Kultura Bonua
Kultura Bonua
Informazioa
Zer da?
Arabako Foru Aldundiak 2020ko maiatzean ekonomia suspertzeko A Plana onartu zuen, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean COVID-19aren ondorioak leuntzeko neurriekin.
Neurri horietako bat kultura bonuen ekimena da, herritarren artean kulturaren arloko kontsumoa sustatzeko eta Arabako kultura sektorea indartzeko.
Kultura eta Kirol Sailak 55.000 € bideratu ditu deskontu bonu gisa funtzionatuko duten kultura bonuetarako.
Atxikitako establezimenduetan erostean deskontua eskatuko da eta momentuan aplikatuko da.
Bonuak eskuratzeko, erabiltzailearen NANa aplikazioan sartu beharko da, baimendutako bonuen kopurua ez dela gainditu egiaztatzeko. Esteka honetan kontsulta dezakezu araudi osoa.
Guztira, kultura bonuen kopurua, tipologiaren arabera, honako hau izango da:
BONU MOTA | BONUEN DESKONTUA | GUTXIENEKO DESKONTUA | BONU KOPURUA |
Euskarazko kultura ondasunak | 10 € | 20 € | 1.650 |
Hizkuntza guztietako kultura ondasunak (euskaraz izan ezik) | 10 € | 30 € | 1.650 |
Euskarazko kultura zerbitzuak | 20 € | 40 € | 575 |
Hizkuntza guztietako kultura zerbitzuak (euskaraz izan ezik) | 15 € | 40 € | 700 |
GUZTIRA | 4.575 |
Non
Kontsulta itzazu Kultura Bonuari atxikitako establezimenduak.
Establezimendua / Parte-hartzailea | Helbidea | Herria |
ARIN LIBURUDENDA | Zumalakarregi, 21 | Laudio |
ARLEKIN* | Pintor Diaz de Olano, 7 | Gasteiz |
ARTGIA SORGUNE & ARETOA | Jose Lejarreta, 41 | Gasteiz |
ASTROLIBROS.COM* | Joaquin Jose Landazuri, 1 ; Lascaray 2 | Gasteiz |
BAI BADA | Larrinaga, 4 | Amurrio |
CARACOLA COMICS* | San Prudencio, 5 | Gasteiz |
CASA DEL LIBRO* | Arka, 11 | Gasteiz |
DISCOLASER | Gorbea, 4 | Gasteiz |
ELKAR SAN PRUDENCIO* | San Prudencio, 7 | Gasteiz |
GUNE MUSIC | Rafael Alberti, 22 | Gasteiz |
HIPSTERIA | Correría, 27 | Gasteiz |
IKASTOOLS | Gabriel Aresti, 2 | Gasteiz |
LIBRERÍA ALBENIZ LIBURU-DENDA | Benito Guinea, 2 | Gasteiz |
LIBRERÍA ANEGÓN | San Antonio, 35 | Gasteiz |
LIBRERÍA ARANBIDE | Duque de Wellington, 23; Pintor Aurelio Vera Fajardo 21 | Gasteiz |
LIBRERÍA AYALA | Sancho el Sabio, 1 | Gasteiz |
LIBRERÍA EGUZKI LIBURU-DENDA | San Martin, 8 | Agurain |
LIBRERÍA MIRIAN | Juntas Generales, 30 | Gasteiz |
LIBRERÍA PAPELERÍA CEDRO | Caracas, 2 | Gasteiz |
LIBRERÍA SANZ | Aiala, 1 | Amurrio |
MARA-MARA LIBURUAK | San Francisco, 16 | Gasteiz |
MILÚ | Plaza Euskal Herria | Agurain |
OMEGA CENTER-ZACATRUS VITORIA | Urbina, 21 | Gasteiz |
OPEN DIGITAL Y PAPEL | Txirula, 8 | Gasteiz |
PAPELERÍA EZKISU | Getaria, 22 | Gasteiz |
REGALOS ARTEA | Barrenkale, 2 | Artziniega |
RE-READ LIBRERÍA LOWCOST* | Fundadora de las Siervas de Jesus, 11 | Gasteiz |
SAGA LIBURU-DENDA* | Gorbea, 12 | Gasteiz |
VILLA LUCÍA-MUSEO DEL VINO | Ctra. de Logroño s/n | Gasteiz |
VINYLORA | Correría, 19 | Gasteiz |
