Ohiko galderak
Ohiko galderak
Objektu arkeologikoak ustekabean aurkitzea
Ausaz edo lurzorua irauli edo edozein motatako obra edo eraispen lanen ondorioz aurkitutakoak izango dira ustekabeko aurkikuntzak, aurkitutakoa existitzen zela jakina ez denean.
Utzi objektua edo egitura dagoen moduan. Erdi lurperatuta badago, ez azaleratu eta ez garbitu; izan ere, pieza horren data zehazteko lagungarria izan daitekeen informazioa ezabatu dezakezu. Argazkiak atera eta aurkikuntza puntua sakelako telefonoarekin zehaztu (Google mapsekin, esaterako), edo krokis bat eginez edo erreferentziazko puntuen argazkiak ateraz.
Ondoren, berehala jakinarazi Arabako Foru Aldundiko Museo eta Arkeologia Zerbitzuari. Bibatera deitu ahal diguzu, Arabako Arkeologia Museora, 945 20 37 00 zenbakira, edo e-mail bat bidali museoarqueologia@araba.eus helbidera.
Objektu txikia bada eta desagertzeko edo hondatzeko arrisku larria badago, kontu handiz batu eta poltsa batean sartu behar duzu. Ez garbitu; aitzitik, objektuak inguruan zuen lur apur batekin mantentzea komeni da. Ez ahaztu aurkikuntza egin duzun lekuaren kokapena jaso behar duzula. Deitu lehenbailehen BIBAT Arabako Arkeologia Museora eta zita bat eskatu objektua entregatzeko.
Aztarnak agertu diren zonan lanak eten behar dituzu, eta berehala jakinarazi behar diozu Museo eta Arkeologia Zerbitzuari. Langile teknikariek jarraibide gehiago emango dizkizute; bertaratu egingo dira edo adituren bat bidaliko dute aztarnen ezaugarriak jakin eta egin beharrekoa erabakitzeko.
Inork ez badu jakin aztarnak agertu diren leku horretan aztarnategi bat zegoenik, Arabako Foru Aldundiak ordainduko du beharrezko esku hartze arkeologikoa, salbu eta Eusko Jaurlaritzak ondasuna aitortzeko izapideak hasiz gero; kasu horretan, Aldundiak esku hartze arkeologikoaren kostuaren % 50 ordainduko du.
Obren ondorioz zein ustekabean aurkitutako ondasun arkeologikoak jabari publikokoak dira. Mugi daitezkeen objektuak izanez gero, nahitaez utzi beharko dira material arkeologikoen gordailu ofizialean, bertan gordetzeko; gure kasuan BIBAT Arabako Arkeologia Museoan utzi beharko dira (Aiztogile kalea, 54. 01001, Gasteiz).
Oharra: Jarraibide hauek Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legearen 74. artikuluan eta Arabako lurralde historikoko jarduera arkeologikoak arautu zituen 323/1991 Foru Dekretuan daude oinarrituta.
Informazio hau orientagarria da. Informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko Arabako Arkeologia Museoarekin harremanetan jar zaitezke:
e-maila: museoarqueologia@araba.eus
Telefonoa: 945 20 37 00
EZ EROSI. Metal detektagailuak baimenik gabe erabiltzea ondare arkeologikoa HONDATZEKO eta ESPOLIATZEKO modu bat da.
Erabat debekatuta dago zona arkeologikoetan*. Soilik Araban 4.000 aztarnategi baino gehiago daude dokumentatuta, beraz, baliteke detektagailua erabiltzea delitua den leku batean erabiltzen aritzea.
Detektagailua ezagutzen ditugun zona arkeologikoetatik kanpo erabiliz gero, ondasun arkeologiko bat aurkitzen duzun unean jarduera oro eten behar duzu, Arabako Arkeologia Museoari berehala jakinarazi behar diozu eta aurkitutako ondarea leku horretan bertan utzi behar duzu.
Ezin duzu objektua zeuretzat gorde, ondasun arkeologikoak jabari publikokoak baitira, eta ez duzu inolako konpentsaziorik eskuratuko aurkikuntzagatik, Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legean EZ baita horrelakorik aurreikusi.
