La Hoya, Burdin Aroko herrixka

 

La Hoyako interpretazio zentroak aztarnategi arkeologiko horretako ezaugarriak eta eguneroko bizitza azaltzen ditu. Aztarnategiko indusketak XX. mendeko azken laurdenean hasi ziren. La Hoyak. K.a. 200. urtearen (Erdi/Aken Brontze Aroa) eta K.a. 250. urtearen (II. Burdin Aroa) artean izan zituen biztanleak. Herrixkak bere goreneko unean erasoa, sutea eta amiltzea jasan zituen. Honela azoka egun bateko jarduera indartsuak izoztu egin ziren, eta hondar hauek bere horretan egon ziren, lurpean, bere aurkikuntzara arte.

Alde batetik, aztarnategian barrena ibiltzeko aukera dago. Bertan hirigintza da alde nabarmena, izan ere, kale, plaza eta etxadiak bere inguruan daude. Bestalde, zentroan herrixkak II. Burdin Aroan zuen itxuraren maketa ikus daiteke, baita beren etxeen erreprodukzioa ere, benetako tamainan. Horren barruan gela guztiak eta aztarnategian topatutako objektuak ikus daitezke.

 

Helbidea:

La Hoya bidea z/g, Laguardia

Telefonoa: 945 621 122

SARRERA DOHAINIK

Ordutegia: asteartea, larunbata eta igandea - 11:0-14:00