VIPHOTO FEST 2019

2019/11/29 – 2020/01/19

Antonio Guerra. Simulakro baterako portaera

(VIPHOTO FEST 2018 sariaren irabazlea)

Antonio Guerra (Zamora, 1983) irudikapen fotografikoaren problematika aztertzen du bere lanetan, errealitateari buruzko ezagutzak sortzeko eremua den aldetik. Guerraren diskurtsoak aurre egiten dio gaur egungo begirada pasibo eta ez-kritikoari; aurrean duen guztia patxadaz irensten duen begiradari. Hala, bere proposamenaren abiapuntua ariketa estetiko eta intelektual bat da, zeina gaur egungo argazki irudien eremu gatazkatsu batzuen inguruan antolatzen baita. Horretarako, eskemak iraultzen ditu Gerrak, ohiko nozioak zalantzan jartzen ditu, egiatasun estatutua zatikatzen du, irudia lurraldearekin lotzen du, zenbait diziplina hibridatzen ditu eta ustekabeko erlazioak sortzen ditu objektuen, ingurunearen eta baliabide fotografikoaren artean. Guerraren ekoizpenik berriena paisaiak modulatutako argumentu bilbe batetik abiatzen da. Berarentzat, espazio iragankor bat da paisaia; gizartearen, kulturaren eta naturaren arteko interakzioaren emaitza.

 
 

 

 

Katalogoa hemen deskargatu