Horrez gain, Araban aurkitutako objektu arkeologiko guztiak BIBAT Arabako Arkeologia Museoan gorde behar dira, gure lurraldeko material arkeologikoen gordailu ofizialaren zentroan, alegia. Ez entregatzea oso arau hauste larria da, eta 1.000.000 eurora arteko isunak eragin ditzake.
1985az geroztik aurkitutako material arkeologikoen salmenta erabat debekatuta dago.
Testuingurua dokumentatzeko eta objektuak eta egiturak ateratzeko berariazko metodoa eskatzen duen zientzia da arkeologia. Metodologia hori jarraitzen ez bada, datu berreskuraezinak galdu egiten dira, hain zuzen ere aurkitutako objektuak bezain baliotsuak edo are baliotsuagoak izan daitezkeen datuak.
Beraz, gogoratu:
- Ondare arkeologikoa ondo dago dagoen lekuan. Ehunka edo milaka urtez biziraun du, eta ez dago arriskuan kontrolatu gabeko lur mugimendurik ez badago.
- Historiaz eta naturaz gozatzeko modu asko daude. Arabak bisitatu beharreko ehunka leku zoragarri ditu, paseatzea eta gozatzea besterik eskatzen ez dutenak. Gure iragana deskubritzeko museo zoragarriak, milioika liburu eta online baliabide ugari dituzu eskuragarri.
* Arabako Foru Aldundiaren baimena eduki ezean, lurzorua iraultzen duen prospekzio geofisikoa baita.
Jarraibide hauek idazteko indarrean dauden lege eta arau hauek hartu dira oinarritzat:
- Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legea
- 195/2018 Dekretua, Bilboko Burdin Hesia eta defentsak (Araba eta Bizkaia), monumentu multzo kategoriarekin, kultura ondasun kalifikatu izendatzeko dena
- 323/1991 Foru Dekretua, zeinaren bidez Arabako lurralde historikoko jarduera arkeologikoak arautu diren
Aldez aurreko baimenak
Aldez aurreko baimenei buruzko ohiko galderak:
Esku hartzea egingo den lurzatian edo obraren eragina jasoko duen eraikinaren orubean aztarnategi arkeologiko bat egon daitekeelako.
Arabako Foru Aldundiak, Museo eta Arkeologia Zerbitzuaren bitartez, bermatu egin behar du egingo diren obrek ahalik eta eraginik txikiena izango dutela arkeologia aztarnetan. Horrez gain, erasandako arrastoak modu egokian dokumentatzea ere bermatu behar du. Horretarako, eta Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legearen 65. artikuluan oinarrituz, obra sustatzaileari eskatzen zaio Museo eta Arkeologia Zerbitzuak emandako zama arkeologikoen txostenean jasotakoa bete dezan, gure ondarea babeste aldera.
AFAko Museo eta Arkeologia Zerbitzuari ondare arkeologikoen gaineko eraginari buruzko txosten bat eskatu behar diozu. Txosten horretan zuk egin beharreko obrak arkeologia aztarnetan izan dezakeen eragina zehaztuko da, baita hartu beharreko neurriak ere. Hala, kasu hauek gerta daitezke:
-
Obrak ez du eragin arkeologikorik; udalari jakinarazten zaio, zuk aurkeztutako obra lizentziaren eskaera izapidetzen jarraitu ahal izateko.
-
Obrak eragin arkeologikoa dauka, eta arkeologo batek honako esku hartze hauetakoren bat edo batzuen konbinazioa egin behar du:
- Obren kontrol arkeologikoa
- Prospekzioa edo miaketa
- Altxaeren irakurketa
- Zundaketa arkeologikoak
- Arkeologia indusketa
2. puntuan aipatutako kasuan egonez gero, eskatutako esku hartze arkeologikoaren motaren arabera jarraitu beharreko bi prozedura ezarri dira:
- Obren kontrol arkeologikoa egin behar izanez gero, esku hartzea obrekin batera egingo da, aldi berean (ikusi 2.1 puntua).
- Gainerako esku hartze arkeologikoak obrak hasi aurretik egin beharko dira (ikusi 2.2 puntua).
2.1 Obren kontrol arkeologikoa
- Obren sustatzaileak arkeologia enpresa bat edo arkeologo profesional bat kontratatu beharko du, kontrol arkeologiko hori egiteko.
