VIPHOTO FEST 2019 Patricia Bofill
VIPHOTO FEST 2019
2019/11/29 – 2020/01/19
Patricia Bofill. Invisible infinito
Invisible Infinito bidaia bat da, non begirada barneratzen baita, eta gure izate oinarrizko eta intimoarekin konektatzen gaituzten lurralde ilun eta laiotzetan, kontzientzia egoeretan eta introspekzioan sartzen. Eta, hemen, konexio hori isiltasunean egiten da edo, agian eta ilunkiago, isiltasunarekin. Introspekziorako eremuak, gure izaterik oinarrizko eta intimoenari hel egitea helburu dutenak. Patricia Bofillen (Bartzelona, 1973) lanaren xedea da gauzak estaltzen dituen zarataren atzean ezkutuan dagoen misterioarekin sintonizatzea. Bere irudiek gogora dakarkigute ukiezina, esanezina den hori eta, horregatik, agerian jartzeari aurre egiten dion hartaranzko joera dute. Gogora dakarte, itzuli gabe, agerira guztiz ekarri gabe, Giorgio Colliren hitzetan ezkutatzea maite duen horren bizileku den espazio metafisiko hori.
Katalogoa hemen deskargatu