Erromatar garaiko landetxea ELEXAZARren (K.o I. - III. mendeak)

 

 

Ezkurrola eta Aspaltza gailurren babesean kokatutako muino txiki hau aukeratu zuten duela 2.000 bat urte, landetxe txiki bat jarri eta bertan behiak, eta beharbada zaldiak, hazteko.

Ustiategiaren tamaina ez zen oso handia eta, ziur aski, familiak egiten zuen lan bertan, eta agian esklaboren batek. Abeltzaintza jarduera osatzeko eta autokontsumorako, zerealak eta lekaleak landatzen zituzten hurbileko terrazetan.

Landetxeak solairu bakarreko hiru eraikin zituen, ingurutik hartutako hareharriz egindakoak. Eraikinaren estalkiak zurezko habeetan jarritako harrizko lauzazkoak ziren, eta zoruak ere lauzazkoak, ukuilukoak izan ezik.

Eraikin nagusitik abiatuta, harlauzazko espaloi batek kalea zeharkatzen zuen, tailerrera heltzeko, eta mendebalde-ekialderantz kokatutako horma luze batek ixten zuen gunea hegoaldeko aldapa handiarekin bat eginez. Horma horren amaieran eta hari atxikita, ukuilua zegoen.

Tailerraren ondoan, kalean, izkinan kokatutako horma bat zegoen, zeinetan egon izan zitekeen topatutako zezen burua zuen aldare bat, estalpe txiki baten azpian. Aldare horren helburua animaliaren bat hilez Zibeles gurtzea zen, jainkosak Elexazarreko biztanleei lagun ziezaien.

III. mendean hustu zen, ziur aski, landetxea, alegia, Severoren garaian, non ezegonkortasuna nagusitu baitzen inperio osoan.

 

1 Bista zenbatekiekin 2 C2ren aireko bista, irudiaren ezkerraldean, eta C1 eskuinaldean 3-4-5-6-7 Taurolobio aldarea 8-9 Txanpona, aurrealdea eta atzealdea 10 Ingudea 11 Brontzezko txintxarria 12 Burdinezko puntak 13-14 Indusketak

Landetxea

E1 - Eraikin nagusia

Erdigunean zegoen eremuaren inguruan antolatutako hainbat esparruk osatzen zuten. Logelak zituen, sukalde-labea, biltegiak, lehortegiak eta tailerra.

Ikuspegi orokorra

E2 - Tailerra

Eraikin horrek hiru esparru zituen; haietako batean beheko sua zegoen, eta burdinazko hiru iltze handi, lan tresnak eta ingude harri bat topatu dituzte bertan. Tresna horiek direla eta, tailer bat zela uste da.

Harlauzazko espaloia eta tailerraren estalkipeko aldare harria

E3 - Ukuilua

22 metro baino gehiagoko luzera zuen eraikina, zeinetan gordetzen baitzituzten erdi-urren zeuden abereak eta kumeak.

Ukuilua

 

Informazio gehiago