- Arkeologiako profesionalak berariazko proiektu arkeologikoa aurkeztu beharko du Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailean, eta sailak baimen arkeologikoa emango du, hala badagokio.
- Baimen hori emandakoan, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak udalari jakinaraziko dio obra lizentzia eman daitekeela, ez badago beste era bateko eragozpenik.
- Sustatzaileak sasoiz jakinaraziko dio baimendutako arkeologoari obrak noiz hasiko diren, hura lanok kontrolatzen has dadin. Obrak ez dira inola ere hasiko arkeologoa aurrean ez bada. Lanen garapena bat etorri beharko da dokumentazio arkeologikoaren beharrekin.
- Tratamendu bereziren bat behar duten arkeologia intereseko aztarnak agertuz gero, aldi baterako eten ahal izango dira obrak, hain zuzen ere, harik eta AFAko Museo eta Arkeologia Zerbitzuak zehaztuko dituen beste neurri zuzentzaile batzuk hartu arte.
- Jarduketa arkeologikoa bukatutakoan, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak obra proiektuei buruzko behin betiko irizpena emango du, eta izapide arkeologikoa bete den ebatziko du.
2.2. Gainerako esku hartze arkeologikoak
- Obren sustatzaileak arkeologia enpresa edo profesional bat kontratatuko du.
- Arkeologiako profesionalak berariazko proiektu arkeologikoa aurkeztu beharko du Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailean, eta sailak baimen arkeologikoa emango du, hala badagokio.
- Esku hartzeetan lortutako emaitzetan oinarrituz, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak hartu beharreko neurri zuzentzaileak ezarriko ditu.
- Jarduketak bukatuta, arkeologoak emaitzen aurretxostena egingo du, eta Arabako Foru Aldundiari entregatuko dio.
- Aurretxosten horretan oinarrituz, Arabako Foru Aldundiak izapide arkeologikoa bete den edo ez jakinaraziko du. Horrez gain, lurzatian zama arkeologikoak erabat libratuko diren (arkeologia aztarnarik agertzen ez bada) edo etorkizunera begira horiei eutsiko zaien (lurzatiko zatiren bat industeke eta dokumentatzeke geratuz gero) zehaztuko da.
- Udalari prozesu osoaren berri emango zaio.
Obraren sustatzaileak hartuko du bere gain jarduketa arkeologikoaren kostua.
Izapide arkeologikoa bete eta ordainketa egin eta gero, sustatzaileak esku hartze arkeologikoaren kostu osoaren % 50eko dirulaguntza eskatu ahalko dio Arabako Foru Aldundiari.
Informazio hau orientagarria da. Informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko Arabako Arkeologia Museoarekin harremanetan jar zaitezke:
e-maila: museoarqueologia@araba.eus
Telefonoa: 945 20 37 00
Ondare arkeologikoaren gaineko eraginari buruzko txostena
Ondare arkeologikoaren gaineko eraginaren txostenari buruzko ohiko galderak:
Orube edo lurzati batean arkeologia aztarnak dauden zehazten duen txosten bat da, eta esku hartze arkeologiko bat egitea beharrezkoa den ala ez. Horrez gain, egin beharreko esku hartze mota ere zehazten da bertan.
Txosten horiek obra proiektu zehatz bati buruzkoak izaten dira. Hala, obren izaeraren arabera, eskatzen den esku hartze mota desberdina izan daiteke (ez da gauza bera lurzati bat urbanizatzea eta zoru bat aldatzea).
Eskatutako esku hartzeak nahitaez bete behar dira azkenean obra egingo bada.
Bidenabar, orube edo lurzati jakin batean arkeologia aztarnak egon izana jasota dagoen jakiteko ere eska daitezke ondare arkeologikoaren gaineko eraginari buruzko txostenak, obra proiektua eduki beharrik gabe (lurzatiaren salerosketara begira, esaterako).
- Dagokizun udalak Museo eta Arkeologia Zerbitzuak emandako baimena eskatzen dizunean obra lizentzia emateko.
- Zure jabetzako lurzati batean obra bat egitea edo lurrak edozein modutan mugitzea pentsatzen ari zarenean (landaketa lanak, zuhaitzak botatzea edo entresaka egitea, hesiak jartzea edo zuloak egitea, etab.). Denboraz planifikatzea lagungarria da administrazio izapideak azkartzeko eta betearazpen epeak laburtzeko; dirua aurrezten ere lagundu ahal dizu. Legea betetzeaz gain, Arabako ondare arkeologikoa zaintzen lagunduko duzu.
