Historia
Varonatarren dorrea
Micaela Portilla historialariak "Araban hoberen kontserbatu den esparru gotortua" deritzon dorre honen jatorria XIV. mendearen amaiera edo XV.aren hasiera aldean kokatu behar da. Varona deiturak VII. mendean du jatorria. María Ruiz Pérezekin jaio zen. Andre honek Alfonso I.a Gudakaria preso hartu zuen, Leongo eta Gaztelako Alfonso VI.a erregearen aurkako borrokan. Errege honi, andrearen adorea ikusirik, handik aurrera "Varona" deitu beharko zela iruditu zitzaion. Ordutik gaur egun arte, dorrea haren zuzeneko ondorengoen bizilekua izan da, etengabe.
Esparru osoa Arabako Foru Aldundiak zaharberritu du. Bertako antzinako giroa eta banakera, kanpotik nahiz barrutik, partez aldatu dira, gaur egungo beharrizanetara egokitzeko. Barruan, beren izaera tradizionala gorde duten hainbat gunek irauten dute. Geletan banaturik, altzari ale ederrak ikus daitezke, dorre-jauregiaren jabeenak eta Arabako Foru Aldundiarenak. Interesgarriak dira paper pintatuak eta zeramika eta kutxa bilduma.
Esparruaren alde batean dorrea nabarmentzen da. Hau, ukondotan bermatutako garitoi prismatikoz erremataturik dago kantoietan, eta hegoaldeko horman matakana dauka. Teilatua lau isurkikoa da eta haren hegalek almenadun barbakana batez eta kanoi-zuloak eta gezi-leihoak dituzten hormez babesturik dago, baita ekialde, mendebalde eta hegoaldetik inguratzen duen ur-hobi zabal batez ere. Bi sarbideak, zubi txiki banaren gainetik pasatzen dira.
Esparruaren aurrean, lorategi alde bat hedatzen da, 1848 baino lehen sortua. Horren erdian, urte horretakoa den iturri bat altxatzen da, "La Varona"ren armarri/irudiaz errematatua, familiaren armarriaren eta lapidaren ondoan.
Liburuxka hemen deskargatu