Kultura Bonua
Kultura Bonua
Informazioa
Zer da?
Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Arabako Kultura Bonuaren bigarren edizioa antolatu du, horretara 55.000 euro bideratuz.
Guztira, 5.500 deskontu bonuak jaulkiko dira. Bonu bakoitzak bide ematen du 10 euro deskontatzeko, atxikitako establezimenduetan kultura produktu edo zerbitzuak erostean.
Bi motatako deskontu bonuak daude:
-
A BONUA. 10 euroko deskontua euskarazko kultura produktu eta zerbitzuen 20 euroko gutxieneko erosketan.
-
B BONUA. 10 euroko deskontua euskaraz beste hizkuntza batzuetako kultura produktu eta zerbitzuen 30 euroko gutxieneko erosketan.
Non
Ikusi hemen Kultura Bonuari atxikitako establezimenduak.
Establezimendua / Parte-hartzailea | Helbidea | Herria |
ALBENIZ LIBURU-DENDA | Benito Guinea, 2 | Vitoria-Gasteiz |
ANEGON LIBURU-DENDA | San Antonio, 35 | Vitoria-Gasteiz |
ARANBIDE LIBURU-DENDA | Duque de Wellington, 23; Pintor Aurelio Vera Fajardo 21 | Vitoria-Gasteiz |
ARIN LIBURU-DENDA | Zumalakarregi, 21 | Laudio/Llodio |
ARLEKIN | Pintor Diaz de Olano, 7 | Vitoria-Gasteiz |
ARTERIA ESPACIO CREATIVO | San Antonio, 43 | Vitoria-Gasteiz |
ASTROLIBROS | Joaquin Jose Landazuri, 1; Lascaray 2 | Vitoria-Gasteiz |
AYALA LIBURU-DENDA | Sancho el Sabio, 1 | Vitoria-Gasteiz |
BAI BADA LIBURU-DENDA | Larrinaga, 4 | Amurrio |
CARACOLA COMICS | San Prudencio, 5 | Vitoria-Gasteiz |
CASA DEL LIBRO | Arka, 11 | Vitoria-Gasteiz |
CAYPE | Harrobi, 31 | Vitoria-Gasteiz |
CEDRO LIBURU-DENDA | Caracas, 2 | Vitoria-Gasteiz |
DISCOLASER | Gorbea, 4 | Vitoria-Gasteiz |
EGUZKI LIBURU-DENDA | San Martin, 8 | Agurain/Salvatierra |
ELKAR SAN PRUDENCIO | San Prudentzio, 7 | Vitoria-Gasteiz |
EZKISU PAPERTEGIA | Getaria, 22 | Vitoria-Gasteiz |
GASTEIZ BAILA | Duque de Wellington, 6- Centro Comercial Lakua | Vitoria-Gasteiz |
GISELA CENTRO DE DANZA | Fernan Gonzalez, 5 | Vitoria-Gasteiz |
GUNE MUSIC S.L. | Rafael Alberti, 22 | Vitoria-Gasteiz |
HAZ, LABORATORIO PARA EL MOVIMIENTO VISUAL | Palencia, 14 | Vitoria-Gasteiz |
HIPSTERIA | Hedegile, 27 | Vitoria-Gasteiz |
IRAZU LIBURU-DENDA | El Barco, 9 | Eltziego |
KOLOREARTE TALLER-GALERÍA | Intxaurdio, 2 B | Amurrio |
MARA-MARA LIBURUAK | San Francisco, 16 | Vitoria-Gasteiz |
MAYNER LIBURU-DENDA | Probintzia plaza, 12 | Vitoria-Gasteiz |
MILÚ | Euskal Herria plaza, 7 | Agurain/Salvatierra |
MIRIAN LIBURU-DENDA | Batzar Nagusiak, 30 | Vitoria-Gasteiz |
OLD TOWER STUFF | San Bizente aldapa, 3 | Vitoria-Gasteiz |
OMEGA CENTER-ZACATRUS VITORIA | Urbina, 21 | Vitoria-Gasteiz |
OPEN DIGITAL Y PAPEL | Txirula, 6 | Vitoria-Gasteiz |
REGALOS ARTEA | Barrenkale, 2 | Artziniega |
RE-READ LIBRERÍA LOWCOST | Fundadora de las Siervas de Jesus, 11 | Vitoria-Gasteiz |