- Lurzati bat erostea edo saltzea pentsatzen ari bazara, komeni da lurzatia erabili ahal izateko baldintzatzaile guztiak ezagutzea, baldintzatzaile arkeologikoak barne.
-
Eskaera inprimaki orokorra.
-
Lurzatiaren katastroko erreferentzia edo orubearen helbidea (udalerria, poligonoa eta lurzati zenbakia).
-
Obren proiektua (memoria, planoak eta aurrekontua).Obra proiekturik behar ez duen jarduketa txiki bat izanez gero, jarduketaren irismena xehetasunez azaldu beharko da;
-
izango da gutxienez kokapen plano bat eta aurrekontu xehatua aurkeztea.
-
Kontsultaren helburua arkeologia aztarnak dauden edo ez jakite hutsa bada, eskaeran arrazoi zehatza adierazi behar da.
-
Eskatutako dokumentazioa Arabako Foru Aldundiko Erregistro Nagusian entregatuz. Helbidea: Probintzia plaza, 5. 01001 Vitoria-Gasteiz.
-
Eskatutako dokumentazioa Arabako Foru Aldundiko Egoitza elektronikoko Erregistro Nagusian entregatuz.
-
Zure kontsultaren helburua informazioa lortzea baino ez bada, helaraz iezaguzu helbide honetara: museoarqueologia@araba.eus
-
Museo eta Arkeologia Zerbitzuak dokumentazioa aztertuko du, eta ondare arkeologikoaren gaineko eraginari buruzko txostena emango du; txostena eskatzaileari helaraziko zaio. Beharrezkoa denean, kasuan kasuko udalari ere jakinaraziko zaio.
-
Eskatutako esku hartzeak nahitaez bete behar dira azkenean obra egingo bada.
-
Txosten horiek obra proiektu zehatz bati buruzkoak dira, eta proiektuan aldaketa nabarmenak eginez gero txostenak ere alda daitezke. Horrenbestez, aldaketa horiek Museo eta Arkeologia Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio.
Informazio hau orientagarria da. Informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko Arabako Arkeologia Museoarekin harremanetan jar zaitezke:
e-maila: museoarqueologia@araba.eus
Telefonoa: 945 20 37 00
% 50eko dirulaguntza
Dirulaguntzari buruzko ohiko galderak:
Arabako lurralde historikoan esku hartze arkeologikoak egin behar izan dituzten partikularrek, auzokideen erkidegoek eta enpresek.
Udalek, administrazio batzarrek eta bestelako erakunde publikoek EZ daukate dirulaguntza hau jasotzeko eskubiderik.
Jarduketa arkeologikoa bukatu ondoren, eta kontratatutako arkeologia enpresari fakturaren kopuru osoa ordaindu eta gero.
Arabako Lurralde Historikoko zona arkeologikoei eta/edo paleontologikoei eragiten dieten obren ondorioz egindako esku hartze arkeologiko eta paleontologikoetarako laguntzen deialdia
Museo eta Arkeologia Zerbitzuko teknikariek txostena emango dute, dirulaguntza emateko eragozpenik dagoen zehaztuz.
Txostena positiboa bada, esku hartzearen kostuaren % 50 eskatzaileak emandako bankuko kontu korrontean ordainduko da.
Informazio hau orientagarria da. Informazio gehiago jasotzeko edo zalantzak argitzeko Arabako Arkeologia Museoarekin harremanetan jar zaitezke:
e-mailak: serviciomuseosyarqueologia@araba.eus eta museoarqueologia@araba.eus
Telefonoa: 945 20 37 00
Ondarearen gaineko legedia
Legediari buruzko ohiko galderak:
- Kultura Ondarearen Araudia
-
383/1991 Foru Dekretua, zeinaren bidez Arabako lurralde historikoko jarduera arkeologikoak arautu diren.
Material arkeologikoen entrega Arabako Arkeologia Museoan (esku-hartze arkeologikoak)
Material arkeologikoak entregatzeari buruzko ohiko galderak: