Arkaia

Arkaiako herrian, Gasteiz ondoan, Araban ondoen kontserbatuta dauden erromatarren garaiko termak daude. Ramón Lozak 1976an hasitako indusketen bidez, K.O. I. eta II. mendeetako arkitektura multzo interesgarria aurkitu zen, eta horrek ohiko eskema du: eraikuntza lineal bat, tenperatura desberdinetako bainurako guneak (gune hotza, epela eta beroa) jarraian dituena, eta, alboan, aire zabalean kirola edo jarduerak egiteko erabiltzen zen patio edo palestra,multzo horren zerbitzu eta funtzionamendurako instalazioez osaturik (aldagelak, komunak, labeak,kanalizazioak …).

 
 

 

 

Terma horiek herri garrantzitsu batean zeuden, hain zuzen, SUESTATIUMen. Herri hori, Arabako gainerako gune erromatar garrantzitsuenak bezala, Astorga Bordelerekin lotzen zuen Iter 34 galtzadaren ondoan zegoen. Beraz, inguruko biztanleez gain,bidaiari askok ere bainu horiek erabiltzen zituzten bidaldi gogorren ostean erlaxatzeko.