RONIN LIBURU-DENDA | Pintor Jesús Apéllaniz, 3 | Vitoria-Gasteiz |
SAGA LIBURU-DENDA | Gorbea, 12 | Vitoria-Gasteiz |
SANZ LIBURU-DENDA | Aiala, 1 | Amurrio |
TALLER DE ARTE | Manuel Iradier, 26 | Vitoria-Gasteiz |
TALLER DE ARTES ESCÉNICAS (TAE) | Errege Katolikoak, 4 | Vitoria-Gasteiz |
URBAN ROCK CONCEPT | Gamarrako Atea, 1 | Vitoria-Gasteiz |
VINYLORA | Hedegile, 19 | Vitoria-Gasteiz |
ZUHAITZA LIBURU-DENDA | Nerbioi, 2 | Laudio/Llodio |
ZULOA | Hedegile, 21 | Vitoria-Gasteiz |
Noiz
Bonuak 2021eko abenduaren 3tik 2022ko otsailaren 28ra arte erabil daitezke.
Nola
Deskontu bonuak atxikitako establezimenduetan erostean eskatu behar dira, eta unean bertan aplikatzen dira: establezimenduak erabiltzailearen NANa sartzen du aplikazioan, egiaztatzeko ez dela gainditu pertsona bakoitzeko gehieneko bonu kopurua.
Pertsona bakoitzak gehienez ere bost bonu erabil ditzake, eta horiek erosketa batean edo gehiagotan metatu daitezke (adibidez, bi bonu erabili 20 euroko deskontua lortzeko 55 euroko euskarazko produktu batean, eta beste hiru bonuak erabili 95 euroko gaztelaniazko produktu baten 30 euroko deskontua lortzeko).
Barnean diren produktu eta zerbitzuak
Liburuak, komikiak eta nobela grafikoak; musika, filmak, dokumentalak eta serieak, grabazio formatu guztietan; musika tresnak; produktu kulturaltzat jo daitezkeen gainerako ondasun guztiak.
Arte ederren klaseak eta ikastaroak (hauek barne: kantua eta musika interpretazioa, dantza, marrazketa, argazkigintza, eskultura eta interpretazioa); bisita gidatuak ondare multzoetara eta interpretazio zentroetara, profesionalek edota enpresek antolatuak; film emanaldietarako, antzerkirako eta zuzeneko musika jaialdietarako sarrerak; museoetako eta arte azoka pribatuetako sarrerak; zerbitzu kulturaltzat jo daitezkeen gainerako ondasun guztiak.
Kanpoan diren produktu eta zerbitzuak
Egunkariak eta aldizkariak; paper gauzak eta eskulanetarako gauzak; marrazketako materialak; testu liburuak; eskuliburu teknikoak eta hiztegiak; oposizioetako gaiak; bideo jokoak; informatikako ekipoak, periferikoak eta kontsumigarriak; argazki kamerak; ikus-entzunezko gailuak.
Eskolako edo unibertsitateko irakasgaietako laguntza klaseak; hizkuntza klaseak; mekanografia klaseak eta antzekoak; arte museo eta galeria publikoetako sarrerak.
Araudi osoa
Foru Gobernu Kontseiluaren 642/2021 Erabakia, urriaren 26koa
GARRANTZITSUA: Foru Gobernu Kontseiluaren urriaren 26ko 642/2021 Erabakian, akats baten ondorioz, jasotzen da ezin dela erabili bonu bat baino gehiago erosketa batean. Bonuak bai metatu daitezke erosketa batean edo batzuetan, eta halaxe jasotzen da, zuzenduta, 2021-03766 iragarkian (2021eko azaroaren 19ko ALHAO 132. zk.).