Araba bizikletaz

Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak kanpaina berezi bat egingo du martxoaren 5era arte Arabako eskualdeetan, herritarrak lantokira edo ikastetxera bizikletaz joan daitezen sustatzeko, garraiobide “jasangarri eta osasungarria” dela eta.

 

Araba Bizikletaz da ekimenaren izena, eta bizikleta bideen etorkizuneko sarearen berri ere emango du. Hain zuzen, sare horrek ahalbidetuko du lurraldeko udalerri garrantzitsuenen artean eta inguruko enpresa eta hezkuntza poloen artean bizikletaz segurtasunez ibiltzea. Proiektu horren 2023ko mugarri nagusia izango da Gasteiz eta Miñaoko Parke Teknologikoaren arteko bizikleta bidea eraikitzea.

 

Kanpainaren barruan sei ekitaldi egingo dira, kuadrilla bakoitzeko bat (Añana, Aiara, Gorbeialdea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa), eta, haietan, helduek zein haurrek proiektu hori ezagutu ahal izango dute, bai eta jolastu eta margotu, bizikleta elektrikoan ibili, bizikletaz ibiltzearen abantailak ezagutu eta segurtasun neurri garrantzitsuenak zein diren jakin ere.

 

Halaber, bizikleta behar bezala mantentzeko oinarrizko ezagutzak ikasi ahal izango dituzte, eta kuadrilla bakoitzean bizikletaren erabilera sustatzeko egingo diren ekintzak eta esperientziak ezagutzeko espazio bat ere izango da.

Ekitaldi guztiak igandeetan izango dira, 10:00etatik 14:00etara, egutegi honen arabera:

  • Agurain. Urtarrilak 29 (Udal Kiroldegia).
  • Murgia. Otsailak 5 (Jai Alai, pilotaleku zaharra).
  • Laudio. Otsailak 12 (Aldai plaza).
  • Langraiz Oka. Otsailak 19 (José Miguel Barandiaran Eskola).
  • Santikurutze Kanpezu. Otsailak 26 (Udal pilotalekua).
  • Oion. Martxoak 5 (Plaza Nagusia).

 

cartel araba bizikletaz

 

Kanpainako materiala

 

txirrindularientzako arauak
 
gidarientzako arauak
 
Ingurumenarentzako onurak
 
Osasunarentzako arauak
 
Bizikleta elektrikoa
 
Argazki lehiaekta
Txirrindularientzako bideak