Trespondeko zubia
Trespondeko zubia
Jatorria
Trespondeko edo Iruñako zubia, Zadorra ibaiaren gaineko zubi hau, tradizionalki erromatartzat joa izan den arren, XVI. mendean eraiki zen. Hala ere, oraino bere kokalekuan edo inuruetan, aurreko zubi bat egon zen Goi Erdi Arokoa eta Trespondeko herriari izena eman ziona (Transponte latineko hitzetik eratorria eta ‘zubiaren atzean’ esanahi zuena), Donemiliagaren golde muturrra (1025) izenaz ezautzen den dokumentuan aipatzen den bezala.
Egilea: E. Guinea | Funtsa: “Pilar Arostegui” Gasteizko Udal Artxiboa (AMVG)
Egitura
Gaur egun, erdi-puntuko 13 arku edo begi ditu, 12 zutabek eutsita eta horiei dagokien zubi-branka banarekin, ibaian datorren ur korrontea oitik mozteko. Alboetako bi kontra-hormatan bermatuta dago.
Kareharri margatsuzko harlangaitz landugabeekin eraikita dago; forma irregularrekoak, zubi-branken angeluetan erregularizatzen direnak. Arkuetan, bertikalki jarritako lauzatxoak ditu.
Pasabideak 118 m-ko luzera eta 4,35 - 4,5 m-ko zabalera ditu guztira, zirkulazioa errazteko 5 bazterbideak kontuan hartu gabe. Bi alboetan, erorikoetatik babesteko jarritako petril edo horma babesle bana ditu, XX. mendeko 20ko hamarkada inguruan erantsiak eta 50eko hamarkadan berreraikiak.
Berritze lanak
Jatorrian 8 hutsune zituen eta XVII. mendearen lehen erdian 5 gehitu zizkioten.
Gerora, aldaketa garrantzitsuak egin zizkioten, nabarmenenak: Martín Saracíbarrek 1845ean egindakoak; uholdeek eragindako kalteen ondorioz, 1915ean Javier Aguirrek eta 1930ean Teodoro Ríos Balaguerrek egindako konponketak; eta 1953an Manuel Lorentek egindakoa.
Ondoren, zaharberritu egin dute eta, horretarako, aldez aurreko azterlanak egin zituzten, bai 1996an bai eta 2002an.
Une historiko aipagarriak
1813ko ekainaren 21ean, Gasteizko gudaldian, dibisio ingeles arineko Kempt Brigadak Trespondeko zubia zeharkatu zuen eta Napoleonen armadak Jundizen zituen artilleria-posizioei eraso zien.
1838ko abenduan, Lehen Karlistaldian, Martin Zurbano gerrillariak zubiaren bi arku deuseztatu zituen (Badaiako Santa Katalina monasterioari su emateko agindua eman zuenetik bi urte igaro hurrean).
Aitortutako ondare-garrantzia
Araban izendatutako lehen Monumentu Nazionala izan zen 1916an, Iruñako aurriekin batera. Gero, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean monumentu gisa sartu zen (2001) eta Zadorra ibaiaren arroko zubien monumentu-multzoan sartuta dago (2017).