. Urtero, Arabako Lurralde Historikotik bat egiten dugu ekimen honekin, ondarea biztanleriari hurbiltzeko, ezagutza partekatzeko eta gure eguneroko bizitzaren parte den ondare materiala zein ukiezina balioan jartzeko.
Edizio honetarako proposatutako gaia «Arriskuan dagoen ondarea: berritu, eutsi, berrasmatu» izango da. Ikuspegi horretatik abiatuta, hiru Lurralde Historikook ―Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia― lelo komun bat zehaztu dugu: Gure Eskuetan / El patrimonio en nuestras manos. Planteamendu honekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, gure ondareak dituen erronkei buruz hausnartzera gonbidatu nahi dugu, eta gogorarazi bere kontserbazioa, transmisioa eta berrikuntza konpromisu kolektiboaren araberakoak direla.
Arabatik ondarea errealitate bizidun gisa ulertzen dugu, etengabe eraldatzen ari den errealitate gisa. Gure paisaietan, eraikinetan, lanbideetan, ohituretan, hizkuntzetan, memorietan eta bizikidetza-moduetan dago. Berpiztu, eutsi eta birimajinatu, horri hurbiltzeko hiru modu dira: jakintzak eta kontakizunak berreskuratuz, aldaketei aurre egiteko gaitasuna indartuz edota interpretatzeko eta partekatzeko modu berriak aurkituz.
Arabako Foru Aldundiak, udalekin, kuadrillekin, museoekin, elkarteekin, kultur erakundeekin eta ondarearekin konprometitutako pertsona askorekin batera, Jardunaldi hauen ateak irekiko ditu berriro, honako programa anitza eta partehartzailea eskaintzeko.
Gaur inoiz baino gehiago gure esku dagoen ondare bat deskubritzera, gozatzera eta zuen egitera gonbidatzen zaituztegu.
Historikoa