ZUHAITZA LIBURU-DENDA* | Nerbion, 2 | Laudio |
ZULOA | Correría, 21 | Gasteiz |
Establezimendua / Parte-hartzailea | Helbidea | Herria |
ARTEA GUÍAS TURÍSTICOS | Portal del Rey, 6 | Gasteiz |
BARATZA ARETOA | Plazuela Aldave, 4 | Gasteiz |
CINES FLORIDA-VESA | San Prudencio, 22 | Gasteiz |
CINES GORBEIA | Parque Comercial Gorbeia (Etxabarri-Ibiña) | Zigoitia |
GASTEIZ BAILA | Duque de Wellington, 6- Centro Comercial Lakua | Gasteiz |
KOLOREARTE TALLER-GALERÍA | Intxaurdio, 2 B | Amurrio |
KUNARTE | Abetxuko Pueblo, 14 | Gasteiz |
PORPOL / ESCUELA DE TEATRO TAE | Reyes Católicos, 4 | Gasteiz |
SALA JIMMY JAZZ GASTEIZ | Coronación de la Virgen Blanca, 4 | Gasteiz |
SALA KUBIK GASTEIZ | General Álava, 5 | Gasteiz |
TALLER DE ARTE | Manuel Iradier, 26 | Gasteiz |
URBAN ROCK CONCEPT | Portal de Gamarra, 1 | Gasteiz |
VILLA LUCÍA-MUSEO DEL VINO | Ctra. de Logroño s/n | Laguardia |
Noiz arte
Bonuak 2020ko abenduaren 17tik 2021eko maiatzaren 31 arte erabil daitezke.
Nola
Erabiltzaile bakoitzak 3 bonu soilik erabil ditzake.
Bi motatako bonuak daude, batzuk kultura ondasunetarako eta besteak kultura zerbitzuetarako:
Kultura ondasunetarako deskontuak
Liburuak, komikiak eta nobela grafikoak; musika, filmak, dokumentalak eta serieak, grabazio formatu guztietan; musika tresnak; kultura produktutzat jo daitezkeen gainerako ondasun guztiak.
-
10 euroko deskontua, euskarazko kultura ondasunen 20 € baino gehiagoko erosketetan
-
10 euroko deskontua, euskara ez beste hizkuntza bateko kultura ondasunen 30 € baino gehiagoko erosketetan
Bonu hauen deskontutik kanpo uzten dira honako ondasun hauek: egunkariak eta aldizkariak; paper gauzak eta eskulanetarako gauzak; marrazketako materialak; testu liburuak; eskuliburu teknikoak eta hiztegiak; oposizioetako gaiak; bideojokoak; informatikako ekipoak, periferikoak eta kontsumigarriak; argazki kamerak; ikus-entzunezko gailuak.
Kultura zerbitzuetarako deskontuak
Arte ederren klaseak eta ikastaroak (hauek barne: kantua eta musika interpretazioa, dantza, marrazketa, argazkigintza, eskultura eta interpretazioa); bisita gidatuak ondare multzoetara eta interpretazio zentroetara, profesionalek edota enpresek antolatuak; film emanaldietarako, antzerkirako eta zuzeneko musika jaialdietarako sarrerak; museoetako eta arte azoka pribatuetako sarrerak; kultura produktutzat jo daitezkeen gainerako zerbitzu guztiak.
- 20 euroko deskontua euskaraz egiten diren kultura zerbitzuen 40 € baino gehiagoko erosketetan
- 15 euroko deskontua euskaraz ez diren hizkuntzez egiten diren kultura zerbitzuen 40 € baino gehiagoko erosketetan
Bonu hauen deskontutik kanpo uzten dira honako zerbitzu hauek: eskolako edo unibertsitateko irakasgaietako laguntza klaseak; hizkuntza klaseak; mekanografia klaseak eta antzekoak; arte museo eta galeria publikoetako sarrerak.