Indarrean dauden laguntza nagusiak

Laguntzak eta dirulaguntzak Eskaera egiteko epea

Banako laguntza ekonomikoen deialdi publikoa, desgaitasun egoera aitortuta duten pertsonentzat

Laguntza hauen helburua da onuradunen bizi kalitatea hobetzea, desgaitasun egoeran egoteak pertsona horiei sortzen dizkien beharrak asetzea eta beren autonomia bultzatzea. Horretarako, laguntza ekonomikoa emango zaie, laguntzen hartzaileek laguntza produkturen bat erosteko eta/edo ohiko etxebizitzan edo ibilgailu pribatuan egin beharreko egokitzapenak gauzatzeko egin behar dituzten gastuak osorik edo zati batean konpentsatzeko.

Irailaren 15era arte

2026ko Arabako gazteen proiektuak garatzeko dirulaguntzak

Deialdi honen helburua da Arabako gazteen parte-hartzea babestea eta sustatzea, bai eta haien ingurunea inplikatzen duten eta interes publikoko gizarte-eraldaketako prozesuak bultzatzen dituzten gazteen proiektuak garatzea ere.

Irailaren 30era arte

Kudeabide programa

Kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozenak eta Arabako enpresen lehiakortasuna hobetzen dutenak.

Irailaren 30era arte
Mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako laguntza ekonomikoa, taxia hautazko garraiobide gisa erabil dezaten Urriaren 30era arte
Henrike Knörr 2026 sarien deialdia, Arabako Lurralde Historikoan euskararen erabilerari buruzko ikerketak sustatzeko Azaroaren 13ra arte
Lehia askeko araubidean irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia onartzea, eragiteko eta giza eskubideen defendatzaileak babesteko Arabako mekanismoaren esparruko 2026ko ekitaldiko ekintzak finantzatzeko Abenduaren 14ra arte

 

Laguntza eta dirulaguntza gehiago ikusi