Alto del Castejón Herrixka
Alto de Castejón Herrixka
Alto del Castejón herrixka eremu arkeologiko babestua da, kultur ondasuntzat kalifikatua monumentu-multzoaren kategoriarekin.
Muino ordokitu baten gainean dago kokatua, erdi bidean Kantauri mendilerroaren oinaren eta Ebro ibaiaren artean, Mayor ibaiaren inguruetan.
2009. eta 2014. urteen artean egin ziren interbentzioei esker jakin ahal izan da ezen, nahiz eta gizakien kokaleku izan zelako lehenbiziko frogak Neolitikoraino eraman, Azken Brontze Aroan eta Lehen Burdina Aroan okupatu zirela erabat gailurra, hegiak eta muinoaren ondoko lautada, herrixka aski handia eratuz.
Lehen garai batean, etxeak oin biribilekoak ziren, eta, ondoren, beste hirigintza eredu bat finkatu zen, eremu zabal terraza gisakoak oin laukiko etxebizitzekin betez eta hartara espazioa hobetu profitatuz eta etxeen arteko igarobidea erraztuz.
Etxeek, oraindik ere, badauzkate horma batzuk zutik, harlangaitz eta pezoinez eginak; baita su plakak ere, jarleku jarraituak, sabaiari eusteko zutoin zuloak, eta, ondoz ondoko geletan, labeak, ogia egiteko eta beste artisau lan batzuetarako, hala nola zeramika edo hezur lanketa.
Une honetan, herrixkak baditu hiru defentsa barruti eta haitzean landutako patin bat milaka litro ur hartzeko modukoa.
Horrez gain, badira aztarnak erakusten dutenak zereala lantzen zela, abeltzaintzan aritzen zirela eta natur ingurua ehizaren eta arrantzaren bidez ustiatzen zutela.
Bost bat mendez iraun zuen herrixkak bizirik, gure aroaren aurreko 1000. urtetik 500. urtera arte, gutxi gorabehera.
1 Aztarnategiaren aireko bista 2 Etxebizitzak 3 Adarrean fabrikatutako punta 4 Zeramikazko kaikua 5 Brontzezko espirala